BERRIA: UDAKO SERIEA. Gurasotasuna eta zaintza (III) Andoni Etxebarria Mendiburu Bat, aski
19 urteko mutil baten aita bakarra da, baina gurasotasunari bikotekiderik gabe ekiteko erabakia ez zaio zama, muga edo sakrifizio bihurtu. Sarritan esaten du aitatasuna esperientzia «polita» dela. Amets heldu berritan, eskolatik ateratzean bere zain nengoela, emakume bat hurbildu zitzaidan: ‘Esan didate gure ikasgelan badagoela maritxu bat, umea adoptatu duena, eta ni begira eta begira nabil, […]