“Miss Mayor toma la palabra” liburuaren aurkezpena, abenduaren 12an Teila Fabrikan
/in EHGAM Berri, Gipuzkoa /by EditoreaDatorren ostegunean, hilak 12, “Miss Major toma la palabra” liburua aurkeztuko dugu, Katakrakeko lagunekin batera.
Kay Subijana filosofoa arituko da gonbidatu gisa, editoreekin batera. Gaztelaniaz izango da aurkezpena.
Miss Major trans eskubideen aldeko militantea da, eta Stonewall-eko istiluetako beteranoa.
Sexu-langile izandakoa eta kartzelaren aurkako aktibista, GIBaren aurkako borroketan figura ezaguna da, eta Bellevue-ko ospitaleko biolentzia psikiatrikoa jasandakoa.
Egiako Teila Fabrikan elkartuko gara, arratsaldeko 18.30etan.
Animatu eta ekarri lagunak!
EHGAM Iraqueerle Taldek INTSUMISOENA errezitaldia aurkezten du, hilak 24
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa /by EditoreaEhgam-en ikasturte honetako Iraqueerle Taldea aurkezteko, “Intsumisoena” errezitaldi-performancea eskainiko dute Eider Beobidek eta Maria Osesek urriaren 24an, 18.30ean, Donostiako Teila Fabrikan.
Etorri eta zabaldu! 
“Zer da maitasunaren intsumiso izatea? Zer maitasunean arauetatik ateratzea?” halako galderetatik abiatutako emanaldia da, itzulitako testuak eta propioak eskaintzen dituena.
Ikuskizunaz info+: https://gipuzkoa.hitza.eus/2023/06/16/eider-beobide-eta-maria-oses-maitasuna-esploratu-nahi-genuen-besteen-esanetatik-eta-guretik/
EHGAM Gipuzkoak ikasturte hasierako bilera irekia antolatu du, urriaren 10ean
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa /by EditoreaZarautzen izandako eraso homofoboaren aurka elkaretaratzea deitzen du EHGAMek
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa /by EditoreaPasatu berri den asteburuan Zarauzko zonan izandako eraso homofoboaren aurrean, ez gara ixilik geratuko.
Erasorik ez, erantzunik gabe!
Homofoboak sutara eta luma dantzara!

Ostiralean, hilak 15, udaletxe plazan 19:00etan.
MEDIOETAN:
-
Zarauzkohitza: Eraso homofobo bat salatu dute asteburuan
MARIOKERRAK liburuaren aurkezpena, Donostiako Egiako Teila Fabrikan.
/in EHGAM Berri, Gipuzkoa /by EditoreaEHGAMek azken orduetan izan diren eta hurrengo egunetan egongo diren Palestinaren aldeko mobilizazioekin bat egiteko deia egiten du
/in Araba, Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa /by EditoreaIsraelen okupazioaren aurka, PALESTINA AURRERA!!!