Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

Gizon homosexualen odola emateko debekua kentzen hasiko da Frantzia

Baldintza bat jarriko diete emaile izan nahi dutenei: urte batez sexu harremanik eduki ez izana «Etapaz etapa». Frantziako Gobernuak horrela amaituko du gizon homosexualek odola emateko zuten debekuaren araudia. Marisol Touraine Frantziako Osasun ministroak hala jakinarazi du Le Monde-n egindako iragarpen batean. Lehen etapa datorren urteko udaberrian hasiko da. Hortik aurrera, urte batez sexu harremanik […]

Aitzol Azurtzaren bizitza pribatua bortxatu izana salatu du New Yorkeko Euskal Etxeak

Orain arte New Yorkeko Euskal Etxeko lehendakari izan den Aitzol Azurtzari elkartasuna adierazi dio bazkideen batzarrak eta zenbait komunikabidek bere bizitza pribatua bortxatzeko egin duten «lan zitala» salatu du. Euskal Etxearen mendeurren ekitaldietan gertatutakoak soka luzea ekarri du. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrekzorion mezua igorri zuen bideo bitartez, eta New Yorken zen Iñigo Urkullu lehendakariak […]

Aldarte eta Ehgamen artean idatziako “Begirada ausartak” liburua aurkeztu dute New Yorkeko euskal etxean, ‘Aniztasunaren Asteburua’ ihardunaldietan barne

(artikulu hau Euskal Kulturan izan da argitaratua) New Yorkeko Euzko Etxeak euskal herritartasun arragoa aldarrikatu zuen bere lehen Aniztasunaren Asteburuan   Urriko bigarren asteburuan, 9tik 11ra, lehendabiziko Aniztasunaren Asteburua antolatu zuen New Yorkeko Euzko Etxeak. Gayaldi festibalaren eboluziotzat har daitekeen jaialdi honek euskal herritar izateko definizio bakarra ez dagoela aldarrikatu nahi du, Aitzol Azurtza antolatzaileak EuskalKultura.com-i azaldu […]

Sexu erasoengatik jarritako salaketetan ez du ugaritze «larririk» ikusi Jaurlaritzak

Ertzaintzaren datuak aurkeztu ditu Beltran de Herediak: igoera bat izan bazen ere, biktimek ipinitako salaketak, oro har, %16,7 urritu dira aurten Datuak esku artean hartuta agertu zen atzo Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Heredia. Udan izan diren sexu erasoen inguruan Ertzaintzak egindako lanari buruzko galdera egina zion Nerea Llanos PPko legebiltzarkideak, […]