Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroaren Koordinazioak ZINE-FORUM ZIKLOA: “Gerra, emakumea, ezbiolentzia eta samurtasuna” antolatzen du (Urtarrilak 25 / Martxoak 15)

Proposatzen dizuegu bi filme ikustea, lau osagai horiek konbinatuta, eta bosgarren bat ere: Libanoko gerraren gaia, hain zuzen. Bi muturreko filmeak zinematografia-planteamenduari dagokionean, eta, aldiz, guztiz bat datoz bizi-planteamenduari dagokionean, lau osagai horiekin: gerra, emakumea, ezbiolentzia eta samurtasuna.

Komedia azido, dramatiko, umoretsu eta ikaragarri erreala da “¿Y ahora adónde vamos?” (“Eta, orain, nora goaz?”) (2011); bestalde, “Incendies” thriller-ak (2010) gerra bat nola sortzen den azaltzen du, eta erreparatzen dio emakume batek bai ama gisa eta bai emakumezko gisa bizi duen paperari.

Bi filme horiek aitzaki proposatzen dugu gerraz, emakumeaz, ezbiolentziaz eta samurtasunaz hitz egitea.

Urtarrilaren 25ean:
“¿Y ahora adónde vamos?”

100 min.
FITXA: http://www.filmaffinity.com/es/film458312.html
TRAILER: http://youtu.be/ME0hLvdW70Q
Lekua: Bakearen Etxea (Fika 4, Bilbao)
Ordua: 18.30

Martxoaren 15ean:
“Incendies”

130 min.
FITXA: http://www.filmaffinity.com/es/film551964.html
TRAILER: http://youtu.be/YS7tTQTfGgU
Lekua: Bakearen Etxea (Fika 4, Bilbao)
Ordua: 18.30