๐—”๐—•๐—˜๐—ก๐——๐—จ๐—”๐—ž ๐Ÿญ – ๐—š๐—œ๐—• ๐—ฒ๐˜๐—ฎ ๐—›๐—œ๐—˜๐—ฆ๐—”๐—ฟ๐—ฒ๐—ป ๐—ฎ๐˜‚๐—ฟ๐—ธ๐—ฎ๐—ธ๐—ผ ๐—ป๐—ฎ๐˜‡๐—ถ๐—ผ๐—ฎ๐—ฟ๐˜๐—ฒ๐—ธ๐—ผ ๐—ฒ๐—ด๐˜‚๐—ป๐—ฎ

Egun, tratamendu antirretrobiralari esker, milioika pertsonek biziraun dezakete.

Baina pertsona guztiek ez dute medikamentu horiek eskuratzeko aukerarik. Iaz, hain zuzen, GIBa zuten 9,2 milioi pertsona tratamendurik gabe zeuden.

40 urteren ondoren, birusa desagerrarazteko ikerketak motelegi egiten du aurrera. Erakundeek ez baitute beharrezko baliabiderik (ezta borondaterik ere) jarri benetan eskuragarria den sendabidea edo txertoa lortzeko. Bitartean, urtero ehunka mila pertsona hiltzen dira hiesarekin lotutako arrazoiengatik.

Gainera, oraindik ere badira oztopoak, estigmatizazioa, desberdintasunak, arreta mediko falta, isiltasuna…

Horregatik, Act Up (Aids Coalition To Unleash Power) talde mitikoaren leloa eta borroka-espiritua berreskuratuz, tratamendurako sarbide unibertsala, desberdintasun ororen amaiera eta pertsona seropositibo guztientzako bizitza duinerako eskubidea eskatzen ditugu.

Azkenik, GIB/HIESaren erruz utzi gaituzten guztien memoria ohoratu nahi dugu, baita horiek zaindu eta lagundu dituzten pertsona guztiena ere.

๐—œ๐—ฆ๐—œ๐—Ÿ๐—ง๐—”๐—ฆ๐—จ๐—ก๐—” = ๐—›๐—˜๐—ฅ๐—œ๐—ข๐—ง๐—ญ๐—”
๐—˜๐—ž๐—œ๐—ก๐—ง๐—ญ๐—” = ๐—•๐—œ๐—ญ๐—œ๐—ง๐—ญ๐—”

๐—”๐—ญ๐—”๐—ฅ๐—ข๐—”๐—ž ๐Ÿฎ๐Ÿฑ – ๐—œ๐—ป๐—ฑ๐—ฎ๐—ฟ๐—ธ๐—ฒ๐—ฟ๐—ถ๐—ฎ ๐—บ๐—ฎ๐˜๐˜…๐—ถ๐˜€๐˜๐—ฎ๐—ฟ๐—ฒ๐—ป ๐—ฎ๐˜‚๐—ฟ๐—ธ๐—ฎ๐—ธ๐—ผ ๐—ฒ๐—ด๐˜‚๐—ป๐—ฎ

Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunean, argi eta ozen esaten dugu: ez dugu gure gorputzen eta bizitzen kontrako inongo erasorik onartuko, ez kaleetan, ez etxeetan, ez harremanetan, ez giro politizatuetan, ez instituzioetan, ezta diskurtsoetan ere.

Indarkeria matxista sistema oso baten logika da, eta logika hori hausteko sareak behar dira. Izan ere, mugimendu transfeministak urteak daramatza hori egiten: elkarren zaintzan oinarritutako erresistentziak sortzen, komunitateak hauspotzen eta erasoen aurrean erantzun politikoak antolatzen.

Eta gaurko egunak, justuki, hori gogorarazten digu. Autodefentsa ez dela erreakzioa, praktika kolektibo bat baizik; antolaketa gure babesik eraginkorrena baita.

Zentzu horretan, Ehgam-en konpromisoa argia da. Aliantzak sendotu eta sareak zabaldu nahi ditugu; gure herrietako espazioak indarkeria matxistatik libre izan arte.

๐—ฆ๐—”๐—ฅ๐—˜ ๐—ง๐—ฅ๐—”๐—ก๐—ฆ๐—™๐—˜๐— ๐—œ๐—ก๐—œ๐—ฆ๐—ง๐—”๐—ž ๐—œ๐—ก๐——๐—”๐—ฅ๐—ง๐—จ, ๐—”๐—จ๐—ง๐—ข๐——๐—˜๐—™๐—˜๐—ก๐—ง๐—ฆ๐—” ๐—”๐—ก๐—ง๐—ข๐—Ÿ๐—”๐—ง๐—จ!

“La muerte de Mikel” eta “Inkognita” pelikulen emanaldia KATAKRAKen, Ehgamen eskutik

Este viernes 21 tenemos la oportunidad de ver en Katakrak el dokumental Inkognita. Participaremos varias personas de Ehgam.

Sinopsis: en 1979 un guardia civil matรณ a una transformista llamada Francis en un bar de Renterรญa. Aรฑos mรกs tarde una persona joven y queer conoce esta historia y decide escribirle una carta a Francis donde su historia converge con la de ella.

19:00. KATAKRAK. IRUร‘EA

EHGAM Nafarroak Kuir fanzine tailerra antolatzen du, XOKA jardunaldietan

 

KUIR FANZINE TAILERRA
Bi eguneko tailerra.

Azaroaren 20an eta 27an.
Ez da beharrezkoa izena ematea. Kondestablen!!

Borrokarako, gure aldarrikapenak zabaltzeko eta gure sormen disidentea garatzeko, fanzinek eskura jartzen dizkiguten baliabideez solastuko gara.

Eta fanzine bat sortzeko aukera izanen duzu!!!!

Alanek gidaturik.