XOKA 2026, azaroaren 5, 12 eta 19an


XOKA 2026: Jite Disidenteak

Aurten ere heldu da XOKA egitasmoa, laugarren urtez euskara eta LGTBIAK+ komunitatearen disidentziak erdigunean jartzeko! 

Euskal kuir komunitatea egiteko 3 hitzordu:
Ba al dago euskal transfeminismorik?
“Garen piztiaz beste” liburuaren egile diren Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegi elkarrizketan, Albina Stardustek xaxatuta.
Azaroak 5, 19:00etan Laban

Eszena eta disidentziak, gorputz poetikoak.
Garazi San Martín Boj-en gidaritzapean. Idatzi literario kuir-etatik abiatuta, gure izatea eta sentitzeko modua dantzatu eta mugimenduan jartzeko tailerra.
Azaroak 12, 19:00etan Plazaran
Izen-ematea: ehgamnafarrosa@gmail.com
BITXODROMOA.
Lehenengo mintzodromo kuirra egitera goaz! Talde txikietan txandakatuz, axola gaituzten gaiak elkarbanatuko ditugu. Plazeratu kolektiboak girotuko du topagunea.
Azaroak 19, 19:00etan Geltokin 

Antolatzailea: Ehgam Nafarroa
Zatoz, parte hartu eta zabaldu zure inguruan!



