BERRIA: Arnasa eman zien heriotza
Poliziak trabesti bat hil zuen tiroz, orain 35 urte, Errenterian. Bidea urratzeari ekin zion orduan EHGAM mugimenduak. Trabak traba, aurrera egin du, pairatutakoaren gordina ahantzi gabe. Ez zen giro sasoi hartako Errenterian, Gipuzkoan. Borroka eremu indartsuenetako bat zen, eta eguneroko ogia ziren istiluak. Homosexualitateari buruzko aurreiritziak ere aski errotuta zeuden gizartean. Frankismoko errepresioaren osteko urteak […]
