Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu

Zurekin eta zutaz HARRO, MIKEL!

5 martxoa, 2023/in Sin categoría

Guretzat argirik disdiratsuena, ahotsik ozenena, ukabilik indartsuena, bihotzik beroena, muxurik gozoena, eskurik leunena zen Mikela Ehgam-kideari azken agurra eman genion atzo.

Betirako dantzan gure lumatzan!

#ehgam #sexuaskapena #MikelMartin

 

AGURRAren argazki batzuk:

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2023-03-05 10:51:272023-03-05 22:03:55Zurekin eta zutaz HARRO, MIKEL!

MIKEL

3 martxoa, 2023/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Euskal Herria @es

Argirik distiratsuena, ahotsik ozenena, ukabilik indartsuena, bihotzik beroena, musurik gozoena, eskurik leunena joan egin zaigu. Baina utzi diguna oso sendoa da, eta utzi digun hori da, hain zuzen, gaur hemen gu guztiok bildu gaituena, gure orain arteko bizitzetan eragina izan duena eta gure etorkizuneko bizitzetan ere gidatuko gaituena. Haren falta sumatuko dugu izugarri, baina hemen egongo da betiko gutako  bakoitzarekin.

EHGAMera batu zen ia hasieran, oso gaztea zela, neurri batean Francisen erailketak behartuta edo; baina lehenagotik beste fronte batzuetan ere militatzen zuen. Haren indarrak, konbentzimenduak, dedikazioak, pozak eta maitasunak inspiratu gaitu bera ezagutzeko eta militantzia eta dibertsioa berarekin partekatzeko zortea izan dugun guztiok.

Ordutan hitz egin genezake Mikeli buruz, baina minutu batzuk baino ez ditugunez, Mikelen handitasunaren zati txiki bat islatzen duten bi alderdi nabarmendu nahiko genituzke.

Horietako bat da mundu  justuago baten aldeko borroka guztiak batu eta bakar batean biltzeko gaitasuna. Gaur egun intersekzionalitatea esaten zaion horri buruz eztabaidatzen genuen garai hartan. Orduan, esaten genuen sexu-askapena mundu bidezkoago batean bakarrik gerta zitekeela, non gainerako bidegabekeria guztiak gainditu ahal izango ziren, hala nola arrazismoa, matxismoa, pobrezia, etab.

Baina Mikelek egunero bizitzen zuen hori,  bizitzako egun guztietan egon baita borroka horietan, indar eta dedikazio berarekin, LGTB+ borroka beste askapen-eremu horietara eramanez, bai eta beste borroka horiek guregana ekarriz eta gu horien partaide bihurtuz ere.

Mikel edonon, ortzadar bandera eskuan. Hori da burutik inoiz joango ez zaigun irudia.

 

Bigarren alderdiaz hitz egin ahal izateko, esan behar dizuet, zuetako batzuek agian ez baitakizue, gaur egungo EHGAM, oraindik geratzen diren militante historiko batzuekin batera, indar eta adimen ikaragarriko gazte militante talde bikain batek osatzen duela. Horrek militante zaharrok oso harro sentiarazten gaitu, pentsarazten baitigu zerbait ona egin behar izan dugula jende horrek denbora proiektu zahar honekin jarraitzeko eman dezan, beste edozer egiten aritu beharrean. Mikel izugarri pozik eta harro zegoen haiekin guztiekin.

Bada, gazte horiek egin dituzten gauza harrigarrien arteko bat izan da Ehgameko barne lantalde bat sortzea. Kotoi Taldea izena jarri diote, gainerako guztiak zaintzen dituen taldea da-eta. Militanteez  arduratzen da banan banan, lagundu egiten die, eta maitasuna ematen diete.

Guk  ez geneukan Kotoi Talderik (beste garai batzuk ziren eta militantzia beste era batera egiten zen); baina Mikel bageneukan. Mikel beti arduratzen zen gutaz, beti zeukan gure berri, beti joan gintezkeen beregana, eta beti izaten zen talde, pertsona eta joera ezberdinen arteko lotura. Bera, pertsona bakar bat, bera izan da gure Kotoi Taldea 40 urtez.

Hau eta beste gauza asko izan zara guretzat, Mikel.

Beti arte, maitea.


Betirako dantzan gure lumatzan, Mikel!

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2023/03/mikel_agurra_ehgam_20230302.jpg 1080 1080 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2023-03-03 00:00:482023-03-04 01:55:13MIKEL

Mikel Martin Ehgamkidea hil zaigu

2 martxoa, 2023/in EHGAM Berri, Euskal Herria

Betirako dantzan gure lumatzan, Mikel!

Gure omenaldia

Lagunen omenaldia

Berria medioetan:

NAIZ: Fallece Mikel Martín, militante de EHGAM y activista por los derechos LGTBIQ+

BERRIA: Mikel Martin EHGAMeko militantea hil da

Militantzia

ARGIA: Mikel Martin hil da, sexu askapenaren aldeko ekintzaile historikoa

EL SALTO DIARIO: Mikela, la interseccionalidad imprescindible

OARSOALDEKO HITZA: Motxila bete borroka zeraman luma askea

DIARIOVASCO: Fallece Mikel Martín, histórico activista por los derechos del colectivo LGTBI

Errenteria tributa un homenaje popular al activista por los derechos LGTBI+ Mikel Martin

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2023/03/mikel_agurra_ehgam_20230302.jpg 1080 1080 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2023-03-02 21:50:352023-03-05 22:10:47Mikel Martin Ehgamkidea hil zaigu

EHGAM-Nafarroak manifestazioa deitzen du, hilak 25, Iruñako Gaztelu plazan 18:00etan, Kattalinguneren alde

22 otsaila, 2023/in EHGAM Berri, Nafarroa

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2023/02/ehgam-nafarroa-kattalingorriren-alde.mp4

 

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2023/02/mani-iruna-20230225.mp4

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2023-02-22 21:35:392023-02-26 22:20:57EHGAM-Nafarroak manifestazioa deitzen du, hilak 25, Iruñako Gaztelu plazan 18:00etan, Kattalinguneren alde

Badator Marikaroa Zizur Nagusira!!

21 urtarrila, 2023/in EHGAM Berri, Nafarroa

 

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2023-01-21 21:00:172023-01-22 21:04:26Badator Marikaroa Zizur Nagusira!!

Antonio Kintana, Ehgamen sortzailea Imanol Alvarezekin batera, hil da

17 urtarrila, 2023/in EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2023-01-17 20:56:422023-01-22 20:59:52Antonio Kintana, Ehgamen sortzailea Imanol Alvarezekin batera, hil da

Trans Legearen aldeko elkarretaratzea deia egiten du EHGAM-Nafarroak abenduaren 10ean, Sarasate Pasealekuan

9 abendua, 2022/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa

 

 

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2022-12-09 22:21:152023-01-22 21:09:59Trans Legearen aldeko elkarretaratzea deia egiten du EHGAM-Nafarroak abenduaren 10ean, Sarasate Pasealekuan

LGTBI NAFAR KONTSEILUA ETA TRANS LEGEA

9 abendua, 2022/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa
Asteburuan jende askok eskatuko du kalean Trans eta LGTBI Legea onartzea, trans pertsonekiko errespetua eskatzeko eta genero autodeterminazioaren alde egiteko; PSOEk trans pertsonen giza eskubideak murriztu ez ditzan. Beren barne-borroketatik kanpo eduki gaitzatela. Utz diezaiotela gure bizitzekin jolasteari, pertsonak transfobiatik babesteko betebeharra bete dezatela, bai maila sozialean, bai instituzionalean. Trans adingabe anitzek bizi duten segurtasunik ezak Estatuaren beraren eta jendartearen bortizkeriaren jomugan jartzen ditu, Estatuak euren izatea ukatzeaz gain, ikusezin bihurtzen baititu: izate bera eskubidea ukatzen die. Eta hau guztia amaitzeko unea da.
Estos días son muchas las personas que reclamarán en la calle la aprobación de la Ley Trans y LGTBI, para exigir respeto hacia las personas trans y en defensa de la autodeterminación de género; para que el PSOE no recorte los derechos humanos de las personas trans. Que nos mantengan al margen de sus luchas internas. Qué dejen de jugar con nuestras vidas, que cumplan con la obligación de proteger a las personas de la transfobia tanto a nivel social como institucional. La inseguridad que muchas personas trans menores viven, las expone a violencias amparadas por un Estado que les niega y les invalida. Y es el momento de acabar con todo esto.
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2022-12-09 22:04:492022-12-09 22:04:49LGTBI NAFAR KONTSEILUA ETA TRANS LEGEA

ANATEMA da HALA BEDI irratian EHGAMek izango duen irratisaioa

2 abendua, 2022/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2022-12-02 22:08:382022-12-09 22:11:09ANATEMA da HALA BEDI irratian EHGAMek izango duen irratisaioa

Abenduaren 1ean elkarretaratzea deitzen du EHGAMek

25 azaroa, 2022/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2022-11-25 22:12:202022-12-09 22:14:05Abenduaren 1ean elkarretaratzea deitzen du EHGAMek
Page 16 of 468«‹1415161718›»

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT