Espainiako Gobernu ordezkaritzak Azkonaren erakusketari buruzko txostena igorri dio fiskalari
Abel Azkonaren erakusketak “erlijio sentimenduen aurkako delitua” egiten duen jakiteko txostena bidali dio Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak fiskalari. Azkonak ostiralean aurkeztu zuen erakusketako lan batean ‘pederasta’ hitza idatzi zuen sagaratutako ostiekin.
Sare sozialetan bolo-bolo ibili zen bart Abel Azkonaren azken erakusketa. Artistak norberaren eta besteen oinazearen inguruko gogoeta sustatu nahi duDesenterrados (Lurpetik ateratakoak) erakusketarekin, eta bertan ikusgai dagoen lanetako batek eztabaida bizia piztu du: ‘Pederasta’ hitza ostia sagaratuekin idatzia.
Azkonak azaldu zuen Iruñeko eta Madrilgo hainbat mezatan bildutako ostiekin egin duela lan hori. Espainiako abokatu kristauen elkarteak haren aurkako salaketa jarri du, “profanazioagataik”.
Gainera, elkarteak Change.org-en sinadura bilketa martxan jarri du, “Bilduren udalak erakusketa berehala bertan behera uzteko”, erakusketa Iruñeko Udaleko areto batean dagoelako ikusgai. Oraingoz, 46.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte.
Erreakzioak
Sare sozialetan ez ezik, Azkonaren lana gizartean oihartzun zabala izaten ari da. UPNk Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen mahaian aurkeztu du adierazpen bat artistaren lana gaitzesteko. Baina eskaria ez dute onartu ordezkariak, gainerako talde guztiek aurka bozkatut baitute, PP izan ezik.
Santos Villanueva Iruñeko artzapezpikuak deitoratu du Azkonak “sinesdunen sentiberatasunaren aurka” jo izana, eta artistaren aurkako neurri legalak aztertzen ari da. Villanuevak adierazi du “jende asko2 harremantean jartzen ari direla eurekin erakusketa deitoratzeko. “Sagaratutako forma bezalako gauza sakratu batekin jokatu du. Are gehiago, artistak mezetatik hartu dituela onartu du”. Artzapezpikuaren ustez, “edozer egin daiteke, baina sinesdunen sentiberatasunari eraso gabe”.