ESTRENO MUNDIALA LEZON!!!

ABENDUAK 19, OSTEGUNA: TXERRIMUÑO (LEZO)

JUEVES 19 DE DICIEMBRE- TXERRIMUÑO (LEZO)

27 urte ez dira ezer!

Zintzilik Irratia, herri baten historia

(Zintzilik Irratia, 80´, 2013)

 

Zintzilik Irratia, la radio libre de Orereta, nace en los años 80 dentro del contexto y filosofia de las radios libres de Euskal Herria.

Creada por personas de los movimientos sociales de Orereta para dar voz a quienes no la tienen en los medios oficiales (insumisión, feminismo, ecologia, homosexualidad, euskera..) e informar por y para el pueblo. Por ello, no solo se cuenta la historia de la radio sino que se recoge una pequeña parte de la lucha politica y social de Orereta. Desde las asambleas populares de los años 70 hasta nuestros días, contada desde el punto de vista de los micrófonos de Zintzilik Irratia.

————————————————————————–

Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 80. hamarkadan sortu zen Euskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako mugimendu sozialetako pertsonek sortua izan zen hedabide ofizialetan ahotsa ez zutenei ahotsa emateko (intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…) eta herritik eta herriarentzat informatzeko. Hori dela eta, ez da irratiaren historia bakarrik kontatzen, Oreretako borroka sozial eta politikoaren zati txiki bat ere jasotzen da. 70. hamarkadako herri asanbladetatik gaur eguneraino, Zintzilik Irratiaren mikrofonoen ikuspegitik kontatua.

KARTELA_AURKEZPENAK

Súkubo – Bihurriok Oihuka. Abenduak 14, 12:30ean. Genero-Ariketak. Feminismoaren subjektuak liburuaren aurkezpena

“GENERO ARIKETAK

Feminismoaren Subjektuak”

Liburuaren aurkezpena

Iratxe Retolaza, Amaia Alvarez ta Kattalin Miller

Abenduak 14
12.30etan
Súkubon (Kubo 5)
Gasteiz

Genero ariketak

Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak testu-bilduma gorputz ikusezinak ikusgarri egiteko urratsa baino ez da, isilarazitako gorputzei ahotsa emateko saio txiki bat baino ez. Horretarako, pentsamendu (trans)feministarantz hurbiltzen diren gogoetak eta ekarpenak bildu ditugu (subjektu feministak eta trans subjektuak bat-egitea dakar transfeminismoak). Horrekin batera, ikusgarri egin nahi izan dugu, pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela (trans)feminismoa. Liburuko parte-hartzaileei erreparatuta, gainera, esparru hauetan jorratu da, batez ere, feminismoaren subjektuen inguruko kezka: mugimendu feminista, unibertsitatea, artea eta literatura. Are gehiago, arlo horietan lanean diharduten pertsonek zein kolektiboek elkarguneak eta solasguneak eraiki dituzte, eta horien arteko zubi-lana sendotu eta areagotu egin da. Egitasmo hau, azken batean, elkargune eta solasgune horien emaitza da, parte-hartzaileok mugimendu feminista, Jabekuntza Eskola eta Emakume Etxeetako sareetan ezagutu baitugu elkar.

Genero-ariketak liburuaren helburua ez da (trans)feminismoan ekarpen berriak egitea, ez eta testu esanguratsuenen bilduma egitea ere. Gogoeta egiten lagundu diguten ahotsak ekarri nahi izan ditugu, gure artean tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak eta liburuak aurkezten izan diren feministak. Horregatik, esperientzia pertsonaletatik pentsamendurantz doan ibilbidea proposatu dugu. «Baina gorputzak dio» atalean, hitza eman diegu gorputz baztertuen ahotsei. Bigarren atalean, «Baina ispiluak dio» izenekoan, hausnarketa eta iruzkin (trans)feminista zenbait bildu ditugu, geure gorputza irudikatzeko ispilu berrietara jotzeko. Azkenik, «Baina pentsamenduak dio» ataleko testuek (trans)feminismoaren testuinguru eta eragin soziopolitikoez jarduten dute.

Azken atal bat ere proposatu dugu, «Glosategia». Pentsamendu (trans)feministan giltzarri diren zenbait kontzeptu bildu dira atal horretan, liburuan garaturiko iritziak, gogoetak eta pentsamenduak laburbiltzeko, horietan sakontzeko edo horiek auzitan jartzeko

FEMINISTALDIA HEMEN DAGO!!!!

Iritsi zaigu parte hartzeko ordua. 

Programa zabala da, ez dago aitzakirik, 

Animo!!! 

Tailerretan izena ematen hasi. 

 

Feministaldia 2013Feministaldia 2013 -2

EMAKUMEON NEGUKO III. PALA 2X2 TXAPELKETA!


abenduak 26, 27 eta 28an

arratsaldeko 16:30etatik aurrera
Amara Zaharra frontoi estalian (Easo plaza atzean)

Final laurdenak eta finala larunbat goizean 10:00etatik aurrera

info gehiago/izen ematea: emakumeokfrontoira@gmail.com

6 € BIKOTEKO

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: ABENDUAK 18

Pala 2013 kartela

‘Balta Txuria, Balta Berdea. Urumearen zurrumurrua’dokumentalaren aurkezpena

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, SOS Arrazakeriak ‘Balta Txuria, Balta Berdea. Urumearen zurrumurrua’ dokumentala estreinatuko du.

 

Astigarraga -18:00-; Bilbo; Errenteria; Getxo; Mutriku;Zarautz

Trailerra: http://www.youtube.com/watch?v=AKJUz1NKavI

Europa ekialdeko ijitu etniako 100 lagun inguru bizi dira Balta Txuria eta Balta Berdea auzune edo kokaguneetan, Urumea ibaiaren ertzean. 2012. urtean Astigarragako Udalak herrigune gisa onartu zituen bi lekuok, eta bertako biztanleak erroldatu. Erabaki ezohiko bezain eztabaidatua. 

cartel_balta-medios

HITZALDIA: ‘Palestina morea! Luchas feministas a pesar de la ocupación’

PalestinaMoreaweb

Joan den ekainean, Euskal Herriko 9 erakunde feministatako emakumeek Palestina bisitatu zuten, hango erakunde batzuekin elkartasun harremanak sortzeko helburuz eta, epe ertainera, emakumeen giza-eskubideak bultzatzen dituzten ekintzak abian jartzeko helburuz. Bisita hori ‘Jabetzerako irudiak’ proiektuan kokatzen da, UNRWA-Euskadi erakundeak sustatua.

Bidaiatu zuen taldeko hiru kidek, Katia Gatok (AMARU), Beatriz de Lucasek (UNRWA-Euskadi) eta Itziar Abadek (Pikara Magazine) Palestinako hainbat kolektibo feministatako aldarrikapenak eta Israelgo okupazioak haien borroketan duen eragina ezagutarazteko dizkigute. Koldo Alzolak (‘Unhintifada’, Hala Bedi Irratia), gainera, testuinguru politikoari buruzko aurretiko informazioa emango digu.

Asteartean, 2013ko abenduaren 3an

19:30ean

SúKubo (Kubo 5, Gasteiz)

Abenduaren 1.ean HIESaren aurkako eguna dela eta, EHGAMek “Zein da HIESa Pandemiaren egoera Gipuzkoan?” hitzaldia antolatzen du, azaroaren 29an Ernest Lluch Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30etan

abenduak1eko kartela

HITZALDIA: HIESa sendatzea posible da

ADI: LEKU ALDAKETA / ATENCIÓN: CAMBIO DE LUGAR

La conferencia se celebrará en Gran Vía 85, Bilbao, a la misma hora

Hitzaldia Gran Vía 85ean izango da, Bilbon, ordu berdinean

 

hiesa sendatzea posible da

Kristallnacht 2013

kristallnacht2013txiki

kristallnacht2013-2 kristallnacht2013

 

 Babesleak :
* Sexu Askapenerako Gazte Mugimendua * Sare Antifaxista
* SOS Arrazakeria * EHGAM * Berdinak * Urtxintxa Eskola
* Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma
* Ernai * Gazte Komunistak * Ikasle Abertzaleak
* Elkartzen * Askapena * Ikasle Ekintza
* Gazte Abertzaleak * Bizigay * Komite Internazionalistak
* EHK Euskal Herriko Komunistak
* Deustuko Gazte Lokala * Zirikatzen!
* Herri Norte Taldea * Piratak Athletic Taldea
* Roller Derby de Bilbao (Botxo Killers)
* Komantxe Konpartsa * Piztiak Konpartsa

Azken urteetan, 1934ko azaroaren 9an izandako gertakariak ekarri ditugu gogora. Naziek, hainbat ghettoetan bortizki sartu eta judutarren, homosexualen, Ijitoen eta etorkinen kontrako eraso faxistak burutu zituzten.

Gertakari horiek, kapitalismoaren krisi ekonomiko, politiko eta sozial baten ondorioz, eskuin muturreko indar politikoek izandako jendartearen babesaren adierazle latzak izan ziren. Krisia haitzaki, naziek hiritarrak kolektibo jakin batzuen kontra xaxatu zituzten, eta jendartearen sufrimenduaren erantzule gisa identifikatu.

Tamalez, egungo krisiak 1934. urteko testuingurura garamatza berriro ere, eta garaiko urrats asko, gaur egun errepikatzen hasiak dira:

Eskuin muturreko alderdi politikoen eta talde nazi-faxisten gorakada.

Jendarte-pentsamenduan nolabaiteko ideologia homofobo eta arrazistaren justifikazioa.

Gutxiengo sozialen eta disidentzia politikoaren kontrako eraso progromistak.

Aipatutako kasu hauek, izatez, ez dira pasa den mendeko gertakari historiko soilak bakarrik. Grezian eta Errusian ematen ari diren auziak dira, eta, pixkanaka-pixkanaka, Europara zabaltzen ari den mehatxua

suposatzen du. Faxismoa, berriz ere, gobernuen eta instituzio politikoen utzikeriak areagotzen duen mehatxu erreala da; beti ere, homofobia, arrazakeria eta xenofobia barnebilduz. Eta aurrekoan aipatutakoaren harira eskuin muturreko talde horiek Euskal Herrian sortzeko bidean daudela gogor salatu nahi dugu.

Honekin guztiarekin, manifestu hau sinatzen dugun mugimendu eta antolakundeok gure kezka zintzoa adierazi nahi diogu jendarteari, egoera honi aurre egiteko gure konpromisorik sendoenarekin batera. Izan ere, jakin-badakigu faxismoaren kontrako borroka ez dela bakarrik ideologien konfrontazioan oinarritzen, mehatxatuta dauden kolektibo eta pertsona banakoen segurtasunean ere oinarritzen den borroka ere suposatzen du. Orain eta hemen martxan ipini behar dugun borroka da, etorkizun hurbilean nazismoak, faxismoak eta frankismoak eragin zituzten hilketa masiboak errepikatu ez daitezen.

Horregatik, azaroaren 9an Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Faxismoak, homofobiak, arrazakeriak eta xenofobiak aurrera jarraitzen dute, eta eskuin muturreko proiektu bera “Estatuen arrazoi” eta jarraibide gisa ezarri nahi duten indar politiko eta talde nazi-faxistei aurre egin behar diegu. Horretarako, ezkerreko herri mugimenduen presentzia indartzearen beharra dugu: beharrezkoa den lehen pausu xumea, alegia.

Azaroaren 9an denok Bilbora!

Faxismoaren, homofobiaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra!

ekaitz kristallnaght 2013kristallnacht 2 kristallnacht 1