Sexu askapenerako eguna larunbatean ospatuko dute Ipar Euskal Herrian

ARGIA.EUS

Ekainaren 28an ospatzen da Nazioarteko Sexu Askapenerako eguna. Ipar Euskal Herrian, ordea, astebete aurreratu dute, ekainaren 20ra.

52545lesbascos-moztue (1)

Les Bascos LGTB taldeak 16:00etan abiatuko du aldarrikapen martxa Biarritzen (argazkia: lesbascos.fr)

Les Bascos LGTB taldeak Biarritzen antolatu du larunbatean aldarrikapen eta ospakizun eguna. Jaia 12:00etan hasiko da, faroko zelaigunean egingo den piknikarekin. 14:00etan DJen emanaldiak izango dira, eta 16:00etan hiria zeharkatuko duen martxari ekingo diote.

Elkartetik gogorarazi dute gaur egun oraindik herrialde askotan baldintza oso gogorrak jasaten dituztela LGTB komunitateko kideek. Toki askotan “kartzela, tortura eta bortxazko lanetara” behartuak daude homosexual, lesbiana, bisexual edota transgenero izateagatik, eta beste hainbat tokitan heriotza-zigorrera kondenatuak ere izan daitezke.

Horren aurrean, larunbatean aldarrikapena eta elkartasuna adierazteko deia egin dute taldetik: “Garena bizi eta kontatu beharko genuke, zoinahi lurraldetan bizirik ere”.

Ekainaren 28ko astean, Hego Euskal Herrian ere ekintza asko aurreikusten dira sexu askapenaren aldarrikapenak kaleetara ateratzeko.