EHGAMek eta Bizkaiko ekainaren 28 Koordinadorak elkarretaratzera deitzen dute, hilak 23, eraso LGTBfoboen aurrean
Erasorik ez erantzunik gabe!
Pasa den asteko Uribarriko eraso lesbofoboaren aurrean, eta estatu mailan gertatzen ari den biolentzia LGTBfonoaren gorakadaren aurrean, ostegun honetan irailak 23, 20:00etan Uribarriko Eskolen Kanpan eta Barakaldoko Herriko Plazan burutuko diren kontzentrazioetara deitzen zaituztegu.
Ez dira pasako. Erasoen aurrean transmaribibollo autodefentsa!
Barakaldo:
Bilbao:
Komunikatua:
Estatu mailako eta Euskal Herriko indarkeria LGTBfoboaren testuinguru orokorrean, gaur kalera atera behar izan gara beste behin, joan den astean Uribarrin eraso lesbofoboa izan zela salatzeko. Hala egin genuen Basauri, Zornotza, Gasteiz eta Alde Zaharreko erasoekin eta Samuelen erailketarekin, gutako bat ikutuz gero, denak ukitzen gaituztelako. Horregatik deitu ditugu Uribarriko eta Barakaldoko elkarretaratzeetara; izan ere, eraso hori ez ezik, estatua astintzen ari den indarkeria LGTBfobo uholdea ere salatzen ari gara hemen.
Salatzen dugu ez dela kasu isolatu bat, sexu- edo genero-disidentzia oro zigortzen eta erasotzen duen egiturazko arazo bat baizik. Espazio publikoa hartzen dugunean kaleetan eraso egiten digun dominazio sistema bat.
Joan den astean eraso lesbofoboa izan zen Uribarriko terraza batean. Gizon talde batek hitzez eraso egin zion LGTB pertsona bati, irainduz eta iruzkin LGTBfoboak eginez, terraza horretan jesarrita zeuden beste gizon talde batzuen konplizitatea zuela.
Ez dugu horrelako jokabiderik onartuko gure auzoetan. Hemen gaude, beraz, LGTBfobiari aurre egiteko. Gure ustez, indarkeria hori ez dator pedagogiaz alda ditzakegun pentsamolde atzeratu eta erreakzionarioetatik soilik. Gure bizitzaren errepresioak pairatzen dugun ordena politiko, sozial eta ekonomikoa sendotzen laguntzen du.
Ez da “eskuin muturrari” edo alderdi politiko jakin batzuei errua botatzea bezain sinplea, jokabide horiek gure inguruan ere badirela dioen errealitateari aurre egin behar diogu. Amaitu da txisteak eta irainak jasan behar izatea.
Ekidistantziak ez digu balio. Zisheteropatriarkatuak, arrazakeriak eta kapitalismoak zeharkatzen gaituen pertsonok, pairatzen dugun indarkeria sistematikoaren kontrako posizionamenduak behar ditugu. Isilik gelditzea, etxean gelditzea, ez da aukera bat.
Autodefentsa eta antolakuntza beti! Zisheteropatriarkatuari sua! ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE.