Euskarazko hiztegi erotikoa
Sarrera hau Euskaldunok euskaraz blogean argitaratua izan da
Tamalez, bizitzako zenbait arlotan kosta egiten da oraindik euskaraz jardutea: sexuaz eta erotismoaz ari garenean, esaterako. Beraz, bada garaia kontu horietan ere euskaraz komunikatzeko! Askoz ere xarmangarriagoa izango da guztia, ziur gaude ? . Lehen urratsak errazagoak izan daitezen, asko lagunduko diguten zenbait hitz eta kontzeptu bildueuskararen blog honetan. Hona hemen, euskarazko hiztegi erotikoa. Eta, noski! Zuen proposamenak ere gustura entzungo genituzke! Laster etorriko gara hiztegiaren bigarren zatiarekin! ?
Arkera egon: Bero-bero egotea
Afroi: Sexualki erakargarria dena
Apotan egin: Larrutan ordainduta egin
Astarraldia eduki: Berotu
Astindu: Masturbatu
Aurreburua: Sexu kontuetan sutsua dena
Azak eman: Paso egin.
Beltza jo: Larrua jo
Bibolinjole: Masturbatzeko gailua
Buztana, isipua: Zakila
Enkargua egin: Neska-mutil bati berarekin ibili nahi duzula esatea
Egitorgasmoa: Inorekin oheratzeko asmoa
Gainezka egin, txorrostaldia bota: Hazia bota
Odolostia: Biguna dagoen zakila
Pikua, pottoliña: Alua
Txapapera bota: Txortan gabiltzanean gainezka egin baino lehen zakila atera.