Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira manifestazioak gaur, sexu adierazpen eta genero identitate askatasunaren aldeko eragileek deituta. LGTBI kolektiboak jasaten dituen erasoak salatzeko ekitaldiak izango dira, baina baita sexu aniztasunaren aldeko borrokan egin diren urratsak ospatzeko mobilizazioak ere.
«Sistema heteropatriarkal baten aurka borrokatzen ari gara, botere ardatzen bitartez indarkeria sortzen duela ahaztu gabe», adierazi du Bizkaiko E28 koordinakundeak. Sistema horretatik kanpoko sexu adierazpenen eta genero identitateen kontrako jarrerek elkarbizitza eragozten dutela salatu dute, aurten ere askotariko «indarkeria eta gorroto erasoak» izan baitira jarrera horien ondorioz. Aniztasunaren aurkako diskurtsoak «gorroto delituen hitzaurre eta oinarri ideologiko» dira, koordinakundearen esanetan.
Mobilizaziorako deialdiak
Iruñean, Gasteizen Bilbon eta Donostian manifestazioak izango dira gaur arratsaldean, eta larunbaterako egin dute mobilizaziorako deia Baionan.
Iruñean, 19:00etan abiatuko da manifestazioa, autobus geltoki zaharretik. Memoria historikoari begirako ekitaldia izango da 18:30etan, geltokian bertan, frankismo garaian harreman homosexualentzako babesleku izan zela nabarmentzeko. Geltokiaren memoria «duintzeko» plaka bat jarriko du E28 plataformak.
Gasteizen, kalejira egingo dute 19:00etan, eta ordubete beranduago irtengo da manifestazioa Andre Maria Zuriaren plazatik, Heteropatriarkatua desobeditu. Plazerez blaitu lelopean.
«Harrotasunez beteriko gorputz, bizitza eta larrua jotzeko modu intsumisoak» aldarrikatuko dituzte Donostian. Bulebarretik irtengo da manifestazioa, 19:30ean. Aniztasun sexuala edonon! izango da leloa.
Ordu bererako egin dute deia Bilbon. Moyua Plazatik hasita, manifestazioak hiriko erdigunea zeharkatuko du. Ez da adierazpen askatasuna. Gorrotoa baino ez da mezua aukeratu dute.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-06-28 16:43:322017-06-28 16:43:32Gorroto jarreren kontra
2Elkarretaratzea egin dute Iruñeko udaletxeko plazan. Jagoba Manterola / Argazki Press
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira manifestazioak gaur, sexu adierazpen eta genero identitate askatasunaren aldeko eragileek deituta. LGTBI kolektiboak jasaten dituen erasoak salatzeko ekitaldiak izango dira, baina baita sexu aniztasunaren aldeko borrokan egin diren urratsak ospatzeko mobilizazioak ere.
«Sistema heteropatriarkal baten aurka borrokatzen ari gara, botere ardatzen bitartez indarkeria sortzen duela ahaztu gabe», adierazi du Bizkaiko E28 koordinakundeak. Sistema horretatik kanpoko sexu adierazpenen eta genero identitateen kontrako jarrerek elkarbizitza eragozten dutela salatu dute, aurten ere askotariko «indarkeria eta gorroto erasoak» izan baitira jarrera horien ondorioz. Aniztasunaren aurkako diskurtsoak «gorroto delituen hitzaurre eta oinarri ideologiko» dira, koordinakundearen esanetan.
Mobilizaziorako deialdiak
Iruñean, Gasteizen Bilbon eta Donostian manifestazioak izango dira gaur arratsaldean, eta larunbaterako egin dute mobilizaziorako deia Baionan.
Iruñean, 19:00etan abiatuko da manifestazioa, autobus geltoki zaharretik. Memoria historikoari begirako ekitaldia izango da 18:30etan, geltokian bertan, frankismo garaian harreman homosexualentzako babesleku izan zela nabarmentzeko. Geltokiaren memoria «duintzeko» plaka bat jarriko du E28 plataformak.
Gasteizen, kalejira egingo dute 19:00etan, eta ordubete beranduago irtengo da manifestazioa Andre Maria Zuriaren plazatik, Heteropatriarkatua desobeditu. Plazerez blaitu lelopean.
«Harrotasunez beteriko gorputz, bizitza eta larrua jotzeko modu intsumisoak» aldarrikatuko dituzte Donostian. Bulebarretik irtengo da manifestazioa, 19:30ean. Aniztasun sexuala edonon! izango da leloa.
Ordu bererako egin dute deia Bilbon. Moyua Plazatik hasita, manifestazioak hiriko erdigunea zeharkatuko du. Ez da adierazpen askatasuna. Gorrotoa baino ez da mezua aukeratu dute.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-06-28 16:40:242017-06-28 16:40:59Sexu adierazpenen eta genero identitateen askatasunaren aldeko martxak arratsaldean
LGTBIfobia eta gorroto diskurtsoen aurka borrokatzeko eta komunitatearen eguna ospatzeko mobilizatuko da Bizkaiko E28 koordinakundea, No es libertad de expresión, gorrotoa baino ez da lelopean. “Sistema heteropatriarkal baten aurka borrokatzen gara, botere ardatzen bitartez indarkeria sortzen duela ahaztu gabe”, esan dute koordinakundeko kideek.
Horrela, aurten ere askotariko “indarkeria eta gorrotoa” jasan dutela salatu dute. “Autobus transfoboak, trans pertsonentzako hormona hornidura falta eta markak hautsi dituzten erasoak jasan ditugu”. Ildo horretan, Txetxeniako kasua nabarmendu dute: “Torturatu eta erailtzen ari diren gizon gay eta bisexualak gogoan ditugu”. Europako gobernuen “interes” falta ere aipatu dute, “LGTB+ etorkinen babes eskaerak erantzuterakoan”.
Diskurtso horiek sexu orientazioaren eta genero identitatearen aurkako “gorroto delituen hitzaurre eta oinarri ideologiko” direla uste dute. Horregatik, “LGTB+ legedi integral” baten proiektua erdiesteko eztabaida zabaltzeko beharra dago, haien iritziz.
“Merkantilizaziorik” gabe
E28 koordinakundeak “merkantilizaziorik” gabeko ospakizuna nahi du, aniztasuna ospa daitekeen helburu “kapitalistarik” gabea. “LGTB+fobiarik gabeko Bilbo nahi dugu, eta, horretarako, ezin dugu zikinkeria ezkutatu ortzadar koloreko alfonbra baten azpian, gure irudia garbitu eta mapan agertzeko. Ez dugu Bilbo friendly bat nahi; gure borroka eta eskubideekin konprometitzen den Bilbo bat behar dugu”.
Ekainaren 28a “borroka” eguna dela adierazi dute, baina ospakizuna ere bai. “Ospa dezagun Harrotasunaren Eguna gure existentzia, ikusgarritasuna, errealitateak eta harremanak aldarrikatzeko eguna gisa, geldiarazi nahi gaituen sistema baten pean zutik jarraitzeko egun gisa”. Manifestazioa 19:30ean abiatuko da, Bilboko Plaza Eliptikotik.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-06-22 09:26:372017-07-06 09:28:54LGTBI KOMUNITATEAREN EGUNA “Gorroto” diskurtsoen aurka, kalera aterako dira ekainaren 28an
Chrysallis Euskal Herria elkarteak “Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat” ikus-entzunezko material didaktikoa lehenbiziko aldiz aurkeztuko du astearte honetan, apirilaren 4an, Donostiako XV. Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan.
DONOSTIA. Elkarteak jakinarazi duenez, aurre estreinaldia “Transexualitatea adin txikikoen artean” saioaren baitan egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Victoria Eugenia antzokian, “Just a normal person” film suediarraren proiekzioaren ostean. Jarraian, gaiaren inguruko solasaldian izango dira Izaro Antxia Gehitu elkarteko transexualitate arloko arduraduna eta Aingeru Mayor sexologo eta Chrysallis Euskal Herria taldeko presidentea.
Chrysallis Euskal Herriak euskaraz eta gaztelaniaz egindako zortzi minutuko ikus-entzunezko muntaia “nazioartean aitzindaria da, haurren transexualitatea ikasgeletan lantzeko egin den lehendabiziko ikus-entzunezko materiala baita”.
“Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat” auurki jarriko da eskuragarri Internet bidez, dagoeneko zortzi hizkuntzatan dauden “Neskak eta mutilak, identitatea eta gorputza” fitxa didaktikoekin egin zen bezala.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-04-04 16:42:432017-04-04 16:42:43Chrysallis EHk ikus-entzunezko material didaktikoa aurkeztuko du astearte honetan
Dozenaka lagunek bat egin zuten protesta bilkurarekin. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
GASTEIZ.Dozenaka pertsonak transfobiaren kontrako aldarria entzunarazi zuten atzo Gasteizen. Hazte Oir elkartearen autobusa Eusko Legebiltzarrera iritsiko zela zabaldu zuten goizean sare sozialetan, eta arbuioa adierazteko bilkurara deitu zuten mugimendu feministak eta LTGBI kolektiboak. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk bat egin zuten protestarekin. Autobus transfoboa, baina, ez zen agertu.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-03-23 14:23:342017-03-24 14:25:23Transfobiaren aurka protesta egin dute Gasteizen, baina autobusa ez da agertu
Argiago ezin da esan: «Ez zarete ongi etorriak». Eta ozenago ere, nekez. Iruñeak erantzun irmoa eman zion atzo Hazte Oir erakunde ultrakatolikoaren autobus transfoboari, eta LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko aldarri bihurtu zuen eskuin muturraren paseo propagandistikoa izan behar zuena.
Alde batetik, herritarren eta eragile sozialen presioak izugarri zaildu zuen Hazte Oirren egitekoa. Bestetik, Nafarroako erakundeek ere ez zioten bidea erraztu: Iruñeko Udalak autobuseko errotulazio oro kentzera behartu zuen elkarte ultrakatolikoa, hiriburura sartu ahal izateko ezinbesteko baldintza gisa; eta Nafarroako Gobernuak eta legebiltzarrak, bestalde, adierazpen bana argitaratu zuten, kanpaina transfoboaren aurka. Espainiako Gobernuko ordezkaritza izan zen eskuin muturrari oxigeno pixka bat eman zion erakunde bakarra, autobusari zirkulatzeko baimena emanda.
Nafarroara sartu ziren unetik beretik, argi zegoen ikuskizuna lortu nahi zutela Hazte Oir taldekoek. Haur transexualen aurkako mezua epaitegietan kamustuta, biktimaren rola bete nahi izan zuen elkarteko presidente Ignacio Artsuagak, «adierazpen askatasuna» aldarrikatuta. Baina karta hori ere ezin izan zuen berak nahi bezala jokatu. 12:00etan Nafarroako Legebiltzarrera joatekoa zen Artsuaga, manifestu bat erregistratzera, baina, Iruñean protestak antolatu zituztela jakinda, ordubete lehenago egin zuen hitzordua kazetariekin, Zuastiko gasolindegian. Autobusetik jaitsita, ordea, elkarretaratze batekin egin zuen topo. Han ziren, besteak beste, E28 plataformako, Bilgune Feministako eta LAB sindikatuko kideak, Transfobia ez, Ez zarete ongi etorriak eta Nafarroa: aniztasun lurraldea zioten pankartekin, besteak beste.
Diskurtsoa lasai eman ezinik, alde egitea erabaki zuten Hazte Oirreko kideek. Guardia Zibila arduratu zen, bultzaka, autobus laranjari bidea irekitzeaz, eta han ziren manifestari eta kazetari batzuk atxiki egin zituzten, identifikatzeko. Segizio transfoboa, baina, ez zen urrunera iritsi: gasolindegi batetik, hurrengora. Hiper Eroski merkataritzagunera, hain zuzen. Han geldiarazi zuen autobusa Iruñeko Udaltzaingoak, hirian ibiltzeko baimena behar zuela argudiatuta. Eta baimen hori eskuratu ahal izateko, autobuseko lelo eta ikur guztiak kendu behar izan zituzten Artsuaga eta bere bi laguntzaileek.
Errealismo magikoko eleberri batetik edota landismoko pelikula zahar batetik aterata zirudien eszenak: elkarte ultrakatolikoko bi buruzagiak, oparitarako paper laranja esku batean eta zeloa bestean, hanka puntetan, euren leloak estali nahi eta ezin. «Arazo logistikoak ditugu», aitortu zien Artsuagak kazetariei. Goiko aldeko hitzak estaltzera iristen ez zirenez, eskailera bat eskatu zieten ondoko tailerreko langileei, baina ez zieten utzi. Azkenean, Eroskiren hipermerkatura sartu behar izan zuen Hazte Oirreko kide batek, eskailera bat erosteko. Protestak eta oihuak baino ozenago entzuten ziren jendearen barreak, eskuin muturreko militanteak mezu transfoboak oparitarako paper pusketekin estaltzen saiatzen ziren bitartean.
Arazo logistikoak konponduta, ia ordubeteko atzerapenarekin sartu zen Hazte Oirren autobusa Iruñean. Ordurako, dozenaka lagun zain ziren Sarasate pasealekuan, Nafarroako Legebiltzarraren aurrean. LGTBI kolektibo, ikasle elkarte eta bestelako gizarte eragileez gainera, han ziren Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, Ezkerra eta PSNko ordezkariak ere, protestan. Herritar ugarik arrautzak jaurti zizkioten autobusari, eta leihoak ukabilez jotzen hasi ziren, «Hazte Oir, kanpora!» oihukatzen zuten bitartean. Tentsioak goia jo zuen une hartan: manifestariak atzean utzi nahian, azeleragailua sakatu zuen autobus gidariak, eta emakume bat harrapatu zuen. Espaloian etzanda gelditu zen gaztea, baina autobusak ez zuen gelditzeko imintziorik ere egin. Gerora, anbulantzia batek eraman zuen osasun etxera. Zauriak zituen oin batean eta aurpegian.
Giroa ikusita, amore eman behar izan zuten ultrakatolikoek: manifestu transfoboa parlamentuan aurkeztu beharrean, Nafarroako Gobernuko erregistrora eraman zuten. Epikotasuna eta drama nahi zituen Hazte Oirrek, baina propagandarik gabe gelditu zen orduan ere, kameretatik urrun, isilean sartu eta atera baitzen Artsuaga. Atzeko atetik.
Iruñetik aterata, autobusa Gasteizera zihoala zabaldu zen sare sozialetan, eta elkarretaratzea antolatu zuten Andra Mari Zuriaren plazan. Iluntzean, ordea, autobusaren arrastorik ere ez zegoen Gasteizen. LGTBI mugimenduaren arabera, Madrilera itzultzea erabaki zuen Hazte Oirrek.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-03-22 14:19:112017-03-24 14:23:19Koloretako harresia Iruñerrian, autobus transfoboaren kontra
Iritsi da Iruñera Hazte Oir taldearen autobusa. Zuastiko ordaintokian adierazpenak egin dituzte, eta hiriburura abiatu da autobusa, baina Udaltzaingoak geldiarazi egin du. Esan diete logotipoak estali ezean ezin direla hiriburuan sartu. Ignacio Arsuaga elkarteko presidenteak esan du debekuak debeku legebiltzarrera joango direla. Gainera, salatu du ez dagoela adierazpen askatasunik: “Gure logoa estaltzera behartu gaituzte. Iruñean ez dago askatasunik”. (Bideoa: Argazki Press)
Logoak estalita, parlamentura abiatu dira. Han, baina, transfobiaren kontrako protestan elkartuta zeuden hainbat lagun, eta aurre egin diete. “Hazte Oir kanpora!” oihuak egin dizkiete, besteak beste, eta arrautzak ere bota dizkiete. Handik alde egin behar izan dute, baina bidean, parean jarri zaien jendea jo du autobusak. Neska bati hanka ere zapaldu dio.
Bitartean, Arsuagak manifestua utzi du Nafarroako Gobernuko erregistroan.
Protesta artean hartu dute autobusa Zuastin ere E28, LAB eta Bilgune Feministako kideek. “Ez, ez, ez, transfobiarik ez” eta “faxistak!” oihu egin diete besteak beste, eta “ez zarete ongi etorriak” esan diete.
Joseba Asiron alkateak esan du adi egongo direla autobusak ez ditzan mezu transfoboak erakutsi. Izan ere, gogora ekarri duenez, halaxe dio araudiak. Gainera, gaitzetsi egin du “oso sentibera den gizartearen zati baten kontra” kanpaina egitea. Nafarroako Gobernuak arbuiatu egin du elkartearen jarrera eta autobusarekin egiten ari diren kanpaina. Guztientzako giza eskubideen errespetua nahi duela azpimarratu du gobernuak, “baita transexualentzat ere”.
Iruñean martxoaren 3an egindako manifestazioan jakinarazi zioten elkarteari autobusa ez dela ongi etorria izango. Hala ere, Ignacio Arsuaga elkarteko presidenteak dio Nafarroako hiriburuko askok azaldu dietela babesa.
Madrilen eta Bartzelonan ez zioten sartzen utzi autobusari. Baina elkarteak ibilgailu gehiago prestatu ditu. Chrysallisek haren kontrako salaketa jarrita dauka.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-03-21 14:15:592017-03-24 14:19:02“Hazte Oir kanpora” entzunaraziz geratu dute Iruñean haur transexualen aurkako autobusa
Transexualitatearen kontrako beste autobus bat errepidera ateratzeko asmoa du Hazte Oir talde ultrakatolikoak. Gaur-biharretarako prest izango dute ibilgailua, eta Madrilen igaroko ditu lehen egunak. Datorren astean Euskal Herrira etortzeko asmoa du taldeak: Iruñera, Gasteizera, Bilbora eta Donostiara. Zein lelo erabiliko duten ez du argitu elkarteko buruak, Ignacio Arsuagak; adierazi du «errespetatu» egingo dutela Madrilgo auzitegiaren debekua, eta, beraz, ez dutela erabiliko aurreko mezu berbera. Lelo hau erabili zuten: Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Epailearen ustez, transexualen duintasunaren aurkako mezua da hori. Erantzun gisa, leloa egokitu du taldeak: Mutilek zakila dute? Neskek bulba dute?
Mezu hori daraman autokarabana Madrilen darabilte, eta salaketa aurkeztu du Chrysallis elkarteak —ume transexualen gurasoen bilgunea da—. Adingabe transexualen aurkako «gorroto kanpaina bat» egiten aritzea egotzi dio Hazte Oir taldeari, eta ohartarazi du epaileak geldiarazitako autobusekoaren gisakoa dela autokarabanako mezua. Hortaz, epaitegira joan da salaketarekin.
Beste autobusaren zain
Hazte Oir taldeak berak ere auzitara jo du Madrilgo udal ordezkarien aurka, autobusa geldiarazi zutelako. Epailearen ebazpenaren ondoren, autobusa «bahitu» egin dietela salatu du Arsuagak. Helegitea jarri diote erabaki horri, eta, aldeko ebazpena balute, bi autobusekin egingo lukete kanpaina: aste honetan, Madrilen; hurrengo astean, Euskal Herrian.
Alderdi guztien aurkakotasuna eragin du autobus transfoboak; besteak beste, larunbatean protesta jendetsua izan zen Iruñean.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-03-07 14:51:002017-03-09 14:52:21Autobus transfoboa abian jarri nahi dute berriro, eta salaketa jarri du Chrysallisek
Hotza zen arratsaldea eta euria ari zuen manifestazioaren lehen urratsetan. Berehala atertu zuen, ordea, eta ostadarra ere agertu zen zeruan, manifestazioan ziren kolore bereko banderak lagunduz. Transexualitatearen aldeko ikur handi batek ireki zuen Ekainak 28 plataformak deitutako manifestazioa. Hazte Oir muturreko elkarte katolikoa Iruñera etortzearen aurka agertu ziren bildutakoak eta sostengu osoa adierazi zioten Chrysallis elkarteari.
Ehunka lagun abiatu ziren Autobus Geltoki Zaharretik. Merindadeetako plazatik barrena, Karlos III. Etorbidea zeharkatu zuten eta Iruñeko Udaletxera abiatu ziren. Bidean jende ugari bildu zen manifestaziora eta amaierarako 1500-2000 lagun bildu ziren Udal plazan. Bertan egin zen ekitaldia, Udaletxeko ateak parez pare zabalik zirela.
LGTB mugimendua biltzen duen Kattalinguneko kide Erika Salvatierrak esan zuenez, gorrotoaren, transfobiaren eta arbuioaren mamua ez da Nafarroara pasatuko. Nafarroa anitza dela azpimarratu zuen, ezberdintasunak defendatzen dituela eta “gorrotoak ez duela lekurik lurralde honetan”. Gizarteak inongo arazorik gabe onartzen duela transexualitatea, hainbat lorpen eskuratu direla eta horietan ezin dela atzera egin.
Aznarez eta Asiron ere manifestazioan
Nafarroako Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznarez eta Iruñeko Alkate Joseba Asiron ere manifestazioan izan ziren. Antolatzaileek eskertu egin zuten Nafarroako erakunde nagusienetatik eskainitako babesa. Bertsolariak eta abeslariak ere izan ziren ekitaldiaren amaieran eta jendeak gogotik txalotu zituen. Gobernua sostengatzen duten lau alderdietako hainbat politikari ere ikusi ziren manifestazioan.
Poztasun sentipena zabala zen manifestazioaren amaieran, bai Iruñeko herritarrek transexualitateari erakutsitako sostenguagatik, bai gorrotoaren autobusak Crysallisen kanpaina indartu besterik ez duelako egin eta bai halako eguraldi txarrarekin ere bildutako jendearengatik ere.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-03-06 14:52:302017-03-09 16:09:32Transfobiaren mamua salatu dute herritarrek Iruñean
MADRIL. Madrilgo epaile batek ezarritako debekuari izkin egiteko, autobus transfoboko mezua moldatu du Hazte Oir erakunde ultrakatolikoak. Autokarabana bat prestatu du, eta aurreko leloari galdera ikurrak gehitu dizkio: Mutilek zakila dute? Neskek alua dute? Hasierako aurreikuspenen arabera, kanpaina bihar da heltzekoa Iruñera
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-03-04 23:15:322017-03-04 23:15:32Mezu transfoboa zabaltzeko beste ibilgailu bat prestatu du Hazte Oir-ek
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.AcceptRead More
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.