Hamaika sentipen, hamaika bizipen, hamaika izate: ¡aquí ni dios es normal!

Bizkaiko E28 Koordinadora osatzen dugun taldeok 2014. urtea aukeratu dugu gure gaurko egoerari eta orain arteko lorpenei buruzko gogoeta egiteko. 1977. urtean Ehgamek proposatu zuen programa eta gaurko egoera konparatu egin ditugu, hausnarketan sakontzeko bidean ariketa ezin hobea iruditu baitzaigu. Denon artean osatu ditzagun, hona hemen hainbat ideia: 1977an “Peligrosidad y Rehabilitación Social” delako legea…

EHGAMen 2014.eko Sariak: Urrezko Hirukia,EX-AEQUO “Goenkale” telesaioa eta Mikel Ruedarentzat,bere azken filma “A escondidas”egatik; Trapuzko Espartina, berriz, EL Correo eta Diario Vasco egunkarientzat

  Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua da askapen sexualaren prozesuan nolabait lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik; eta, bestetik, gay-lesbianon eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.  Aurtengo saridunak: URREZKO HIRUKIA 2014 : Ex aequo GOENKALE, EITBko…