EHGAMen 2014.eko Sariak: Urrezko Hirukia,EX-AEQUO “Goenkale” telesaioa eta Mikel Ruedarentzat,bere azken filma “A escondidas”egatik; Trapuzko Espartina, berriz, EL Correo eta Diario Vasco egunkarientzat

Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua da askapen sexualaren prozesuan nolabait lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik; eta, bestetik, gay-lesbianon eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.

 Aurtengo saridunak:

URREZKO HIRUKIA 2014 :

Ex aequo

GOENKALE, EITBko telesaila, 20 urteko ibilbidean erakutsi duen konpromisoagatik euskal gizartearen errealitatearen isla izateko, baita sexualitate eta afektibitate eremuan ere, modu positiboan eta normaltasunez erakutsi baititu sexu berekoen arteko harremanak, hiesaren gaia, transexualitatea, eta abar.

MIKEL RUEDA eta “A ESCONDIDAS” pelikula, bi mutiko nerabeen arteko maitasun istorio bat plazaratzeagatik.

http://www.eitb.com/es/videos/detalle/2121342/video-a-escondidas-mikel-rueda/

TRAPUZKO ESPARTINA 2014 :

CORREO eta DIARIO VASCO, haien traiektoriagatik; baina batez ere joan den urrian, New York-eko Euskal Etxean Urkullu Lehendakariarekin gertaturiko gaizki-ulertzeen harira, argitaratu zuten garai hartan Euskal Etxeko presidente zen Aitzol Azurzaren bizitza pribatuari buruzko “informazio” maltzur eta sentsazionalistagatik.

http://www.elcorreo.com/vizcaya/20131019/mas-actualidad/politica/azurtza-eusko-etxea-nueva-201310182226.html

http://www.elmundo.es/blogs/elmundo/elblogdesantiagogonzalez/2013/10/19/de-piedra-ha-de-ser-la-cama.html

Prentsaurrekora Mikel Rueda eta Pedro Fuentes (Goenkaleko zuzendaria) bertaratu dira; ez, aldiz, Correo eta Diaro Vascoko inor.

Cada 28 de junio es ya tradición que EHGAM entregue el TRIANGULO DE ORO y la  ALPARGATA DE TRAPO, para tratar así de premiar a aquellas personas, asociaciones o entidades que se hayan destacado por apoyar el proceso de liberación sexual, por un lado, y de dejar en evidencia y castigar simbólicamente, por otro, a quienes se hayan distinguido por reprimir o despreciar los derechos de gays y lesbianas.

 Los premiados de este año son:

TRIANGULO DE ORO 2014:

Ex aequo

GOENKALE, serie de EITB, por el compromiso de reflejar la realidad de la sociedad vasca, también en el campo de la sexualidad y la afectividad, durante sus 20 años de existencia; ya que ha mostrado con natualidad y de manera positiva las relaciones entre personas del mismo sexo, el tema del sida, la transexualidad, etc.

MIKEL RUEDA y la película “A ESCONDIDAS”, por enseñarnos una historia de amor entre dos chicos adolescentes.

http://www.eitb.com/es/videos/detalle/2121342/video-a-escondidas-mikel-rueda/

ALPARGATA DE TRAPO 2014:

CORREO eta DIARIO VASCO, por su trayectoria; pero sobre todo por la “información” sensacionalista y amarillista sobre el entonces presidente de la Euskal Etxea de Nueva York, Aitzol Azurza, que publicaron en octubre, a raiz del malentendido sucedido con el Lehendakari Urkullu.

http://www.elcorreo.com/vizcaya/20131019/mas-actualidad/politica/azurtza-eusko-etxea-nueva-201310182226.html

http://www.elmundo.es/blogs/elmundo/elblogdesantiagogonzalez/2013/10/19/de-piedra-ha-de-ser-la-cama.html

mikel rueda

Mikel Rueda

goenkale sariak2014

 

EUSKALERRIA IRRATIA: Sexu aniztasuna gizarteak normaltasunez bizitzeko lan eginen du EILAS sindikatuak

http://euskalerriairratia.com/?p=1122132

EILAS-LGTB-2

Jesus Palomo, Kepa Yekora, Txiki Estibaliz eta Mikel Lopez.

Ekainaren 28aren bezperetan, Askatasun Sexualaren Aldeko Nazioarteko egunaren bezperetan alegia, EILAS sindikatuak bere baitan sortu berria den LGTB, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen taldearen aurkezpena egin du. Askatasun sexualaren aldeko aldarria egin eta fobiei aurre egiteko eragile bilakatu nahi du talde sortu berriak.

EILAS sindikatuak bereziki lantzen du irakaskuntza arloa. Eta aniztasun sexualaren gaian hezkuntza zein garrantzitsua den aintzat hartuta, unitate didaktiko bat prestatu dute gaia lantzeko. Hezkidetzan egunerokoan lantzeko gaia dela uste dute, arlo bakarrera mugatu beharko ez luketena. Unitate didaktikoarekin ikasleen jarreran eragina sortu nahi dute, eurek gaiaz hausnartu ondoren.

Eragile guztien elkarlana

Askatasun sexuala inongo oztoporik gabe lortzeko, eragile guztien elkarlanaren garrantzia islatu du EILAS sindikatuak.

Ohartarazi dute, LOMCE hezkuntza erreformak are gutxiago landuko du gaia, orain arte hiritartasuna izeneko arloan lantzeko aukera ematen zieten irakasleei, etorkizunean hori ere ez. EILAS sindikatuko LGTB taldetik dei egin dute, larunbateko sexu askatasunaren aldeko mobilizazioetan parte hartzera.

GOIENA: Xabier Vallina: “Sexu askapenaz ez da asko hitz egiten

Astebete da Debagoienean Sexu Askapen Mugimendua sortu berri dutela Arrasate eta Eskoriatzako gazte batzuk. Lan ildo batzuk zehaztu dituzte, eta lehen ekimena iragarri ere bai:elkarretaratzea, Eskoriatzako jaietan.

Ona_netSexu_content

Joseba Gabilondo eta Xabier Vallina, Debagoieneko Sexu Askapen Mugimenduko kideak.

Xabier Vallina sortzaileetako batek eman ditu mugimenduaren gaineko azalpenak.

Zergatik sortu duzue talde hau?

Debagoienean sexu askapenaz asko ez delako hitz egiten; eta ikusten zen behar bat, batez ere, lantzeko herriko jendearekin eta egoera ere aldatzeko. Dena isiltasunean eramaten da azkenean.

Zeintzuk dira helburuak?

Momentuz, egin duguna da ekainaren 28ra begira, Harrotasun Eguna dela­-eta, plangintza landu: elkarretaratzea egingo dugu. Gero, lan ildoari dagokionez, uda pasatu ostean, irailean aztertuko da ze lan mota egin.

Elkarretaratzea deitu duzue; non?

Eskoriatzako jaiak direla aprobetxatuta, eta han ere danborradan egin behar dutenez errebindikazioa banderaren koloreak eramaten, pentsatu zen txosna batzordearekin batera egitea elkarretaratzea eta hori kaleratzea. Izango da 17:30ean txosnagunean.

Taldeak bi lan ildo dituela iragarri duzue: sexu askapenean oinarritutako heziketa bultzatzea da bat. Zela pentsatzen duzue hori lantzea, ikastetxeen bitartez, gizartean…

Egin genuen lehenengo bileran konturatu ginen denok ados geundela izan behar zela mugimendu sozial bat instituzioetatik kanpo dagoena. Eta ez garela instituzionalizatuta dauden erreminten artean sartuko. Gizarte mailan landu beharreko zerbait izan beharko da. Baina ez genuen debatea aurrera eraman, irailera itxaroteagatik.

Irailean erabakiko duzue, beraz, zela egin lanketa gizartean?

Bai, batez ere izango dira tailerrak, debateak sortu… Ikustaraztea posible dela Debagoiena sexu askapenarekin bateragarri izatea. Askotan pasatu izan dena da hiri handietara irten beharra askatasunean bizi ahal izateko. Eta erakutsi behar dugu hemen ere posible dela.

Helbururik, beraz, ez duzue zehaztuta…

Momentuz ez. Hurrengo pausoa izango da irailetik aurrera lantaldean hastea; eta 28ra begira ematea lehen pausoa ikustarazteko hemen ere badagoela elkarretaratzea. Ze gaur egun dauden elkarteek hiri handietarako deia egin dute. Eta guk gura genuen hemen ere ikustaraztea.

Iragarri duzuen bigarren lan­ildoa litzateke heteroarauari, homofobiari eta sexismoari aurre egitea…

Batera datoz, dagoen errepresioa eta isiltasuna; bai heteroarauarengatik, homofobiarengatik eta sexismoarengatik da. Genero batek handinahia erakusten du (ikuspegi maskulino eta heteroa) eta horrek alboratu egiten ditu beste sexualitate posibleak. Ikusi behar da sexua oso zabala dela eta disfrutatzeko modu asko daudela.

Zer da heteroaraua?

Heteroaraua eta sexismoa batera datoz. Heteroaraua da, heterosexualitatea hartzea natural moduan, normalena.

Gaur egungo gizartearen erretratua zein da? Gure eskualdean badago sexismorik, homofobiarik…

Ez dugu asko hausnartu horren inguruan. Komentatu genuen heziketa egin beharra dagoela Debagoienean; horrek esan nahi du kontzeptuak aldatu egin behar direla. Badago homofobia, nahiz eta askotan azaleratu ez eraso baten bitartez… ezkutatuta dago. Eta hori aldatu egin behar da. Baliteke hemen jendeak onartzea, baina bakoitzak bere sexualitatea gordetzen badu, zerbaitegatik da. Aurreiritzi asko daude, prototipoak ere bai… Hori guztia landu eta aldatu egin behar da.

Zeini zuzendutako mugimendua da?

Guztiz zabala da. Bost lagun elkartu gara, eta gure artean ezagunak. Baina helburua da animatzen den jendea gurekin harremanetan jar dadila eta gutxienez, talde on bat sortzea eta gutxika-gutxika lantzen hastea, eta hasieran kosta arren, ardura badugula Debagoienean gustura bizitzeko eta sexualitate guztiek lekua dutela erakusteko.

Lehen hemen baziren horren aldeko mugimenduak. Halakoekin baduzue harremanik? Bada zubirik?

Debagoienean ez. Inoiz ez dugu ikusi talderik horretan. Gipuzkoan, Euskal Herrian… bai. Baina apur bat instituzionalizatu egin zen, eta borroka hori “baretu”. Sexualitateak ez dira bi, hiru… mila dira. Bakoitzak baremo bat du. Horregatik sexu askapen mugimendu hau Euskal Herri mailan sortu den mugimendu batekin batera dator eta erabaki dugu Debagoienean ere eratzea taldea.

Hortaz, Euskal Herri mailan sortutako mugimendua da eta ordezkariak izango ditu herrietan, eskualdetan…?

Bai, eskualdeka sortzen dira asanbladak. Ni, adibidez, Bilbon ikasten ibili naiz azken urteotan eta hango taldean egon nintzen, oso planteamendu interesgarriak dira, aldatzeko ilusioarekin… eta pentsatu nuen hemen sortzea ere interesgarria izan daitekeela.

Besterik gura baduzu gaineratu…

Nahi duena animatzeko; debagoieneko.sexuaskapena@gmail.com da gure helbidea. Gura duenak idazteko eta animatzeko.

Stonwalleko Matxinada

stonwelleko matxinada

Donostiako Abortoaren aldeko Plataformak elkarreteratzera deitzen du hilak 30an, arratsaldeko 19:30etan Bulean

ABORTATZEKO ESKUBIDEA!!!!

FATXARDONEN LEGEARI AURRE EGINGO DIOGU!!!!

ASTELEHENA, HILAK, 30, 19:30ETAN BULEAN

DONOSTIAKO ABORTOAREN ALDEKO PLATAFORMA

::::::::::::::::

DERECHO AL ABORTO!!!

DESOBEDIENCIA A LA LEY DE FATXARDON!!!!

LUNES, DÍA 30, A LAS 19:30 H EN EL BULE

DONOSTIAKO ABORTOAREN ALDEKO PLATAFORMA