BERRIA: “Askatzailea izan da genero arauak bihurtzen dabilen jendearekin lan egitea”
Marie Losier (Rambouillet, Frantzia, 1972) zinemagilea New Yorkeko undergroundaren erretratugilea da. Artelekun (Donostia) dabil egunotan bere lana erakusten. Gaur, hiru film aurkeztuko ditu, 17:00etatik aurrera. Gaur paperean argitaraturiko elkarrizketaren bertsio luzea da hau. Oso normala ematen duzu. Nolatan hasi zinen New Yorkeko faunarik bitxienean interesa hartzen? Oso normala ematen dut, alajaina [barre]. Ameriketako literatura eta […]
