Autobusak

Hedoi Etxarte Erakunde ultra baten autobusa etorriko da Iruñerrira bihar-etzi. Ia ezezaguna zen bus horren probokazioari zilegitasuna eta ikusgarritasuna eman diogu. Albiste on bat dago: agian LGTBI kolektiboak gaindituko dituen transfobiaren kontrako mugimendu bat hasi da gurean. Beste guztia nahiko kezkagarria izan da: berriz ere zentraltasuna eman diogu eskuin muturrari. Markoa berak egin digu. Eta…

H(ETEROAR)AU (A) EZ DA GURE BAKEA. PLAZEREZ DESOBEDITU

SAIOA IRAOLA URKIOLA EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA Familia nuklearrik? Ez, eskerrik asko. Gero eta gehiago gara patriarkatuaren oinarria den familia nuklearraren nagusitasuna eta gailentzen den harreman eredua ezbaian jarriz, heteroaraua plazerez desobeditzeko hautua egiten dugunak: guraso bakarrak, lesbianak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, harreman poligamiakoak dituztenak, ama izatea erabakitzen dugun lesbiana bikoteak, sexu langileak, transexualak,…

«I’M ORLANDO, BUT I’M NOT GAY»

AITZIBER PZ. KARKAMO Orlandoko gertaerek astindua eman dio Mendebaldeko ikuspuntutik mundu deitzen diogun errealitateari. Sarraskiaren egileak marikoiak gorroto zituela jakin zen arren, Texasko gobernadoreorde ultrakatolikoak erailketak justifikatu bazituen ere, hildakoei azken agurra emateko behar duten tanatorioetan ultraeskuindar homofoboak bildu baziren ere, triskantzaren arrazoi zehatzak ahaztuz, bortizkeriarik gabeko mundua aldarrikatzen duten mezu inozo bezain hutsez bete…

Gay inperioa

RIKARDO. ARREGI ELIZA katoliko erromakoaren jende batzuek harridura, haserrea edo barre algarak sortzeko duten trebetasuna amaigabea da, agintzen duten paradisua eta infernua bezala; milaka astakeria en-tzun badugu ere, beti egongo da norbait prest aurrerapauso berri bat emateko, torlojuari koska estuago bat egiteko. Orain dela egun gutxi Cañizares artzapezpikua eta kardinala izan da: haren ustez, familia…

Homofobia? Ze homofobia?

Lesbiana bikote bati Billabesan ez musukatzeko eskatzea, “bidaiariak molestatzen” ari direlako; eskola-jazarpenik nagusienetakoa bullying homofobikoa izatea; arbitro gayak futbola uztea, irain eta barreen erruz “ezin dut gehiago” erabakita; EAEn galdekatutako gazteen artean 7tik 1ek erantzutea ez dutela homosexualik nahi auzoan; marrazki bizidun eta telesailetan hetero ez bestelako joerak irudikatzen direnean, behin eta berriz zentsuraren guraizeak…

LGTBIQ begiradak

Askatasun begiradak nahi ditugu gure eskoletan, gure kaleetan, gure gizartean. Hezkuntza sistemak askatasunean bizi diren pertsonak hezi behar ditu, diren bezalakoak izan daitezen, diskriminaziorik gabe, epaiturik izan gabe. Beste behin ere, maiatzaren 17aren inguruan lesbianek, gayek eta transexualok bizi dugun diskriminazioa hizpide izaten da egunkarietan. Aurten, estreinako aldiz, Bullying-aren Nazioarteko Egunak ere protagonismo itzela hartu…

LGTB jendeak bere historia ezagutu behar du

LGTB komunitatekook ezagutzen al dugu gure historia? Hemen dugu adibide argi bat: Sam Smith […]. Bere azken hanka sartzea hauxe izan da: Oscar saria irabazi ondorengo mintzaldian adieraztea bera dela Oscarra irabazi duen lehen gizon gay agerikoa. […] Baina gauzak okerrera egin zuen. Esan ziotenean Howard Ashamek ere (gizonezko gay-a) Oscarra irabazi zuela, Smithek hau…

‘Friendly’-ak ere badu ajerik

LGTB turismoa geroz eta garrantzi gehiago hartzen ari da, hein batean merkatu berriak lortzeko martxan jarritako espezializazioaren ildotik. Nolanahi ere, lesbiana, gay, transexual eta bisexualei eginiko eskaintzak zenbait arazo utzi ditu agerian: eskubideen merkantilizazioa, esaterako. Hiru gizon gazte. Erdikoa aldakatik lotua ortzadarraren koloreak dituen zapi luze batekin; beste biak, zapiaren muturretatik tiraka. Bizkaiko Zubiaren goiko…

Bilbo, ‘gay friendly’? Bai zera!

Bilboko Udalari gayak interesatzen zaizkio. Politak, gazteak, dibertigarriak eta diru askorekin. Bilbotik kanpoko gayak, noski. Horregatik joan da FiturreraBilbao Gay Friendly sustatzera. Baina lesbianek eta transexualek ez bide dute horrenbeste diru eduki, Bilboko Udalari ez zaizkiolako hainbeste interesatzen. Noski, lesbianek familiak osatzera jo ohi dute amatasun instintuaren kontuarengatik, eta transexualek nahikoa lan izaten dute egin…