GARAIPENek NESKEI ZUZENDUTAKO AUTODEFENTSARAKO GUNEA antolatzen du
GARAIPEN Emakume Elkarteak 14 eta 21 urte bitarteko neska gazteei zuzendutako gune bat antolatu du. Gune honen helburua esparru publikoan zein pribatuan jasan ditzeketen eraso sexistei aurre egin eta izan ditzaketen erasoak kudeatzeko baliabideak ematea da. Prozesu honek euren autoestimua handitu, eta segurtasun eta sendotasun sentsazioak areagotzeko balio du, eta era berean, ekintza biolentoei prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzearen bidez aurre egitea. Ildo honetan, biolentziari aurre hartzeko eta sentsibilizatzeko lana egindo da, jarrera bortitzak eta sexistak ezagutuz eta adierazle eta zantzu ezberdinen berri emanez.
Ikastaroa 2014ko azaroaren 3an hasi eta martxoaren 30an amaituko litzateke (19:00tatik 20:30ak arte, Errenteriako Erdialdeko Bizilagun Elkartean). Ordu eta erdiko hamar sesioko ikastaroa izango litzateke, eta hamabostean behin astelehenetan izango lirateke.
Herriko neska gazteen artean ekimen honen berri ematea eskertuko genizueke.
Izena emateko 685 759 091 telefonoan edo garaipeneskola@yahoo.com posta elektronikoan egin daiteke.
Ekintza honetarako Emakunderen finantziazioa eta Errenteriako Berdintasun saileko finantziazioa eta lankidetza dugu, beraz doako ikastaroa da.