Sekretuak argia ikus dezan
Badira urte asko, 17 edo… desberdin sentitzen nintzela, txoria kaiola baten sentitzen den antzera. Urte gehiegi dira nire gezurretan atrapaturik, eta inork ezin ninduen lagundu. Nik bakarrik eman behar nuen pausua, eta horretan ari naiz, ez da erreza aizue!
Berdedunari desberdin begiratzen nion, larrosez jantzita zegoenari begirunez eta gorriduna nere amodio platonikoa omen zen, txikitan denok bait dugu horrelakoren bat, ez ezazu zure burua engainatu!. Dena desberdina zen nire inguruan: nire lagunek beste era batera begiratzen zuten bai bededunari eta larrosadunari. Gorriduna lagun ona zen, ez amodio platonikoa.
Urte gehiegi eman ditut hau ezkutatzen, eta orain pausua emateko unea iritsi da… Bai, Gaya naiz. Gorriduna, Mikel zen, larrosa kolorekoa Iban eta Berdez jantzitakoa Aitor… Ez nintzen gai izan maite nuela esateko, zer esango ote zuten. Baina orain berdin zait.
Egidazue beti egiten dituzuen galdera arruntak… Neska batekin probatu al duzu? Ez; Orduan zelan dakizu mutilak dituzula gustoko? Hori badakidalako; Baina ia, hori zelan jakiten da? Ba, jakiten; Ta zu nitaz…? ELKARRIZKETAREN AMAIERA!
Horrelako patetikoak izan daitezke elkarrizketak! Bai badakit ez dela sekretu bat, urte asko daramatzadala nire sexualitatearen askatasunagaitik borrokan, baina… Ikusten duzue zelako zaila izan daitekeen pausu hori ematea? Ez da erraza, inondik inora, baina ingurukoek laguntzarik ematen ez badute, askoz ere zailagoa da.
Zelakoa litzateke egoera aldrebes? Jolas bat proposatuko dizuet: egizkiozue galdera horiek zuen buruei. Apoostua egingo nuke ez zaretela gustura sentituko. Zergaitik? Ez al duzu inoiz gizon/emakume batekin probatu? Orduan zelan dakizu neska/mutilak gustuko dituzula? Baina hori zelan jakin daiteke? Ta zu nirekin… Izan gaitezen kontziente, gurasoekin ezin badugu sexuaz hitz egin, zelan egin ahal dizkiogu horrelako galderak lagun bati? Utzi galderak beste gauza batzuetarako eta bizi sexualitatea datorren eran! Askatzaileak izan gaitezen bizitza estutu honetan!
Erraztu dezagun mundu hau, kolorea eman diezaiogun. Beste egunean ikusi nuen irudi bat, eta asko erakarri ninduen, horrela zioen: “Burua parachute baten antzekoa da, ez du ezertarako balio zabaltzen ez bada”. Hori da gaurko aholkua, zabaldu ezazue burua, ez egin hainbeste galdera eta bizi! Sekretuak argia ikusi dezan, zure laguntzaz.