Ibon Iparragirreren askatasuna exijitu eta hiesaren «erabilera politikoa» gaitzetsi dute
/in Berria, Bizkaia, Euskal Herria, GARA, GIB HIES, Politika /by EditoreaEhunka lagunek manifestazioa egin dute Ondarroan, larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre presoaren «berehalako askatasuna» exijitu eta hiesaren «erabilera politikoa» salatzeko.
parra Galdu Baik plataformak eta Kitzikan mugimenduak deituta, ehunka lagun bildu dira Ondarroan, Ibon Iparragirreren «berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna» exijitzeko.
Gogoratu dutenez, Iparragirrek gaixotasun kroniko, sendaezin eta endekapenezkoa dauka. «Epaileak berak, Iboni 1-5 urteko bizitza gelditzen zaiola onartzen du, baina hala ere kartzelan mantentzea erabaki du», salatu dute.
Zentzu horretan, nabarmendu dute hiesa eta espetxea «bateraezinak» diren bi elementu direla. «Hiesak gaixotu egiten du, baina espetxea da hiltzen duena», aldarrikatu dute.
Horregatik guztiagatik, azpimarratu dute «gure gorputzarekin nahieran aritzeko eskubidea dugula; administrazio publikoek ezin dutela erabaki hori zigortu, ez eta Ibonen kontrako euren jarrera kriminalak justifikatzeko erabili».
Ametatik haurretara GIB birusaren transmisioa eteten lehena izan da Kuba
/in Amerika Latinarra, BERRIA, GIB HIES /by EditoreaIB birusa duten ametatik jaiotzen diren ehun haurretatik bik baino gutxiagok daukate GIB birusa Kuban. Horrenbestez, amen eta haurren arteko birusaren transmisioa etentzat jotzen da. Hori horrela dela ofizialki aitortzen duen ziurtagiria jaso du Kubako Osasun ministro Roberto Morales Ojedak OME Osasunaren Mundu Erakundearen eskutik. Washingtonen izan da ekitaldia.
Ojedak nabarmendu du Kubako osasun sistema “publiko eta osoa” dela.
GIB birusaren transmisioa eteteagatik ez ezik, sifiliaren transmisioa etetegatik ere egin diote aitortza Kubari.
Beste herrialde batzuetan ere bai
Kuba ez da GIBaren kontra halako aurrerapausua egin duen herrialde bakarra. Bai, ordea, lehena. Izan ere, aitortza bera jasotzeko zain daude AEB, Kanada eta, besteak beste, Puerto Rico.
GIB birusa haurdunaldian, erditzean edota edoskitzean transmititu ohi zaie haurrei. GIBa duten amen haurretatik %15etik %45era kutsatzen dira, gutxi gora behera.