HITZALDIA: ‘Palestina morea! Luchas feministas a pesar de la ocupación’

PalestinaMoreaweb

Joan den ekainean, Euskal Herriko 9 erakunde feministatako emakumeek Palestina bisitatu zuten, hango erakunde batzuekin elkartasun harremanak sortzeko helburuz eta, epe ertainera, emakumeen giza-eskubideak bultzatzen dituzten ekintzak abian jartzeko helburuz. Bisita hori ‘Jabetzerako irudiak’ proiektuan kokatzen da, UNRWA-Euskadi erakundeak sustatua.

Bidaiatu zuen taldeko hiru kidek, Katia Gatok (AMARU), Beatriz de Lucasek (UNRWA-Euskadi) eta Itziar Abadek (Pikara Magazine) Palestinako hainbat kolektibo feministatako aldarrikapenak eta Israelgo okupazioak haien borroketan duen eragina ezagutarazteko dizkigute. Koldo Alzolak (‘Unhintifada’, Hala Bedi Irratia), gainera, testuinguru politikoari buruzko aurretiko informazioa emango digu.

Asteartean, 2013ko abenduaren 3an

19:30ean

SúKubo (Kubo 5, Gasteiz)