Komunikabideen LGTBfobiaren aurka
Bizkaiko E28J Koordinakunderen komunikatua
Urtero bezala, berriro ikusi ditugu hedabide guztiak orrialde batzuk betetzen, orrialde bakarra ez denean, kolorez eta aniztasunagatik hitz politez beteta. Beste behin ere, ekaina da araua berresten duen salbuespena, cisheteroaraua. Gazte (gutxi) batzuk 2 edo 4 orduko
aniztasunari buruzko tailer hori 18 urtetan hezkuntza ciseterozentratua jasotzen duten bezala, irrati, telebista eta egunkariek orain politikoki zuzena denaren kupoa bete nahi dute.
Hala ere, urtero bezala, argi geratzen da hedabideak euren atzean dauden interes politikoaren arabera mugitzen direla. Eta ez daitezela etorri neutraltasun informatiboaren engainuekin.
Iaz, erreportaje iraingarri bat jasan behar izan genuen, non, tolerantziaren eta aniztasunarekiko errespetuaren izen zentzugabean, ETBk Mayor Orejaren tamainako faxistei entzuten jarraitu behar izatera kondenatzen gintuen, derrigorrezko heterosexualizazioko torturen ideia, beraiek terapia deitzen dutena, baliozko aukera gisa adierazten. Aurten, umorearen izenean, “El conquistador del Caribe”ko aurkezleak bere urritasun heterosexista erakutsi digu lehiakide baten aurrean, zeinak, dotorezia osoz, haren koldarkeria lesbofoboa agerian uzten baitu. ETBk, pertsonaia hori baztertzeaz gain, bere ildo osoa birplanteatu beharko luke kolonialismoari, arrazakeriari eta LGTBfobiari dagokienez.
Euskaldunen taldeak Latinoamerikara eramatea, konkistatzaileen eta natibo basatien iruditeria gauzatuz, edo erakunde publikotik blackfacearen estereotipazioa eta praktika ahalbidetzea (joan den hilean arrazismoaren aurkako kolektiboetatik salatu zuten bezala), onartezina da.
Zuzendaritza-taldeak atera duen justifikazio mesprezagarriak sentiberatasun eta ulermen falta agerian utzi besterik ez du egiten. Guri, berriz, izan beharko luketen konpromisoa eta haien gain dagoen erantzukizuna azpimarratu besterik ez digute egiten datu horiek guztiek.
Sexu askapenaren egunari dagokionez, bai ETB1en eta ETB2n zein bi irratietan (Euskadi Irratia eta Radio Euskadi), albistegietan esan dute aurten ez dela manifestaziorik egingo (desfilea deitzen diotena), eta ordu okerra ere eman dute. Baina aurten BilbaoBizkaiaPride (edo orain BilbaoBizkaiaHarro esaten dioten bezala) Harro! Plataforma ere deitu dute,
plataforma hori existitzen denean eta bere planteamenduetan eta marko ideologikoan erabat antagonista denean, EAJren mezua (Ortzadar) Bizkaiko E28 Koordinadorak deitutako manifestazioarekin nahastuz. Manipulazio ariketa ikaragarria, urte osoan sexu-askapenaren alde lan egiten duten herri mugimenduko kolektiboen mezua erabat isilaraziz. Egun horretan
bertan, erreportaje bat eskaini dute poliziari aurpegia garbitzeko, Gaylespol elkartearen bidez, eta inoiz beste LGTB+ elkarte bati eskaini diotena baino denbora gehiago eskaini diete. Ortzadarrek (EAJren marka zuria) antolaturiko Zumba klase bati eta Euskal Herri osoko elkarte eta talde ezberdinek egindako proposamen guztiei eskaini dieten denbora
bera.
Baina gainerako komunikabideetan ere ez da oso desberdina izan. El Correo, bere kazetaritza-zorroztasunik ezarekin eta bere LGTB+ kolektiboarekiko mespretxuarekin, ez da ezta benetako informazioa bilatzeaz arduratzen, gaur egun existitzen ez diren kolektiboak
izendatzen ditu, eta existitzen garenon mezua isilarazten dute. Baina egundokoaena Deia egunkariak dagoeneko erabiltzen digun kazetaritza da. Iaz Voxekoekin lerrokatzen gintuztenek, aurten, omititzeko ohiko taktika berreskuratu dute, Pride eredurik gabe Bilbon ezer gertatzen ez den fantasiari eutsi ahal izateko.
Baina aurten mespretxurik handiena Naiz eta Gara-tik jaso dugula esan genezake. Ez dituzte kolektiboen deialdiak zabaldu ezta jarduerak eta mobilizazioak jarraitu ere, kolektiboa EAJren dinamikari buruz bakarrik hitz egin zuten eta Bizkaiko E28 koordinadorari edo beste edozein kolektibori ez zioten jaramonik egin. Orain, ekainean, Berlin, Londres, New York, Argentina edota Mexikoko deialdiak zabaltzea erabaki dute eta ez ordea Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Donostia edota Euskal Herriko beste herri batzuetan egindakoak. Eta bere argitalpen patetikoan EAJrekin lerrokatzen dira berriro. Bizkaiari buruzko aipamenik txikienean, aurtengo gure leloa gaztelaniara itzultzen dute, ABCren estilora; “la lucha continua en las
redes”? Saretuz borrokak dirau hitzek ez dute esanahi hori, eta horrela interpretatu izanak gure diskurtsoarekiko begirunerik eza dakar, bai eta euskararekiko ere, ez soilik beharrezkoa ez den itzulpen bat egiteagatik, baizik eta gaizki egiteagatik.
Komunikabide guztiei: sexu-askapenaren aldeko konpromisoa etengabeko borroka da. Gure borroka, sufrimenduz betea, kolore anitzeko jai gisa deskribatzea, gure aldarrikapenen izaera politikoa etengabe ikusezin bihurtuz, botereak zalantzan jartzen dutenak tratatzeko erabiltzen duen infantilizazioaren erakusgarri besterik ez da.
Gure leloa ez bazen ere, egia da borrokak sareetan ere jarraituko duela, espero dugu komunikatu hau zabaltzea eta, inor harrituko ez bada ere, zentsura mediatikoa borroka guztietan pairatzen dugun zerbait baita, erne egoteko eta kritikoak izaten jarraitzeko balio izatea. Honen alde lan egiten duzuen medio urriei, eskerrik asko.
MANIPULAZIO MEDIATIKOAREN AURKA,
ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE
GORA BORROKA TRANSMARIBIBOLLOA!
Bizkaian, 2020ko uztailaren 3an