Abenduaren 8ko eraso homofoboa gaitzetsi du Bilboko Udalak
“Gisa honetako erasoak eguneroko bazterketa testuinguru zabalago batean kokatzen dira”, udalak azaldu duenez: “Homo-lesbo-transfobia giza eskubideen urraketa onartezina da”. “Askatasunaren eta berdintasunaren aurkakoak” izateaz gain, udalak azpimarratu du erasoak “gizartearen elkarbizitzaren muinean dauden balio eta printzipio demoktratikoen aurkako mehatxu bat” direla.
Kitzikan elkarteak deituta, elkarretaratzea egin zuten larunbatean Arriaga plazan.