Homofobiaren aurkako beheatokia
Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.
Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).
.
Legedia
- 234/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoa.
- 14/2012 LEGEA, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa
- Eskubide zibil eta politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (bakarrik gaztelaniaz)
- 54/2007 Legea, abenduaren 28koa, nazioarteko adopzioari buruzkoa (bakarrik gaztelaniaz)
- Europa Batasuneko oinarrizko eskubideei buruzko gutuna (bakarrik gaztelaniaz)
- 3/2007 Legea, martxoaren 25ekoa, pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistro-aldaketa arautzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
- Maiatzaren 7ko 2/2003 Legea, izatezko bikoteak arautzekoa
- 13/2005 Legea, uztailaren 1ekoa, Kode Zibilean ezkontzeko eskubideari dagokiona aldatzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
Interesetako estekak
Esker onak
Transfobia eta homofobia: hezitzaileon eginkizunaz
Demagun gure umea ez dela janzten bere generoarengatik askok espero duten bezala, demagun bere zaletasunak ere ez direla espero direnak, edo bere generoko norbaitek erakarria sentitzen dela… eta demagun hori guztia agerian dagoela, ez duela soilik bere logelako intimitatean adierazten (ume batzuei irakatsi baitiegu haien logelan edo etxean daukaten askatasuna kalean ez erakusten, zuhurtziaren izenean). […]
Gaur arratsaldean Donostian adingabe transexualei babesa erakutsiko diete
DONOSTIA. Chrysallis Euskal Herria elkarteak deituta elkarretaratze bat egingo da gaur arratsaldean Donostian, Alderdi Ederren, udaletxe parean. Elkarteak adingabe transexualen familiak batzen ditu, eta batuko dira Bartzelonan 17 urteko transexual bat —eskola jazarpenaren biktima— bere buruaz beste eginda hil dela salatzeko. Eraso klase guztiak gaitzetsi, eta sostengua erakutsi nahi diete haurrei. 17:00etan da.
Chrysallis Euskal Herriak elkarretaratze isilera deitzen du, bihar abenduaren 27an, Donostiako Alderdi Ederren 17:00etan, Alanen heriotza dela etako dolumina erakusteko
Alan, 17 urteko Bartzelonako nerabe transexualak, bere burua beste egin zuen iragan den ostegunean, eskolan jasandako erasoengatik Chrysallisen oharra: Alan nos ha dejado MEDIOETAKO BERRIA: BERRIA: Gaur arratsaldean Donostian adingabe transexualei babesa erakutsiko diete PUBLICO: Un menor transexual se suicida en Barcelona tras sufrir acoso escolar 20 MINUTOS: Alan, un menor transexual de Barcelona que […]
Abenduaren 8ko eraso homofoboa gaitzetsi du Bilboko Udalak
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak arbuioa adierazi du eraso homofoboaren aurrean, eta ohartarazi ez dela aurten gertatutako aurrenekoa. Halaber, babesa azaldu dio biktimari. “Gisa honetako erasoak eguneroko bazterketa testuinguru zabalago batean kokatzen dira”, udalak azaldu duenez: “Homo-lesbo-transfobia giza eskubideen urraketa onartezina da”. “Askatasunaren eta berdintasunaren aurkakoak” izateaz gain, udalak azpimarratu du erasoak “gizartearen elkarbizitzaren muinean dauden balio […]
Eraso homofobo bat izan zen asteartean Bilbon
EH Bilduk eman du gertatutakoaren berri, eta elkarretaratzera deitu du. Koalizio subiranistak nabarmendu du erasoak “LGTB kolektiboaren kontrako gorroto jarrerak daudela erakusten” duela, eta protestarako deia luzatu du. Halaber, erasoa gaitzetsi, eta larri zauritutako gazteari elkartasuna helarazi dio. “Horrelako jarrera eta erasoak salatuak, epaituak eta zigortuak izan behar dira. Zoritxarrez, gehiegitan gertatzen dira eta ez […]