Elkarretaratzea Algortan eraso homofobo bat salatzeko

Kitzikan elkarteak atzo Algortan emandako eraso homofobo bat salatu du eta honen aurrean elkarretaratzea deitu du gaurko. 20:00ean Telletxeko plazan izanen da.

Kitzikaneko kide batek atzo eraso homofobo «bortitza» jaso zuela salatu du elkarteak. Algortako taberna batean gertatu zela eman dute jakitera, eta honen aurrean elkarretaratzea deitu dute gaurko.

20:00ean elkartuko dira Algortako Telletxeko plazan, erantzuna emateko asmoz. Kitzikan elkarteaz gain, Itzulbaltzetako Asanblada Antifaxistak, Ernai Uribe Kostak, Algortako Bilgune Feministak, Eratuk, EHGAM-ekJai eta Xerinolak, Ikasle Abertzaleakek, Bizigayk, Sare Lesbianistak, Lumatza Nafarroak, Haziak, 7Menos20-k eta Sare Antifaxistak bat egin dute deialdiarekin.