Entries by Editorea

Transexualen Arretarako Batzordea sortu da

IRUÑEA. Transexualen Arretarako Batzordea sortu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren baitan. Diskriminazioari aurre egitea izango da batzorde horren egiteko nagusia. Besteak beste, gizartean transexualitatea ikusgarri egiteko proiektuak sustatuko ditu. Gainera, Nafarroako Gobernuko sail guztiei eragingo dien plana ere osatu beharko du.

«I’M ORLANDO, BUT I’M NOT GAY»

AITZIBER PZ. KARKAMO Orlandoko gertaerek astindua eman dio Mendebaldeko ikuspuntutik mundu deitzen diogun errealitateari. Sarraskiaren egileak marikoiak gorroto zituela jakin zen arren, Texasko gobernadoreorde ultrakatolikoak erailketak justifikatu bazituen ere, hildakoei azken agurra emateko behar duten tanatorioetan ultraeskuindar homofoboak bildu baziren ere, triskantzaren arrazoi zehatzak ahaztuz, bortizkeriarik gabeko mundua aldarrikatzen duten mezu inozo bezain hutsez bete […]

Ekainaren 28an plazerez desobeditzera dei egin du Bilgune Feministak

Familia nuklearraren nagusitasuna ezbaian jarriz, «heteroaraua plazerez desobeditzeko» hautua babesten du Bilgune Feministak ekainaren 28ko «borroka egunaren» atarian. Parte hartzera animatu du. Sexualitateari eta plazerari dimentsio politikoa emateko saialdi erabatekoa izan dadin lanean jarraitzen du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Ez dituzt e «praktika lesbikoak arauaren barnean sartu» nahi, baizik eta araua bera deslegitimatu. Praktika-aniztasuna errealitate […]