LAB2014: Bakearen itzalak

Azaroak 12-15, Donostia !

Artearen historian indarkeria eta bakea nola errepresentatu izan diren jorratzen du Bake Ituna proiektuak, eta 2013 eta 2016 urteen artean hainbat ekimen antolatu eta antolatuko ditu, adibidez: ikerketa-programa bat, zenbait erakusketa, kasuan kasuko ekoizpenak, mintegiak, sormen-laborategi iraunkorrak eta argitalpenak. Horien barruan kokatzen da, halaber, LAB2014: Bakearen itzalak programa, eta jarraipena eman nahi dio 2013an 1813 Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea proiektuarekin hasitako ildo feministari. !

Proiektu honen oinarriek hausnarketa zehatz bat dute abiapuntu: XXI. mendeko bakeforma europarrak egitura konkretu batzuen gainean eraikiak dira, eta, paradoxikoki, egitura horiek estuki lotuta daude bortizkeriarekin. Askotariko zapalkuntza-moduak bizi dira bata bestearen ondoan, mendeetan zehar elkarri gainjarri zaizkio, eta, azkenean, elkarrekin bizi dira, eskuz esku, elementu modernoak, Erdi Arokoak eta kolonialak. !

Instituzioen operazioetatik harago, eguneroko harreman sozialetan, alegia, eguneroko “normalitatea” deitu ohi dugun horretan ere ezkutatzen dira bortizkeria-, esplotazio- eta umiliazio-moduak. Horrexegatik, sexu-, arraza- edo klase-zapalkuntzaren kontrako erantzunak artikulatzeko mekanismoak aurkitu behar ditugu. Ondorioz, kontuan hartu behar ditugu sexu eta genero nozioak, egoera geopolitikoarekin, gizarte estatusarekin, arrazarekin, eta gorputzen “baliozkotasuna” arautzen duten beste sailkapen-mota batzuekin lotuta dauden heinean. !

Programa honek behar bat asebete nahi du, hain zuzen ere, “normal”tzat jotzen dugun hori osatzen duten egitura, pentsamolde eta sinesmen horiek guztiak jorratzeko beharra, “normal”a kritikoki berdefinitze aldera. Asmo horrekin, jardunaldiak hiru lanildotan banatu eta egituratu ditugu: Gorputza,bortizkeria inskribatzen eta hezurmamitzen den materia; Ekonomia, merkatu-logiken arabera materialak erregulatzen eta kudeatzen dituen jakintza-arlo zehatza; eta Jakintza eta Zuzenbidea, existitu daitekeenaren eta existitu ezin daitekeenaren markoa zedarritzen duten elementuak.

PROGRAMA

Programak bi zati ditu, batetik, lanerako espazio bat dago, bertan parte har dezakete kolektiboek, ekintzaileek eta laborategia interesatzen zaion orok. Espazioaren asmoa da toki bat eskaintzea lan-ildoei buruz hausnartzeko, elkarlanean eta hainbat ikuspuntutatik. Horrexegatik, proposamen-aurkezpenak, tailerrak edo lan-dinamikak prestatzeko gonbita luzatu diegu hainbat eragileri. Bestetik, erakusketa publikoak ere

egingo ditugu, laborategiak barne hartzen dituen gaiei buruz. !

Honako hauek dinamizatuko dituzte lan-espazioak eta tailerrak: Kaxilda, Bilgune Feminista, PostOp eta Antonio Centeno, Diásporas Críticas, Necrocaníbal (Mauricio Patrón eta Ana Felker), Nagore Iturrioz (Medeak), Teo, Lucrecia eta Miriam Solá, Equipo Re, Kaleratzeak STOP Gipuzkoa, Jonbernat Zubiri, Calafou. !

Azaroaren 12tik 15era, 10:00etatik 17:30etara, Kaxildan eta Donostiako

Emakumeen Etxean.

Ostatua emango diegu behar duten parte-hartzaileei.