«Imajinatzeko gaitasun hori berreskuratu behar da»

IMANOL ALVAREZ ETA EKAITZ HERRERO EHGAM EUSKAL HERRIKO GAY-LES ASKAPEN MUGIMENDUA 40 urte bete ditu aurten mugimendu asanbleario honek sexu askapenaren alde borrokan, eta Imanol Alvarez fundatzaile bilbotarrak bertan segitzen du militatzen, bere-berea duelako. Bertako gazte taldean, Gaztehgam-en ibili zen Ekaitz Herrero getxoztarra. Ehgam guztiz aitzindaria izan zela eta lantzen bada mugimenduak errateko eta irabazteko…

Homofobiaren erroaren kontrako borrokan

Txinan homosexualitatea 2001. urtetik gaixotasuntzat hartzen ez bada ere, LGTBko ekintzaileek salatzen dute oraindik kontrakoa ziurtatzen duten testuliburu asko daudela. Qiu Bai da horien artean ezagunena. Qiu Bai bere ezizena da, «gerra izena», dio neska gazteak. Qiu berezko abizena du, eta Bai, berriz, Baimax Marvelen pertsonaia famatutik hartu du, gaitzen bat duen edonor besarkatuz sendatzen…

Europa oraindik ez da transgenero lurraldea

Europako 30 estatutan alda daiteke generoa agirietan, baina haietako lau soilik oinarritzen dira pertsonaren autodeterminazio eskubidean. Azken urteotan ulermen sakonagoa lortu den arren, Europak giza eskubideen atal horretan dauzkan gabeziez ohartarazi dute LGTBI erakundeek Transexualen Ikusgarritasunaren Egunean. Jaiotzatik gizon edo emakume izendatu eta hala eroso sentitzen den edonorentzat, ebidentzia hutsa izan daiteke bere genero nortasuna…

Transfobiak atertu du

Hazte Oir talde ultrakatolikoaren gorroto mezuaren aurka eta Chrysallis elkarteak haur transexualen alde egindako kanpainaren alde, ehunka lagunek aniztasuna aldarrikatu dute. Iruñeko Udaletxe plaza mukuru dago. Hotz egiten du. Euria egin duenez, asko busti egin dira, baina animoak bero daude. Transexualitatearen aldeko bandera erraldoia udaletxe aurrean dago, ilunabarrari kolorea emanez. Denen gogoan, berriz, Hazte Oir…

Bilgune Feminista: “Aldaketa gehiago, sozialagoa eta feministagoa behar dugu”

NAFARROAKO GOBERNUAREN BALORAZIOA 2016ko aurrekontuak beren arloan epelak izan zirela deritzote. 2017an bestelakoa izango omen da, baina honen garapena ikusi beharko dute. Diotenez, gobernuak irmo egin beharko du emakumeen eskubideak defenditzeko azaroan ateratako dekretuarekin, Osasunbidearen sustraiak atzerakoiak direlako. Nola baloratzen duzue Nafarroako Gobernuak 16 hilabetetan zuen esparruan egin duen lana? 2016ko Nafarroako aurrekontuen legea epelegia…

Zahartzean ere, gordeka

Ekhi Erremundegi Beloki LGTB mugimenduak zahartzaroari buruzko gogoeta abiatu du. Bakardadearen beldurra, «hautazko familia», bizitegiak, hiesa… Dituzten kezketatik abiatuta, lan egin nahi dute gizartearen eta botere publikoen sentsibilizazioan, tabuak gainditu eta konponbide konkretuak proposatzeko. Alain. 85 urte. Birgaitze zentro batean egon da denbora batez, etxean erori ondotik. 85 urterekin, bakarrik bizi da, alokairuan ordaintzen duen…

Ahopean esaten den hitz hori

Lekukotasun bakar bat ere ez dago benetako izenekin hemen, baina egiazkoak dira: GIBa izan arren, ia kontatzen ez duten andre eta gizonek eginak dira. Hortik anonimatu eskea. Hiesaren inguruko «aurreiritziak» oraino zama direla argudiatzen dute. Biztanleen %27k onartzen dute deseroso leudekeela lankide batek GIB birusa duela jakingo balute; %50ek nahiago luketela beren seme-alaben eskolan GIBdunik…

Pier Paolo Pasolini : Ezerosoa ezabatu, eroso jarraitzeko

Pier Paolo Pasolini zinemagile eta idazlea Italiako Ostia hirian hil zuten gaurko egun batez, duela 41 urte. ‘La macchinazione’ filma eta liburua zer esana ematen ari dira. Auzia berriz zabaltzeko bidean da Italiako Ganberan. Pier Paolo Pasoliniren hilketa estatu krimen bat izan zen». Horrekin konbentzituta dago David Grieco idazle eta zinemagilea (Erroma, 1951). 10 urte…

Sexu pilulatua, porroterantz

Ia hogei urte egin dituzte farmazia konpainiek ’emakumeentzako viagraren’ bila. Kezka artean, azaroan merkaturatu zuten Addyi izeneko pilula, depresioaren aurkako botika bat, baina ez du arrakastarik izan. Andreen sexu osasunaren medikalizazioaz eztabaida berpiztu du auziak. Botika hori ez da segurua, ezta eraginkorra ere». Irmo mintzo da Leonore Tiefer sexologoa, AEB Amerikako Estatu Batuetako New View…

Atleta transexualak Joko Olinpikoetan: Aitzindari izatearen ajeak

COI nazioarteko olinpiar batzordeak egindako aldaketa medio, atleta transexualek aurrenekoz parte hartu ahal izango dute Joko Olinpikoetan, sexu aldaketa egiaztatuko lukeen mediku-operazioa egin beharrik izan gabe. Baldintza moduan, emakumezkoen probetan lehiatuko direnek, urtebete lehenago eman beharko dute euren asmoen berri, eta denbora tarte horretan testosterona maila 10 nmol/L azpitik mantendu beharko dute. Orain arte bi…