𝗔𝗕𝗘𝗡𝗗𝗨𝗔𝗞 𝟭 – 𝗚𝗜𝗕 𝗲𝘁𝗮 𝗛𝗜𝗘𝗦𝗔𝗿𝗲𝗻 𝗮𝘂𝗿𝗸𝗮𝗸𝗼 𝗻𝗮𝘇𝗶𝗼𝗮𝗿𝘁𝗲𝗸𝗼 𝗲𝗴𝘂𝗻𝗮

Egun, tratamendu antirretrobiralari esker, milioika pertsonek biziraun dezakete.

Baina pertsona guztiek ez dute medikamentu horiek eskuratzeko aukerarik. Iaz, hain zuzen, GIBa zuten 9,2 milioi pertsona tratamendurik gabe zeuden.

40 urteren ondoren, birusa desagerrarazteko ikerketak motelegi egiten du aurrera. Erakundeek ez baitute beharrezko baliabiderik (ezta borondaterik ere) jarri benetan eskuragarria den sendabidea edo txertoa lortzeko. Bitartean, urtero ehunka mila pertsona hiltzen dira hiesarekin lotutako arrazoiengatik.

Gainera, oraindik ere badira oztopoak, estigmatizazioa, desberdintasunak, arreta mediko falta, isiltasuna…

Horregatik, Act Up (Aids Coalition To Unleash Power) talde mitikoaren leloa eta borroka-espiritua berreskuratuz, tratamendurako sarbide unibertsala, desberdintasun ororen amaiera eta pertsona seropositibo guztientzako bizitza duinerako eskubidea eskatzen ditugu.

Azkenik, GIB/HIESaren erruz utzi gaituzten guztien memoria ohoratu nahi dugu, baita horiek zaindu eta lagundu dituzten pertsona guztiena ere.

𝗜𝗦𝗜𝗟𝗧𝗔𝗦𝗨𝗡𝗔 = 𝗛𝗘𝗥𝗜𝗢𝗧𝗭𝗔
𝗘𝗞𝗜𝗡𝗧𝗭𝗔 = 𝗕𝗜𝗭𝗜𝗧𝗭𝗔