Sareetan armatu, sistema akatu

OZEN!-ek antolatuta, E28 Koordinakundeak prestatutako ekitaldien barne

Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak LGTB+ Askapenaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldien berri eman du

2020ko ekainaren 19a Zirika gunea
Egun on! Eskerrik asko gaur Zirikara hurbildu zareten komunikabideei.
Prentsaurreko honen bitartez, Bizkaiko E28 Koordinadorako kide garen kolektibo eta norbanakook aurten aukeratu dugun lemaren berri ematea nahi dugu, baita hurrengo egunetarako proposatzen ditugun ekintzen berri ere.
Urtero lez, aurtengo Ekainaren 28an ere kaleak hartuko ditugu eta horrez gain, hainbat aktibitate ere antolatu ditugu. Aurtengoa ez zaigu erraztasunez ageri bizitzea tokatu zaigun ezohiko egoera dela eta.
Baina honek beste zerbaitetarako ere balio izan digu. Izan ere, ezohiko egoera honek, Harrotasun eguna ekainaren 28an ematen den eta bertan-behera geratu daitekeen ekitaldi soil bat ez dela erakusten digu. Sexu askapena, etengabeko borroka da, zeinak ekainaren 28an indartzeko bere adierazpen gorena hartzen duen. Horrela egin dugu azken 42 urteetan.
Aurreko hilabeteetan bizi izan dugun emergentzia egoera dela eta, sostengu-sareek garrantzi handia hartu dute. Pertsona askorentzako baliabide bakarrean bilakatu baitira instituzioen utzikeriagatik.
Horregatik, aurten, “ Saretuz borrokak dirau! Perseguides, clandestines, unides ” leloa aukeratu dugu. Bizirauteko, babesa bilatzeko, elkar-aurkitzeko eta bakarrik ez gaudela jakiteko sareak aipatu
nahi ditugu. Baina baita, isilduak, ezkutatuak edo hilak nahi gaituztenei aurka egin eta hauen kontra borrokatzeko sortutakoak. Edota borroka-lagun diren beste kolektiboekin sortutakoak.
Ekainaren 25ean hasiko gara, gaueko 21:45tan Bilbiko plazan, aire libreko zinemarekin. Ekintza hau Xake espazioa eta Zinegoakekin elkarlanean burutuko da. Brasilgo totalitarismoaren gorakadan trans pertsonak nola antolatzen diren erakusten digun “ Indianara ” dokumentala proiektatuko dugu.
Ekainaren 26an , ostirala, arratsaldeko 19:00etan Karmelan, oordinadorako kide garen kolektibo eta norbanakoak mahai baten inguruan elkartuko gara, gure historia aztertu eta aurtengo gai den “ Saretuz
borrokak dirau. Pereguides, clandestines, unides ” inguruan aritzeko. Ekainaren 27an , goizeko 11:30etan, Bira tabernan, EHGAMek bere ohiko “ Urrezko hirukia eta trapuzko espartina ” sariak banatuko ditu. Arratsaldean berriz, Hiruki Larroxa Kolektiboak, “ Pozoi Larroxa ” liburuxkaren zenbaki berria aurkeztuko du, osteko gure borrokaren inguruan bildutako idatzi ezberdinen autore batzuen arteko solasaldi eta guzti. Ekainaren 28an , goizeko 12:00etan Karmelan, Ozen LGTB Ligak, “ Sareetan armatu, sistema akatu: talleres de supervivencia LGTB ” aurkeztuko dute. Arratsaldean, 18:30etan Moyua plazatik hasita, Areatzaraino, non aurtengo manifestua irakurriko den, mobilizatuko gara.
Aurtengoan, uztailean ere ekintzan antolatu ditugu. Horrela, uztailaren 3an , arratsaldeko 19:00etan arroka beltza espazioan “ Hackeo a la historia del arte ” hitzaldia izango dugu Silvia Ayerraren eskutik.
Uztailaren 5ean aldiz, Sestaon, Iris Proiektuaren eskutik amaituko dugu transmaribibollo mendi martxa mahai-inguru batekin, zeinetan izena eman beharko den. Mahai-inguruetan Itzulipurdikaren kolaborazioa izango dugu, zeintzuk aldibereko itzulpena eskainiko duten. Bestalde, ekintza guztietan
osasun neurri guztiak izango ditugu kontutan.
Hau horrela, manifestaziora etortzera animatzen zaituztegu. Ekarri maskara, mantendu segurtasun distantzia, cisheteroaraua suntsitu eta oihukatu ozen “Saretuz borrokak dirau: perseguides, clandestines, unides”.

GORA BORROKA TRANSMARIBIBOLLOA!

BERRI HAU MEDIOETAN:

Ecuador Etxea : Este 28J la lucha continúa: “Saretuz borrokak dirau! Perseguides, clandestines, unides”

Argia: Saretzearen garrantzia aldarrikatuz dator aurten LGTB+ Harrotasun Eguna

Berria: Saretzeko deia eginen dute aurtengo LGTBI Harrotasun Egunean

ABC: Koordinadora 28J mantiene la manifestación del Día del Orgullo en Bilbao

URIOLA: LGTB+ Askapenaren Nazioarteko Egunean kaleak hartuko ditu Bizkaiko E28 koordinadorak

Ikusi prentsaurrekoa Youtuben :

Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundearen komunikatua, maiatzaren 17, Nazioarteko Homofobiaren aurkako Egunean

Beste urte batez, zentzuz betetako M17 baten aurrean aurkitzen gara. Beste urte batez, memoria historiko ariketa bat eginez, orain 30 urte instituzio patologizanteek homosexualitatea transtorno bezala identifikatzeari utzi ziotela gogoratzen dugu. Ospatu beharreko zerbait da. Dena dela, ezin dugu ahaztu oraindik ere dibertsitate sexualaren beste espresio batzuk, trans identitateak edota intersexualitatea kasu, sistema mediku-psikiatrikoagatik patologizatuak direla. Gorrotoan eta desberdintasunarekiko gutxiespenean oinarritutako sinismen sistema ezberdinek erasotzen jarraitzen gaituzten momentu berean. Guzti honek osatzen du gaur egun ere salatzen jarraitzen dugun LGBT+fobia. Horregatik, ezin gara gelditu gure gorputzak, gure identitateak eta desirak patologizatuak eta jazartuak izateari utzi arte.

Izan ere, kapitalismoaren topena, azkeneko joera edota merkatu-hobi izatera heltzen bagara ere, ikusigarritasun guztia izanda ere, eskubideen inguruan sortu diren proiektu ete txiringito guztiak direla ere, etxean giltzapetzen gaituzte, eta beste urte batez kontra egin behar diogun gaitz horrekin aurkitzen gara.

Egoera ezberdinen menpe gauden pertsona trans, lesbiana, bollera, gay, marika edota bisexualak ikusten ari gara azken egunotan. Gutxiesten dituzten familia heteropatriarkalen kartzelaren menpe gaudenak, gure etxeetaraino eta sare sozial birtualen bitartez jazartzen gaituzten erasotzaile nazkagarriak jasan behar ditugunak edota nekaezina den ergelkerian, beraien ustez gizateriak jaso duen zigorraren errudun bezala seinalatzen gaituen eta eliza ezberdinetan antolatua dagoen mundu barregarri baten komentarioak entzun behar ditugu. Hainbeste gorroto gaituztenengatik, gure bizitzak era pribatuan, gure etxean bizitzeko esanaz, onartzen gaituztenaren onarpenen faltsua jasan behar izan dugu. Bada, etxean sartuta gaude eta orain inoiz baino gehiago argi geratzen da, etxean sartuta ere ez garela aske. LGBT+fobiaren kimu edo pizte bat existitzen den bitartean, ezingo dugu atseden hartu. Kontu handiz beraien gorrotoa gordetzen duten intimitatea eraso behar dugu, beraien biolentziak justifikatzeko tapadera bezala erabiltzen duten „adierazpen askatasuna“ren kontzeptua suntsitu eta honen erabileraz gu kalifikatzeko erabiltzen duten „akats“ kontzeptua deuseztu. Ez dezagun inoiz ahaztu, „pertsonala politikoa da“.

Nor edo zer mehatxatzen du benetan birus honek? Izan ere, birus hau ez da demokratikoa eta ez gaitu guztiok berdin eragiten. Covid-19aren ondorioz izandako milaka giza-galerak gutxietsi gabe, noiz pentsatu da mundua geratzea espoliazioaren ondorioz gosez hiltzen diren milioika pertsonengatik? Noiz kolonialismoaren suntsiketapean transmitituak izan diren eta hainbeste atsekabetu den Ipar Globalean gutxi-asko eragiten duten gaixotasunengatik? Noiz migrazioaren biolentziak hildakoengatik? Noiz kutsaduragatik hil direnengatik? Noiz edozein motatako kartzeletan beraien bizitza pasa ostean hil direnengatik?Eta lan prekarietateagatik edo soldatapeko esklabotzan bizi direnengatik? Problema guzti hauek ere hedarura globaleko pandemiak dira. Birusak klaseez ulertzen du, arrazializazioaz, generoaz, orientazioaz eta jendarteak banatzen gaituen beste edozein kategoriaz ulertzen du.

Birusak edonor kutsatu ahal gaitu, baina ezberdin eragiten digu. Baliabide ekonomikoak, azpiegitura sanitarioak, zaintza sareak, itxialdia sostengu sare batekin edo onartzen ez zaituen zure familiarekin pasa, lan-kontratua izatea edo ez, etxea izan edo ez, eskubideak izan edo ez…guzti honetan, aldea dago.

Batzuk hamarkadak daramatzagu birusei aurre egiten eta, gaur egun, GIBarekin bizi diren pertsonak seinalatuak izaten jarraitzen dute. Ahanzturaren eta mespretxuaren zuloan milioika kidee galdu ditugu eta inoiz ez dira terrorismo farmako-heteromoralistaren biktima kontsideratuak izan. Asko daukagu ikasteko marika sidosoengatik eta putengatik, eskerrik asko zuen erresistentziagatik!!

Itxialdi egun hauek beldurraren azpian beti latente dagoen giza-miseria agerian utzi dute. Askok, barruan daukaten barne-faxista balkoietara atera eta „diziplinarik gabekoak“ seinalatzera dedikatu dira. Salatari eta txibatoak, harrokeriaz boterea erakusten duen eta barregarri zein arriskutsua den portaera belizista batean kaleak militarizatzeko zalatzarik ez duen botere bateri fidelitatea erakutziz, segurtasunaren eta askatasunaren arteko balantza kolpe batekin inklinatuz, oraingo honetan urrunago joan eta gure pribatutasunarekin amaitu nahi dute. Marika, bollera, bi eta transei: ez diezagutela anonimatua kendu, ez dezagun etsi kontrolaren aurrean. Borrokatu. Gorde izan behar garenek badakigu klandestinitatearen posibilitateari ezin zaiola uko egin. Gure osasuna aitzaki izanda, panoptiko teknologiko baten aurrean makurtzea gure hilobia izan daiteke. Memoria, burkideok!! Ezin dugu hainbeste kostatu zaigun gure askatasuna oparitu.

Onartzen dugu etxean geratzea, onartzen dugu gure konpromiso arduratsua, baina ez dugu onartzen beldurra baliatuta, eman diren aurrerapenetan atzera-pausuak ematea, edo oraindik eta okerrago, aurrekaririk gabeko kontrol moduetan aurreratzea. Populazio mundialaren zati handi bat etorriko denaren inguruan pentsatzen ari da.  Batzuk, „normalitatera“ bueltatzea nahi dute; beste batzuk, berriz, inoiz sartu izan ez garen normalitate horretata ez bueltatzea desiratzen dugu.

Egoera honek LGBT+fobiari are gehiago aurre egitea ekarri dizuen pertsona guztiei gure indar guztia bidaltzen dizuegu. Oroitzapen berezia zuen ikusgarritasun egunak etxean sartuta pasa behar izan dituzuen lesbiana eta pertsona transentzat. Ez utzi sareak ehuntzeari, ez gaitzatela atomizatu, elkartu zaitezte, konspiratu cisheteropatriarkatuaren aurka.

Erahiltzen, patologizatzen, gorrotatzen, kriminalizatzen, baztertzen, estigmatizatzen, iraintzen, kartzelatzen, deportatzen, jipoitzen, armairuan sartzen, jazartzen, identitateak salmentan jartzen…ez duen normaltasun bategatik.

„Normaltasun berria“ normatik at

Gora LGBT+ Borroka!!

Arrazakeriaren aurkako Astean parte hartzera eta arrazakeriaren aurkako manifestaziora joatera deitzen dugu

Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak, SOS Arrazakeria, Ongi etorri Errefuxiatuak, CEAR, COPS eta beste hainbat talderekin batera, Arrazakeriaren aurkako Astearen antolakuntzan hartzen du parte.

Arrazakeriaren aurkako Astearen prestatutako egitaraua:

  • martxoak 16: “Huir para amar y ser:asilo y resistencias LGBTI de Marruecos a Barcelona” pelikularen emanaldia
  • martxoak 17: “Auzo edo base militarra?” eztabaida-hitzaldia
  • martxoak 21: Arrazakeriaren aurkako manifestazioa, eta gero JAIA!!!!!

FUEGO AMIGO LGTB+ BORROKAN: Transmaribibollo Hausnarketa Antikapitalismoan

Bizkaiko E28J Koordinakundeak hitzaldia antolatzen du, 7 Katu Gaztetxearekin batera, hilak 19, arratsaldeko 19:00etan

2019ko irailaren 21ean Bilboko kaleetan Euskal Herriko ezkerreko hainbat eragilek bat eginda LGTB+ mugimenduaren merkantilizazioaren aurka agertu ginen aldarri antikapitalistarekin. Denok kapitalismoaren aurka! Baina eta zer gertatzen da ezkerreko mugimenduko eragileak cisheteropatriarkatuaren aurka jartzean? Hor ere elkartzen ote gara? Edo oraindik ere ezkerreko mugimenduetan LGTBfobia handia da?

EHGAMek, Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak eta HARRO! Euskal Herrietako Transmaribibollo Plataformak urtarrilaren 30eko grebara deitzen dute

Prekarietatera eta marginaltasunera behartuta, LGTB kolektiboa beti izan da eta izango da antikapitalista. Gainontzekoak bezala kalera ateratzen garen bitartean, heteroarauarekiko eta cisarauarekiko disidentziak beste bizipen batzuen aurrean zaurgarri egiten gaitu. Zaurgarritasun hau nabarmenagoa da arrazializatua, migrantea, emakumea edo trans izatearekin.

Greba hau transmaribibollo ere bada. Horrexegatik, gaur, gure errealitateak eta eskaerak plazaratu nahi ditugu.

La tolerancia escaparate de la que gozamos en la actualidad es relativamente nueva. Gran parte de las pensionistas LGTB viven vulnerables, con menor tiempo cotizado a causa de la marginalización y la discriminación e incluso con pensiones no contributivas que no llegan a los 500 euros. Muches también viven sin el derecho a cobrar pensiones por viudedad si su pareja falleció antes de la legalización del matrimonio.

LGTB PENTSIONISTAK ZAURGARRIAGOAK DIRA ETA PREKARIETATEAN BIZI DIRA.

LGTB gazte askok etxean bizi duten indarkeriari aurre egiteko ekonomikoki hazteko beharra izaten dute, ihes egiteko. Etxean indarkeria jasatzen duten LGTB gazteak etxean jarraitzearen arrazoi nagusiak gazteek bizi duten lan prekarietatea eta alokairu prezioaren igoera dira. Ikasketak uzten dituzten gazteen tasaren igoera honen ondorio zuzena da, eta horrek lan tenporal eta gaizki ordainduetan sartzera behartzen ditu pertsona LGTB zaurgarrienak.

LES JOVENES LGTB EXIGIMOS TRABAJOS DIGNOS PARA SOBREVIVIR

Dentro de nuestro colectivo no todo nos afecta de la misma forma. La situación de las personas trans, en especial las mujeres trans, es una emergencia social. Las altas tasas de desempleo que cerca del 80% no están siendo atendidas como deberían.

La crueldad institucional permite y alimenta una tasa de paro en personas trans que hasta se cuadriplica en comparativa con la general. Las obliga a vivir un proceso burocrático medicalizado y patologizante, e inaccesible en muchas realidades. Limita su mercado laboral, especialmente grave en el caso de las mujeres trans que encuentran muchas veces el trabajo sexual como su única vía de supervivencia.

TRANSMARIBIBOLLOEK TRANS PERTSONEN EGOERA EMERGENTZIA BAT DELA SALATZEN DUGU!

Lan esparruak ez dira gune seguruak guretzat. Lana duten 10 LGTB pertsonetatik 6 armairura itzultzera behartuta sentitzen dute euren burua. Indarkeria hau diskriminazio, eraso edo mobbing kasuetan bilakatu daiteke. Enpresak ez daude horrelako egoerei aurre egiteko ez prestatuak ezta interesatuak ere.

EL ESPACIO LABORAL NO ES UN ESPACIO SEGURO, ES VIOLENCIA.

Denunciamos también la asimilación llevada a cabo por nuestras instituciones capitaneadas por EAJ-PNV, utilizan nuestra bandera arcoíris para atraer el turismo gay y tapar la precariedad que este modelo trae a nuestros barrios. Nuestra lucha es política y radical. No en nuestro nombre.

NEOLIBERALISMO ARROSA, GURE IZENEAN EZ.

URTARRILLAREN 30EAN TRANSMARIBIBOLLOAK ERE GREBAN!

Abenduak1 elkarreteratzea