Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu

Archive for category: EITB

You are here: Home1 / MASS-MEDIA @eu2 / EITB

‘Adreilua irudi baliogarria da Harro eraikitzeko jaio dela irudikatzeko’

20 maiatza, 2019/in Askatasun sexuala, Berria, EITB, Euskal Herria

Harro plataforma sortu dute Euskal Herriko hainbat LGTB elkartek, ugaltzen ari diren eraso homofoboen aurrean erantzun bateratua emateko. Egoitz Albeniz plataformako kidea izan da Mezularian.

Harro plataforma sortu dute Euskal Herriko bederatzi elkartek.

LGTBI Fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen joan den ostiralekoa, eta egunarekin bat eginez kezka agertu zuten hainbat elkartek azken aldian jarrera homofoak eta gorroto diskurtsoak areagotu egin direlako. Egoera horri erantzun asmoz sortu dute Euskal Herriko 9 elkartek Harro plataforma; elkarren berri izan eta erasoen aurrean erantzun bateratua emateko helburuarekin. Ekainaren 15ean egingo dute Donostian aurkezpen publikoa eta kontu horien guztien inguruan eman ditu azalpenak Egoitz Albeniz Harroplataformako kideak.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2019-05-20 16:24:122019-05-21 16:27:45‘Adreilua irudi baliogarria da Harro eraikitzeko jaio dela irudikatzeko’

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

10 apirila, 2016/in Araba, Berria, EITB, Emakumeak, Erasoak, Euskal Herria, Feminismoa, Genero-indarkeria, Harremanetako bortizkeria, Politika

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

movilizacion-feminista_foto610x342

11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest! leloa zuen manifestazio jendetsu batek Gasteizeko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde egiteko. Manifestazioa 13:00etan atera da Bilbo plazatik, eta Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirola, gizarte eragile askoren babesa jaso du Gasteizen burututako manifestazio nazionalak. Bertan egon dira, besteak beste, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nazionala eta Jule Goikoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.

Koordinadora Feministako Kattalin Minerrek aldarrikatu duenez, “indarkeria matxista ez da mugatzen erailketa edo jipoietara soilik, bazik eta askoz zabalagoa da eta modu askotara eragiten digu”. Bestalde, “indarkeria horri aurre egiten diogun emakumeok subjektu aktiboak gara eta ez biktima pasibo”, gaineratu du.

Horrez gain, indarkeria matxista guztiek erantzuna behar dutela aldarrikatu dute. Guzti guztiek, XXI. mendean indarkeria matxistak aurpegi gehiegi dituelako: “familia eta bikote eremuan ez ezik, gizarteko hainbat esparrutan gertatzen baitira erasoak, eta gizarteak itsu eta entzungor jarraitzen du”.

Martxan zehar gogoan izan dute Natalie Van Put, herenegun Baionako ospitalean hildako emakumea, ustez senarrak

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2016-04-10 12:43:592016-04-10 12:43:59Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

4 urteko transexual bati izena aldatzea baimendu diote, Gipuzkoan

3 otsaila, 2016/in Berria, EITB, Euskal Herria, Familia, Gipuzkoa, Heziketa, Politika, Transexualitatea

Aurrerantzean Lucia izena izango du. Gipuzkoako lehendabiziko kasua da eta Euskal Autonomia Erkidegoko bigarrena.

Tolosako lehen auzialdiko eta instrukzioko 3. zenbakiko epaitegiak izena aldatzea baimendu dio Gipuzkoako lau urteko transexual bati. Hala, aurrerantzean Lucia izena izango du. Gipuzkoako lehendabiziko kasua da eta Euskal Autonomia Erkidegoko bigarrena, hain zuzen ere, Gasteizko epaitegi batek beste eskari bat onartu zuen 2013an.

Chyrsarlis Euskal Herria haur transexualen guraso elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, Tolosako epaitegiak izena aldatzea baimendu dio lau urteko haur bati, 2013an adin txikiko arabar bati izena aldatzea baimendu zion Arabako epaitegi baten ildoa jarraituz.

“Luciaren gurasoek gizon izena jarri zioten haren sexu organoei erreparatuta, baina hitz egiten hasi zen momentutik garbi utzi zuen emakumea dela”, azaldu du.

Iturri horiek gaineratu dutenez, 2015eko urriaren 28az geroztik Lucia izena ageri da haren dokumentazioan.

Elkartearen esanetan, “auzitegiek adin txikiko 30 transexual ingururi izena aldatzeko baimena eman diote estatu espainiarrean, baina ez dago irizpide bateraturik eta erabakia epaile bakoitzaren esku gelditzen da”.

ikusi berria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2016-02-03 17:25:362016-02-03 17:26:304 urteko transexual bati izena aldatzea baimendu diote, Gipuzkoan

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT