BERRIA: SANFERMINAK Sexu erasoen aurkako kanpaina, hedabideen eskutik

Hamalau hedabidek, tartean BERRIAk, bat egin dute Iruñeko Udalak zenbait gizarte eragilerekin batera ‘Eraso sexistarik gabeko jaien alde’ lelopean abian jarritako kanpainarekin.

sanferminak

Kanpainarekin bat egin duten hedabideetako kazetariak. /BERRIA

Iragan urteko txupinazoan izan ziren emakumeen aurkako erasoen harira jarri dute abian kanpaina hori. Urtarrilean, Sanferminak Berdintasunez taldea sortu zuen Iruñeko Emakumearen Udal Kontseiluak. Lehen aldia da Iruñean sanferminetan izaten diren erasoen aurkako ekinbide bat martxan jartzeko halako talde bat eratzen dena. Bilera horietan parte hartu dute, hainbat eragileren artean, Gora Iruñeak eta Bilgune Feministak. Kanpainak bost helburu nagusi ditu: eragileen artean adostasuna lortzea, larrialdi zerbitzuetako telefonoen berri ematea, sexu erasoa jasan duten emakumeak artatzen dituzten udaltzainen formakuntza hobetzea, babes zibileko langileei informazioa helaraztea eta hedabideetako langileak formatzea eta sentsibilizatzea.