Palestina askatu!

Gaur, 77 urte igaro dira Nakba edo “Hondamendia” hasi zenetik: 1948an, milaka palestinar euren etxeetatik indarrez kanporatu zituztenean, Israelgo estatu kolonialaren sorrera bultzatuz. Genozidioak, apartheid sistemak eta okupazio militarrak gaur egun arte iraun dute.

Baina Nakba ez da historia zaharra. Nakba oraindik gertatzen ari da. Eta gertatzen den bitartean, ez gara isilduko.

Sexu- eta genero disidenteok badakigu zer den gorputza arma bihurtzea, existitzea delitu izatea, nortasuna mehatxutzat hartzea. Horregatik, Palestinaren askapena gure borrokaren parte da. Ehunka misil, tanke eta hegazkinen aurrean, mapa gorri bat eta ikur transfeminista bat: gorputzen, identitateen eta herrien duintasuna defendatzeko elkartasuna. Genozidiorik ez gure izenean.

Kolonialismorik ez gure isiltasunean.

Askatasuna, guztiontzat izango bada, Palestinarentzat ere izan dadila!

#PalestinaAskatu

#Nakba77

#FreePalestine

#ZisHeteroKolonialismoariEZ

#QueersForPalestine

#Ehgam