Ehgamek Axel hoteleko irregulartasunak salatzen ditu, eta zalantzan jartzen ditu Bilboko Udalaren LGTBI+ politika publikoak
Talde sexo-disidentearekin batera, auzoko beste elkarte batzuek babesa erakutsi dute salaketara bertaratuz eta atxikimendua emanez
2024.06.19 Ehgamek errekurtso bat erregistratu du Bilboko Udalean, Axel hotelaren irregulartasunak salatzeko. Hotel hori Mesedeetako kaiko 4. zenbakian dago. Dokumentuan, azaltzen da fatxadako irtenguneen hegalek 1,2 metrotik behera izan behar dutela (Bilbo Zaharreko Birgaitze eta Barne Erreformako Plan Bereziaren arabera); hala ere, 2 metroko luzera dute.
Adierazi dute, halaber, hotelari Planak baimendutakoak baino solairu bat gehiago eraiki diotela Udalaren oniritziaz, Udalak horretarako baimena eman baitie. Horregatik guztiagatik, eraikina eraikitzeko obra-lizentzia ofizioz berrikusteko eta irregulartasunak ahalik eta azkarren konpontzeko eskatu dute.
Gainera, Ehgamek, auzoko beste erakunde batzuekin batera, horrelako proiektuak zalantzan jartzen ditu, ez baitute lehendik dagoen gentrifikazioa saihesten laguntzen, guztiz kontrakoa baizik. Halako hotelen eraikuntza kritikatzen dute, “turismo gay, zuri eta aberatsa soilik erakartzen dutelako”, eta, aldi berean, “Bilboko auzorik prekarizatu eta zapalduenetariko batean gentrifikazioa bultzatzen dutelako”. Gogorarazi dute, gainera, Bilboko Udala 2019tik ari dela Axel hotel-kateari “alfonbra gorria” jartzen, zeren, urte hartan, Bilbao Bizkaia Harro planaren bidez sustatutako baina hiriko LGTBI+ kolektiboek bizkarra emandako Europride jardunaldietan, Axel hotel-kateko gerenteak hitzaldi batzuk eman baitzituen “kapitalismo arrosa eredu arrakastatsu gisa salduz”. Horrenbestez, talde sexu-disidentea halako proiektuak eraikitzearen aurka agertu da, “dirua egiteko planak” sustatu baino ez baitute egiten, hiriko LGTBI+ kolektiboak eskatzen dituen benetako politika publikoak ahaztuta. “Kapitalismo arrosa komunitatearen aurka doa. Euren politikaren oinarrian, gure bizitzekin negozioa egitea dago”, salatu dute deitzaileek.
Ehgameko salaketarekin bat egin dute:
- Bilbi, Sanfran eta Zabalako Taldeen Koordinadora
- Koloretxe
- Lady Festa
- Raízes
- Sare Lesbianista
- Steilas
Hainbat argazki:
Berria medioetan:
EITB:
- Ehgam Bilbok Axel hoteleko “irregulartasunak” salatu eta Udalaren LGTBI+ politikak ezbaian jarri ditu
- Ehgam Bilbo denuncia las “irregularidades” del hotel Axel y cuestiona las políticas LGTBI+ del Ayuntamiento
NAIZ:
ECUADOR ETXEA:
- Irregularidades, alfombra roja y gentrificación para atraer “un turismo gay, blanco y rico” a Bilbao