SEXUAL HERRIA,GURE HERRIA!! Ehgamek Independentistak taldeak urriaren 12rako deituriko ekitaldiarekin egiten du bat

urriak12

 

EUSKAL HERRIKO SEXU ASKAPENERAKO MUGIMENDUA(K) GORA EUSKAL ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENAREN ALDE

Badira ia 4 hamarkada, sexu askapenerako mugimendua Euskal Herrian sortu zenetik, denbora luze honetan, hamaika dinamika plazaratu dira eta aurrerapauso inportanteak eman dira eredu alternatibo baten alde; euskal herriaren egoera soziopolitikoa aintzat hartuta.

Pertsonen ahalduntzea dugu helburu. Bakoitzak bere izaeraren, gorputzaren eta sexualitatearen jabe bihurtzea aldaketarako lehenengo pausoa dugu. Sistema kapitalista honen kontrako borroka sakona da, gure gorputzak sistema honetatik at kokatzeko, non produkziorako eta erreprodukziorako erraminta besterik ez garen.

Sexu askapenerako mugimenduaren borrokak pertsona guztien erabakitzeko eskubidea du oinarri. Gorpuzkera traba burokratiko eta ekonomikorik gabe aldatzeko, norbera bere izaeraren nahieran izendatzeko, harreman alternatibo eraikitzeko zein Abortatzeko askatasuna.

Era berean, jendarte kolektibitatearen erabakitzeko eskubidea, pertsona banakoon erabakitzeko eskubidearekin lotuta dago. Alegia, ezin da abortuaren gainean erabakitzeko eskubidea defendatu eta herrien erabakitzeko eskubidea ukatu, ezta herrien autodeterminazioa aldarrikatu, pertsonen autodeterminazioa ukatuz.

Disidente sexualok lan sakona dugu herri honen eraikuntzan. Gaurko ohituretan oinarrituta eraikiko baitira biharko euskal errepublikaren legeak, eta hauek askatzaileak eta demokratikoak izateko, egungo sistema heteronormatiboa sustraitik aldatu beharra dugu orain.

Euskal Herriko sexu askapenerako mugimenduaren borrokarekin zein Gora Euskal Errepublikaren aldarriarekin bat egiten duten disidente sexual guztiei deia zabaltzen diegu URRIAK 12an BIZKAIAKO DIPUTAZIOAREN AURREAN GOIZEKO 11TAN ELKARTZERA.

SEXUAL HERRIA, GURE HERRIA!

 

sexual herria gure herria sexual herria gure herria2 gora euskal errepublika gora euskal errepublika2