Maiatzaren 17a dela eta, Ehgamek, beste hainbat talderekin batera, deituriko konzentrazioaren argazki batzuk
/in Kategoria barik @eu /by EditoreaMaiatzaren 17a dela etako Amnesty International-Euskadik antolatutako prentsa-aurrekoan parte hartu du Ehgamek, beste taldeekin batera
/in Kategoria barik @eu /by EditoreaBERRIA: Homofobiaren aurkako konpromisoa hartu dute hedabideek
/in Kategoria barik @eu /by EditoreaBizkaiko Foru Aldundiak eta LGTBI taldeek landutako dekalogoarekin bat egin dute.
Hedabideei zuzenduko die aurten Bizkaiko Foru Aldundiak homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako egunaren (maiatzak 17an) inguruko kanpaina. “Gizarte bidezkoago batean sexu eskubideak errespetatu behar dira, horiek ere giza eskubideak direlako, eta hor zeresan handia dute komunikabideek”, adierazi du Pilar Ardanza Gizarte Ekintza diputatuak. Azken urteetako aurrerapausoak “hedabideen (oro har) babes irmoarekin” egin direla erantsi du, baina LGBTI pertsonen eskubideen defentsaz “harago joan beharra” nabarmendu du: “Aurkako ikuspegiak eta aurreiritziak zein difamazioa sor ditzaketen erretorikak bereizi behar dituzte kazetariek”.
Horretarako tresnak emateko prest agertu da diputazioa. LGTBI elkarteekin batera, hedabideentzako hamar gomendio biltzen dituen idatzia landu du; besteak beste, gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen bizipenak eta beharrak ikusgai egitea eta eragileekiko lankidetza sustatzea aholkatu du. Bizkaian argitaratzen diren komunikabide nagusiek bat egin dute kanpainarekin eta dekalogoarekin; 25 inguru dira, tartean, BERRIA.
Gaur goizean bildu dira hedabideotako ordezkariak Bizkaiko Foru Jauregian. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak egin die harrera, eta eskerrak eman dizkie ekimenarekin bat egiteagatik. Kanpainaren kartel ofiziala ere aurkeztu dute; bost kazetari ageri dira: Bizkaia Irratiko Javier Onaindia, EITBko Africa Baeta, Vocento taldeko Olatz Barriuso, Herri Irratiko Fede Merino eta Noticias taldeko Begoña Beristain.
SORTZEN CONSULTORIA eta MUJERES CON VOZ elkarteek atsegin handiz gomendatzen zaituztete “Indarkeria sexista eta xenofobia” jardunaldira.
/in Kategoria barik @eu /by EditoreaJARDUNALDIA: “INDARKERIA SEXISTA ETA XENOFOBIA”
EGUNA: OSTIRALA, MAIATZAK 30
ORDUA: GOIZEKO 9:30
TOKIA: Marienea. Kareaga Goikoa 54, Basauri. Metro Basauri, salida Basozelai
SORTZEN CONSULTORIA eta MUJERES CON VOZ elkarteek atsegin handiz gomendatzen zaituztete “Indarkeria sexista eta xenofobia” jardunaldira.
Beste herrialde batzuetan jaiotako emakumeek indarkeria sexista nola bizi dugun, hau da, xenofobia indarkeria sexistaren adierazpen batzuekin nola lotzen den hausnartu nahi dugu. Era berean, Espainiako hiri desberdinetan indarkeria honi aurre egiteko abiarazi diren esperientziak ezagutu nahi genituzke.
Erantsita doazkizue, bada, egitaraua eta izena emateko fitxa.
Plazak mugatuta daude. Mesedez, baieztatu etorriko zareten maiatzaren 26a baino lehen 944057379 edo 637305675 telefono-zenbakietan edo bidali mezu elektronikoa bidali convos@sortzen.org helbidera.
Bestalde, http://mujeresyvoces.blogspot.com.es/ webgunea ere bisita dezakezu.
Eskerrik asko.