Asexualitatearen nazioarteko egunean, aldarrikatu nahi dugu asexualitatea ez dela ez fase bat, ez moda bat ezta zentzugabeko aldarri bat ere.
Kataluniako Asexualen Elkarteak iaz argitaratutako manifestuaren hitzok ekarri nahi ditugu gaurkoan:
“Sistema kapitalista, patriarkal eta heteronormatibotik kanpo dagoen sexualitate eta afektuez hitz egin nahi dugu. Sistema horrek ez baitigu uzten erabakitzen gure gorputzaz eta gure desiraz. Zalantzan jartzen dugu sexua betebehar bat den sistema hau, non harremanak gorputzen kontsumoaren bidez egituratzen diren: lanerako kontsumitzen dira gorputzak, erreprodukziorako, besteen desirak asetzeko. Geure desiraren jabe izan nahi dugu, eta afektuak beste modu batean antolatu nahi ditugu, familia nuklearraren esparrutik harantzago zabaldu nahi ditugu zaintzak, baita baliabideak pribatizatu eta jendarte indibidualistak sortu nahi dituzten harreman-sistemetatik harantzago ere.
Derrigorrezko sexualitatearen aurka egiten dugu, mendeetan zehar gure gorputzaren eta desiraren gaineko autonomia galtzea eragin baitu. Zapalkuntza- eta jabetza-egiturak mantendu dituen amatonormatibitatearen aurka borrokatu nahi dugu. Sexualitate normatibotik harantzago dagoen desira aldarrikatzen dugu, hipersexualizaziotik eta desira normatibotik harantzago dauden gorputzak. Bizitza sostengatu nahi dugu desira normatiboaren esferatik harantzago, kapitalismotik harantzago.”
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/04/asexualitate-eguna-2026.jpg12801024Editoreahttps://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.pngEditorea2026-04-06 00:00:192026-04-06 17:00:44Apirilak 6, Asexualitatearen Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna
Trans Ikusgarritasunaren Egunean gure amorrua kalera aterako dugu, gure gorputz eta bizitzek urte luzez pairatutako lege-hauste sistematikoak eta tratu diskriminatzaileak salatzeko. Gure zistema neoliberalek oraindik ere praktika patologizatzaileak mantentzen dituzte: ikusi besterik ez dago Osakidetzako Gurutzetako Genero Identitate Unitatean (GIU) ematen den egoera lotsagarria edota bitartasunetik haratago dauden gorputz eta bizitzen errekonozimendurik eza. GIUk urte luzez urratu ditu Estatuko Trans Legea (2023) zein bi lege autonomikoak (2019 eta 2024 urteetakoak). Gainera, bitartasunetik haratago kokatzen garen gorputzek bitartasuna performatu behar dugu gure bizitzak onartuak izan daitezen. Zistemak estuki sartu nahi gaitu eraikitako molde itogarrietan.
Horren aurrean, hemen gaude eta ez gara ezkutatzen. Gure gorputz eta esperientziak boteregune eta arrakala dira. Gure existentzia erresistentzia politikoa da. Gure gorputzak ospatzeko eskubidea, gure identitateak askatasunez eta agentziaz bizitzeko eskubidea eta gure komunitatean gozatzeko eskubidea aldarrikatzen ditugu. Bizirik gaude eta bizitza sortzen jarraituko dugu.
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/04/trans-ikusgarritasun-eguna-2026.jpg20481638Editoreahttps://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.pngEditorea2026-03-31 00:00:202026-04-06 17:02:47Martxoak 31, Trans ikusgasrritasunaren Nazioarteko Eguna
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.AcceptRead More
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
Apirilak 6, Asexualitatearen Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna
/in EHGAM Berri, Euskal HerriaAsexualitatearen nazioarteko egunean, aldarrikatu nahi dugu asexualitatea ez dela ez fase bat, ez moda bat ezta zentzugabeko aldarri bat ere.
Kataluniako Asexualen Elkarteak iaz argitaratutako manifestuaren hitzok ekarri nahi ditugu gaurkoan:
“Sistema kapitalista, patriarkal eta heteronormatibotik kanpo dagoen sexualitate eta afektuez hitz egin nahi dugu. Sistema horrek ez baitigu uzten erabakitzen gure gorputzaz eta gure desiraz. Zalantzan jartzen dugu sexua betebehar bat den sistema hau, non harremanak gorputzen kontsumoaren bidez egituratzen diren: lanerako kontsumitzen dira gorputzak, erreprodukziorako, besteen desirak asetzeko. Geure desiraren jabe izan nahi dugu, eta afektuak beste modu batean antolatu nahi ditugu, familia nuklearraren esparrutik harantzago zabaldu nahi ditugu zaintzak, baita baliabideak pribatizatu eta jendarte indibidualistak sortu nahi dituzten harreman-sistemetatik harantzago ere.
Derrigorrezko sexualitatearen aurka egiten dugu, mendeetan zehar gure gorputzaren eta desiraren gaineko autonomia galtzea eragin baitu. Zapalkuntza- eta jabetza-egiturak mantendu dituen amatonormatibitatearen aurka borrokatu nahi dugu. Sexualitate normatibotik harantzago dagoen desira aldarrikatzen dugu, hipersexualizaziotik eta desira normatibotik harantzago dauden gorputzak. Bizitza sostengatu nahi dugu desira normatiboaren esferatik harantzago, kapitalismotik harantzago.”
Martxoak 31, Trans ikusgasrritasunaren Nazioarteko Eguna
/in EHGAM Berri, Euskal HerriaTrans Ikusgarritasunaren Egunean gure amorrua kalera aterako dugu, gure gorputz eta bizitzek urte luzez pairatutako lege-hauste sistematikoak eta tratu diskriminatzaileak salatzeko. Gure zistema neoliberalek oraindik ere praktika patologizatzaileak mantentzen dituzte: ikusi besterik ez dago Osakidetzako Gurutzetako Genero Identitate Unitatean (GIU) ematen den egoera lotsagarria edota bitartasunetik haratago dauden gorputz eta bizitzen errekonozimendurik eza. GIUk urte luzez urratu ditu Estatuko Trans Legea (2023) zein bi lege autonomikoak (2019 eta 2024 urteetakoak). Gainera, bitartasunetik haratago kokatzen garen gorputzek bitartasuna performatu behar dugu gure bizitzak onartuak izan daitezen. Zistemak estuki sartu nahi gaitu eraikitako molde itogarrietan.
Horren aurrean, hemen gaude eta ez gara ezkutatzen. Gure gorputz eta esperientziak boteregune eta arrakala dira. Gure existentzia erresistentzia politikoa da. Gure gorputzak ospatzeko eskubidea, gure identitateak askatasunez eta agentziaz bizitzeko eskubidea eta gure komunitatean gozatzeko eskubidea aldarrikatzen ditugu. Bizirik gaude eta bizitza sortzen jarraituko dugu.
Udaberriko jaia, Txoko Landanen (7Katun), hilak 20
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal HerriaHarrotasuna Berreskuratu!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal HerriaHarrotasuna berreskuratu! Gure Karrozak
/in EHGAM Berri, Euskal HerriaBilboko Udalak E28a (LGTBI+ Harrotasunaren Eguna) bere egin nahi du, kontraprogramatuz eta bertako taldeen aldarrikapenak isilaraziz.
Bilboko Udalari eskatzen diogu ez dezala joko zikinik egin eta ez dadila Harrotasuna merkantilizatzen saiatu.
KANPORA BILBAO BIZKAIA HARRO!
Bideoa ikusi hemen: Gure Karrozak
Berreskuratu Harrotasuna! manifestua sinatu hemen:
#HarrotasunaBerreskuratu
#E28KalearenaDa
#BilbaoBizkaiaHarroPUTZ