Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundearen komunikatua, maiatzaren 17, Nazioarteko Homofobiaren aurkako Egunean
Beste urte batez, zentzuz betetako M17 baten aurrean aurkitzen gara. Beste urte batez, memoria historiko ariketa bat eginez, orain 30 urte instituzio patologizanteek homosexualitatea transtorno bezala identifikatzeari utzi ziotela gogoratzen dugu. Ospatu beharreko zerbait da. Dena dela, ezin dugu ahaztu oraindik ere dibertsitate sexualaren beste espresio batzuk, trans identitateak edota intersexualitatea kasu, sistema mediku-psikiatrikoagatik patologizatuak […]