BERRIA: “Homosexualak ezkutatuta eta beldurrez bizi dira Afrikan”
Alica Nkom, Giza Eskubideen aldeko abokatua Homosexualak erraz kartzelatzen dituzte Kamerunen; gizarteak, Elizak eta gobernuak baztertu egiten dituzte; egoera aldatzeko, nazioartearen laguntza eskatzen dute defentsan ari diren abokatu gutxiek. Duela 50 urte, Afrikako abokatutzaren esparrua gizonen esku zegoen, eta homosexualen defentsa egitea ia pentsaezina zen. Baina Alice Nkomek (Kamerun, 1945) haien artean toki bat egitea […]