BERRIA: Askatu nahian

http://www.berria.eus/paperekoa/2063/030/003/2014-06-29/askatu_nahian.htm

E28 Nafarroan

LGTBIren eguneko martxa, atzo, Iruñean. JUANAN RUIZ / ARP

Duela 30 urte, ekainaren 28an, 19:00ak jo orduko ziztu bizian atera ziren dozena bat lagun, pankarta bat eskuan hartuta, taberna zulotik Donostiako Bulebarrera, harrotasun egunaren harira egin nahi zuten manifestazioaren ibilbidea lehenbailehen amaitzera. Jende gehiago izaten zen espaloietan begira, pankartaren atzean joaten zena baino. Beste hiriburuetan egiten ziren manifestazioak ere ez ziren argazki horretatik urrun ibiliko. Garai haietan erakutsitako ausardiari esker egin da toki askotan aurrera, hein batean. Ezin esan, ordea, egoera normalizatu denik.

Ikastetxeetan haur batek marikoia esan eta besteek barre egiten duten artean; neska bati lesbiana deitzea iraingarritzat jotzen den artean; lankide, lagun edo familiaren aurrean sexu joera ezkutatzera eramaten duten arrazoiak desagertzen ez diren artean; kartzeletan, erietxeetan, justiziarekiko tramiteetan heteroarauen barruan sartzen ez den guztiak esplikazio plus bat behar duen artean; sexu joera dela-eta pertsonek sorterria utzi behar duten artean, edo espetxera edo heriotzara eramanak ere izan daitezkeen artean, askatasunetik urrun dago LGTBIren barruan dagoen oro —harreman afektibo-sexualak nola bizi behar diren arautu beharraren ajeak—.

Umorez eta kolorez janzten dituzte hiriak ekainak 28 iristen den aldiro. Festak, baina, aldarritik ere badu.

BERRIA: LGTB+ harrotasunaren egunak ukitzen gaitu

http://www.berria.eus/paperekoa/1832/020/003/2014-06-26/lgtb_harrotasunaren_egunak_ukitzen_gaitu.htm

Ekainaren 28a kolore anitzeko bandera hartuta kalean sexu-askatasunak eta lesbo-gay-transexual-bisexual harrotasuna aldarrikatzeko eguna da. Geuretzat ere bai, ala?

Ez da kanpotik ezarritako betebeharra, geurea ere baden borroka baizik, barreneraino hunkitzen gaituen borroka. ELAn, militanteengandik hasita, gero eta areago ari da zalantzan jartzen normaltasuna heterosexuala izatea dela, eta zuzena, genero-identitate definitu eta normatiboa izatea.

Agian baiespen hori ez zegoen egin beharrik, baina badakigu imajinario kolektiboa alde batera utzi eta langile-klasearen beraren nortasuna irekitzea, subjektu kolektibo heterogeneo gisa, dimentsio ugari aitortzea dela, sarri ezkutuan mantentzen diren banakako errealitate eta errealitate kolektiboak aitortzea. Esaterako, hori da LGTB+ kolektiboek kaleratu dituzten aldarrikapen historikoen kasua.

Eguneroko gure bizimoduan etengabeak dira injustizia, diskriminazioa eta babes gabezia, lan merkatuan eta hortik kanpo; horregatik, sexu-eskubideen defentsa ezin da agenda sindikaletik at geratu. Bestela, eskubideak zatikatuko genituzke; hori larria da, jakinik eskubide bat murrizteak kate-efektuz beste oinarrizko eskubide batzuei kalte egiten diela, guztiak elkarren osagarri eta interdependente izanik. Eskubide sozial eta laboralak, sexu-eskubideak… Finean, giza-eskubideak.

Pentsa liteke ordena sexuala eta genero-arauak zalantzan jartzea minorien gauza dela, herritar gehienei edota langile-klaseari eragiten ez dien kontua, baina ustezko gutxiengoak sakrifikatuz gero, prezio bat ordaindu behar da aurrerago, ez soilik demokraziari dagokionez.

Hartara, ordena heteropatriarkal kapitalista mantentzea, bizitza afektibo-sexual librea izateko eskubidea armairu batean itxita edukitzea edo transexualitatea patologizatzea burdinazko hesiak altxatzea da bestelako jendarte eredu bat eraikitzerakoan, beste kultura politiko, pentsamolde eta sentitzeko erak dituen pertsona eredu desberdina egiterakoan, hain zuzen pertsona eta kolektibo hauek izanik gure jendartea errotik eraldatzeko bidea egingo dutenak.

Bestea-ren kultura hori guztia aitortzeak (arauaren barnean ez dagoena, desberdina dena sexu-hautu edo -izaerari buruz edota genero-identitateari dagokionez) sindikatu garen aldetik interpelatu eta ukitu egiten gaitu, ez soilik gure eguneroko borroka sindikalean. Kontrara, ezarritako arauekiko kritiko diren beste kolektibo eta mugimendu sozialekin dugun aliantza indartu egiten du.

Beraz, borroka eta ardatz kritikoak gurutzatzeko ariketa diskurtso formaletik haratago eraman behar da, oso zaila eta oztopoz betea den arren agenda sozial eta laboral erreibindikatibo batean borrokak eta interes kolektiboak bateratzea.

Horregatik, bidegurutze teoriko horrekin batera banakako eta taldekako praktikak beharrezko izango dira, aurre egiteko sinesmen- eta balio-sistema honi guztiari, eta hori beste era batera formulatzeko. Izan ere, hainbat arlotan agindu nahi baitigu: besteak beste, nor maite behar duzun, gizon ala emakume gisa nolakoa izan behar duzun eta, areago, zure nortasun agirian zein izen agertu behar den.

Hezur hutsean dirauen erregimen demokratiko (oraindik horrela izendatzen jarraitu badezakegu) eta patriarkal honetan, babes kolektiborako ditugun tresnak desagertzear daude. Austerizidioak horrela agintzen du, eta lanaren mundutik garbi ikusten dugu: lan erreformak, negoziazio kolektiboaren erreforma, erreforma fiskala, LOMCE edota berehalako abortoaren erreforma, besteak beste.

Murrizketak, atzerapausoak, eskubide galerak… lelo galantak. Gainera, badirudi gaitz horiek gure salbazioa izango direla. Horretara bideratuak daude egungo medio eta diskurtso ofizialak ustezko errekuperazio eta tunelaren irteeraz mintzo direnean.

Gure oinarrizko eskubideak merke- merke saltzen ari diren garai hauetan, ikusezinak diren inpaktu eta arrisku egoera handienetan dauden pertsona eta kolektiboei erreparatu behar diegu. Horretarako, sindikalismotik eguneroko ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboa LGTB kolektiboen eskubideen alde jarri behar dugu, dibertsitate sexualaren eta genero identitate anitzen alde borrokatuz baita ere. Lantokietan neurri eta ekintza lotesleak lortuz, alde batetik, eta, bestetik, agerikoa eta eraginkorra den aliantza partekatuz errealitate hauen inguruan lanean dabiltzan kolektibo eta mugimendu sozialekin.

ELAk eutsi egingo dio bere konpromisoari, ekainaren 28arekiko nahiz hetero araua eta inposatutako genero-aginduak hausten dituztenekiko. Egungo egoera ikusirik, ezin ditugu baztertu borroka historikoak, ezta gure erraietan hunkitzen gaituzten ahotsak isilarazi ere.

Ekainaren 28an, denok kalera!

BERRIA: “Homosexualak ezkutatuta eta beldurrez bizi dira Afrikan”

Alica Nkom, Giza Eskubideen aldeko abokatua

Alice Nkom 2

Alice Nkom

Homosexualak erraz kartzelatzen dituzte Kamerunen; gizarteak, Elizak eta gobernuak baztertu egiten dituzte; egoera aldatzeko, nazioartearen laguntza eskatzen dute defentsan ari diren abokatu gutxiek.

Duela 50 urte, Afrikako abokatutzaren esparrua gizonen esku zegoen, eta homosexualen defentsa egitea ia pentsaezina zen. Baina Alice Nkomek (Kamerun, 1945) haien artean toki bat egitea lortu zuen, eta Kamerungo aurreneko abokatu emakume beltza bihurtu zen, 24 urte zituela. Urteak eta urteak eman ditu Afrikako gay eta lesbianen eskubideen alde borrokan. Asteon, Bilbon izan da, EHUko udako ikastaroetan antolatutako Komunikazioa, gatazkak eta garapenerako lankidetza topaketetan hitzaldi bat ematen. LGTB kolektiboak (lesbiana, gay, transexual eta bisexualak) Kamerunen duen egoera ezagutarazi du.

Mehatxuak jasaten dituzu gay eta lesbianak defenditzeagatik. Nola eramaten duzu egoera hori?

Abokatuentzat oso arriskutsua da horrelako ekintza motetan sartzea. Ez gara asko. Ez da lan erraza izaten, baina urte asko daramatzat, eta ohituta nago oztopoei aurre egiten. Gai hau tabua da: homosexualek ezkutuan bizi behar dute Afrikan. Giza eskubideei eta pribatutasunari buruz ari gara; hori dela eta, eztabaida sortu behar dugu gizartean.

Urte hauetan zer aldatu da Kamerunen? Nola bizi dira gay eta lesbianak?

Egoerak okerrerantz egin du, oro har. Duela 30 urte, edateko ura ateratzen zen etxeko txorrotatik, eta gai nintzen nire haurren biberoiak betetzeko. Gaur egun, nire ilobena ezin dut bete etxeko urarekin. Herrialde bateko lider bat bere herria edateko urez hornitzeko gai ez denean, gizartearen arreta beste gai batzuetara desbideratzen ahalegintzen da. Futbola eta homofobia oso erabiliak dira horretarako. Egun, horri esker, estigmatizatuta bizi dira homosexualak. Gogoan dut 2003an lau mutil etorri zirela nire bulegora. Frantziatik oporretan etorri ziren Kamerunera. Haietako bi bikotea zirela sumatuta, erabaki nuen abisu bat eman behar niela. Azaldu nien zer gertatuko zen jendeak lagunak baino gehiago zirela igartzen bazuen. Txundituta eta beldurrez begiratu zidaten.

Lesbianen egoera are zailagoa al da oraindik?

Ez, egoera bera da guztientzat, oso txarra. Haurtzaroan has daitezke arazoak. Diru asko xahutzen dugu haurrak atzerrira bidaltzen. Pentsatzen dugu gure herrialdea eraikitzen lagunduko dutela bueltatzen direnean, kanpoan ikasitakoarekin. Batzuk oso gazte bidaltzen dituzte; horren ondorioz, atzerrian hasten dira sexu orientazioa deskubritzen, eta, noski, askok homosexualitatea aukeratzen dute. Horiek, bueltatzean, umiliazioa, jazarpena eta kartzela baino ez dute aurkituko.

Afrikako zein herrialdetan da errepresiorik bortitzena?

Kamerunen daude homosexualen aurkako lege gogorrenak, eta atxiloketa gehienak han izaten dira, isilpean. Nazioartea Ugandari begira dago, onartu duen lege zapaltzaile bat dela eta. Baina, jazarpenari dagokionez, Ugandan baino okerragoa da egoera Kamerunen.

Zer argudio erabiltzen dituzte gazte homosexualak kartzelatzeko?

Edozein keinuk edo hitzek balio du pertsona bat espetxeratu ahal izateko. «Maite zaitut», esaten duen mezu bat bidaltzea ere oso arriskutsua izan daiteke. Norbaitek homosexuala zaren susmoa hartzen badu, arazoak izan ditzakezu berehalaxe. Janzkerarekin adi ibili behar dute. Ez da onartzen emakume jantzirik erabiltzea. Oro har, jendea telebistatik edo irratitik urrun dago, eta tradizioei helduta bizi da. Homosexualitatea mendebaldetik datorren gaitz bat dela uste dute, eta ez dute onartzen. Ez dira ohartzen benetako errepresioa beren herrialdetik bertatik datorkiela, pentsamolde bat inposatu baitiete.

Oihartzun handia izan zuen bi gazteren kasuak: kartzelatik ateratzea lortu zenuen.

Bai, 2011n gertatu zen. Bost urteko espetxe zigorra ezarri zieten bi gizoni. Denetarik entzun zen: emakume jantzita zebiltzala, kalean aho sexua egiten ari zirela, eta abar. Nire indar osoa jarri nuen kasu hori irabazteko, eta, azkenean, aurreiritziengatik epaituak izaten ari zirela frogatzea lortu genuen. Tamalez, horrelako kasuak behin eta berriro errepikatzen dira.

Kamerunen, homosexualitatea debekatuta dago. Ba al dago debekuari jendaurrean aurre egiten dion mugimendu indartsurik, ala klandestinitatera edo atzerrira joatera kondenatuta daude?

Homosexualitatea ilegala denez, oso zaila da edozein mugimendu mota aurrera ateratzea: gero eta gehiago kriminalizatzen ari dira. Homosexualak ezkutatuta bizi behar dute Afrikan, beldurrez. Atzerrira alde egitea aukera bat da, baina denek ez dute horretarako diru nahikorik.

Kartzelatuei ere laguntzen diezu. Nola daude espetxean?

Oso gaizki bizi dira; ezin da deskribatu haien egoera. Kartzela infernua da haientzat. Dena galtzen dute: arratoiak baino okerrago tratatzen dituzte. Oso gogorra da. Kartzeletako langile asko homofoboak dira, eta ez diete babesik ematen: oinarrizko eskubideak ukatzen dizkiete. Inork ez ditu entzuten haien kexak; egoera horretan, laguntzen ari garenok familia, lagun eta itxaropen bihurtzen gara. Homosexuala izateagatik kartzelatzen dituztenean, amek ere arbuiatzen dituzte. Eta okerragoa da askatzen dituztenean: gizarteratzea ia ezinezkoa da.

Ba al dago egoera iraultzeko aukerarik?

Ezbairik gabe, badago aldaketarako aukera, baina lan handia egin behar dugu hori aldatzeko.

Aldaketa etorriko bada, nondik etorriko da?

Afrikako agintariek pentsamoldea aldatu behar dute. Lehenengo zailtasuna administraziotik dator. Agintariek esaten didate nire elkarte ADEFHOk egiten duen jarduera ezin dutela legeztatu, debekatuta dagoen zerbait defendatzen ari naizelako. Kamerunen badaukagu elkarteak libreki sortzeko askatasuna ematen duen lege bat, baina testu bat baino ez da. Berlingo Harresia eraitsi zutenean eta demokraziaren liberalizazioa gertatu zenean, Afrikako liderrak ez zeuden horretarako prest. Inork ezin du bortxatu zure etxeko pribatutasuna. Kamerunen, sexu harremanak etxean egin behar dira. Ezin da inor bortxatu, adingabeekin ezin da harremanik eduki, eta ezin da kanpoaldean praktikatu: horiek dira mugak. Beraz, pribatutasunean egiten den bitartean, ez lioke inori axola behar nola egiten den.

Zer erantzukizun daukate Afrikatik kanpoko herrialdeek Afrikako homosexualen egoeran?

Mandelak arrakasta handia lortu zuen apartheid-aren kontrako borrokan, eta, neurri batean, nazioartean zabaldu zen oihartzunari esker lortu zuen. Kanpoko indarrak aliatu garrantzitsu izan ziren. Kasu honetan ere, Mendebaldeko herrialdeen laguntza ezinbestekoa da Afrikako agintarien jarrera aldatzen laguntzeko. Zuen esperientziak behar ditugu. Giza eskubideei buruz ari garenean, guztion ardura da.

Kritikatu izan duzu Mendebaldeko gizarteek Afrikako egoerarekin duten jarrera.

Ez dira behar beste egiten ari. Kasu batek edo bestek oihartzuna lortzen duenean, arreta erakartzen dugu, baina ahaztu egiten da berehala.

AEBetan XIX. mendera arte izandako esklabotasunarekin konparatu duzu Kamerungo egoera. Hain larria al da?

Esklabotza mundu osoari eragiten zion arazo handi bat izan zen; toki batzuetan bada oraindik ere. Homosexualekin beste hainbeste: giza eskubide bat urratzen ari dira bai batean eta bai bestean. Elkartasuna funtsezkoa da horren aurka borrokatzeko. Beti egongo da bere pentsaera inposatzen saiatuko den beste bat, eta horren aurka indarrak batu behar dira. Kamerungo gay eta lesbianentzat oso garrantzitsua da jakitea ez daudela bakarrik.

Zer pisu du gaur egun erlijioak horretan?

Erlijioa da nire lanean aurkitzen ditudan harresi altuenetako bat. Jendeak esperantzarik ez duenean, kexak inori kontatu ezin dizkionean, Jainkoarekin hitz egiten du. Batez ere, helduak hurbiltzen dira elizara, eta apaizek diotena entzuten dute. Homosexualen aurkako diskurtsoa behin eta berriro errepikatzen denez, oso erraza da haiengan eragina izatea.

Zer egin daiteke estigma bukatzeko?

Eliza, politikari, administrazio eta familiekin hitz egin. Afrikako emakume orok ilobak eduki nahi ditu, eta homosexualitatea horiek ez edukitzearen sinonimo da. Amak ulerberak dira, baina, gizartearen presioa dela eta, arbuiatu egiten dituzte seme-alaba homosexualak. Helduak hezi behar dira umeak ere babesteko.

Hiesaren aurkako borroka handia da zurea. Egoera larria da oraindik Afrikan, ezta?

Sidado erakundean lan egiten dut, eta nerabeak hiesetik babestea da xedea. Gaixotasun horren inguruan ez dago ez prebentziorik eta ez informaziorik, nahiz eta oso gaitz arriskutsua den. Gainera, mundu osoko krisia nabaritu dugu; izan ere, nazioarteko erakundeek Afrikari bidaltzen dizkioten laguntza ekonomikoek behera egin dute.

Haurren defentsan konprometituta zaude. Zure haurrez gain, beste 50 adoptatu dituzu. Zerk bultzatu zaitu horretara?

Nahiago du pentsatu haiek ni adoptatu nautela. Kamerunen eta atzerrian bizi dira, eta, kanpora bidaiatzen dudanean, ni ikusten ahalegintzen dira. Nire maitasuna nahi badute, nola esango diet ezetz?

GARA: Francisen hilketak ozendu egin zuen homosexualen eta transexualen borroka

Duela 35 urte polizia espainol batek tiroz erail zuen Errenterian Bizente Badillo «Francis». Garaiko egunkariek «emakumez jantzitako gizon baten» hilketaren berri eman zuten, EHGAM plazara atera zen milaka lagunen aurrean eta lehenengoz ahots gora aldarrikatu zuen pertsona orok sexualitatea modu askean bizitzeko duen eskubidea.

orereta_1_francis_manifaBizente Badillo Francis Alacanteko herri txiki batekoa zen berez, gazterik Errenteriara bizitzera etorria eta erabat bertakotua zegoena. Gaua maite zuen eta emakumez trabestitzea gustatzen zitzaion. Asko ibiltzen zen Apolo izeneko dantzalekuan, oso ezaguna zen bertan eta areto horretako langileak lagunak zituen. Hain juxtu, bertan galdu zuen bizitza.

1979. urteko ekainaren 10a zen. Francis Apolo dantzalekuan zegoen, bertako langileekin hizketan eta trago bat hartzen. Ordurako diskoteka itxita zegoen. Norbaitek atea jo zuen eta langile bat gerturatu zen atera dantzalekua dagoeneko itxita zegoela esateko. Baina ate joka zebilen gizona ez zen konformatu, eta berriz egin zuen sartzeko saiakera. Eta, berriz, erantzun berdina eman zioten. Azkenean, ez dakite seguru nola, baina lortu zuen gizon hark dantzalekura sartzea. Lekukoek kontatzen dutenez, oso urduri eta haserre zegoen, euskaldunen kontrako biraoak botatzen zituen behin eta berriz, eta euskaldunen bat zeinen gustura hilko lukeen esaten omen zuen. Eta horrela zebilela, Francisek esan omen zion, «euskaldun bat? Ba hementxe daukazu bat». Orduan gizonezkoak pistola bat atera zuen poltsikotik eta tiro eman zion Francisi. Balak begian jo zuen eta han bertan geratu zen zerraldo. Gerora jakin zen tiro eman ziona Antonio Cava Laguna polizia espainola zela. Epaiketaren ondoren bederatzi hilabete kartzelan eman eta libre geratu zena.

Errenterian berehala zabaldu zen Francisen erailketaren berri eta herri batzar bat deitu zen gertaera latz hura nola salatu erabakitzeko. Aldi berean, udal batzarraren ezohiko bilkura bat izan zen (artean ez zegoen udaletxerik) hilketa hura gaitzesteko.

Erailketa gertatu eta bi egunera, ekainaren 12an, Errenterian greba orokorra izan zen eta herri batzar jendetsua antolatu zen herriko plazan. Garaiko kronikek kontatzen dute 10.000 lagun baino gehiago bildu zirela batzarrera eta ondorengo manifestaziora. Herri batzar hori oso garrantzitsua izan zen. Bertan, milaka lagunen aurrean, agertu ziren lehendabizikoz EHGAM-eko zenbait kide eta ozen esan zuten bazela garaia pertsona homosexual eta transexualen eskubideen aldeko borrokan hasteko. Nahikoa zela, ezin zela beste erasorik onartu inoren aukera sexuala tarteko.

Mikel Martin EHGAMeko kidea herri batzar hartan zegoen duela 35 urte, eta borroka bide berdinean segitzen du gaur egun. «Bizkaian sortu zen EHGAM urte pare bat lehenago eta Donostia inguruan eta Oreretan ere ari ginen mugitzen. Baina Francisen hilketak prozesua bizkortu egin zuen. Hurrengo egunean egunkari batean irakurri genuen ‘Han matado a un hombre vestido de mujer’ eta izugarri haserretu ginen. Bazirudien emakumez jantzita egoteak erasoaren larritasuna gutxitzen zuela. Eta orduan esan genuen, amorruz eta haserrez, nahikoa zela. Hor geundela eta gure eskubideen alde borrokatzeko gogoa eta beharra sentitzen genituela. Ozen esan genuen pertsona guztiek geneukala nahi genuen modura janzteko eskubidea, modu askean maitatzekoa eta sexualitatea nahi moduan bizitzekoa», kontatu du Martinek.

Ordura arte entzun gabeko ahotsa zen. «Manifestazioetan oso ohikoa zen Poliziaren kontra egiteko ‘maricones’ eta ‘iros a tomar por el culo’ bezalakoak entzutea. Horiek ziren, jende askorentzat, zeuden irainik eta erasorik bortitzenak. Eta gu han, haien ondoan manifestazioan. Gu, homosexualak eta ipurditik hartzea gustuko genuenak. Horrelakoekin erabat nazkatuta geunden», segitu du Martinek. Nabarmendu du, gainera, manifestazio haietan parte hartzen zuen jendea aurrerakoia zela, abangoardia zela, erabat errepresioaren kontrakoa, eta, hala ere, «heteroarauan erabat sartuta zegoena, pertsona homosexualekiko aurreiritzi izugarriak zituena».

Trabestismoa garai hartan

«Trabestismoa, bai Francisena eta bai besteena, nahiko toleratzen zen garai hartan baldin eta muga zehatz batzuetatik ez bazinen ateratzen. Gogoan dut nola etortzen ginen Donostiako gune batera. Bertan ohikoa zen trabestien espektakuluak egotea eta gauez trabesti horiek txalotzen zituztenak hurrengo egunean atxilotu edo erasotzen zituzten berdinak ziren. Trabestismoa onartuta zegoen bizitzeko modu oso mugatu eta zehaztu gisara, toki konkretu batzuetan eta une zehatzetan. Betiere begira zeudenen dibertimendurako, jolaserako, baina ez hortik kanpora. Ezpainak margotutako gizona, ileorde bat janzten zuena, soinekoa janzten zuena… une batean ondo pasatzeko tresna bat baino ez zen begira zeudenentzat, une horretan beren beharrak ase beste lanik ez zuena. Hortik kanpo, iraindu, jipoitu, atxilotu eta zigortu beharrekoa zen», kontatu du Mikel Martinek.

Berak ezagutzen zuen Francis eta ezagutzen zuen zer-nolako giroan mugitzen zen, garai hartako jendartearen tasunak ezagutzen dituen bezala. Deskribatzen duen egoera gogorra da; «gauez homosexualekin harremanak zituzten gizon asko egunez haien kontrako jarrera bortitzenak agertzen zituztenak izaten ziren, egunez jipoitzen eta iraintzen zituztenak», jarraitu du.

Mikel Martin, Francisen antzera, errenteriarra da eta garai hartan herrian mugimendu dezentekoa zegoen, arlo guztietakoa gainera. «Oreretan mugimendu handia zegoen. Beti izan da oso herri dinamikoa eta aldarrikatzailea, ondo antolatutakoa eta erantzuteko gaitasun oso sustraitua duena: langileen mugimendua bizi-bizirik zegoen, mugimendu feminista suspertzen hasita zegoen, Franco joan berria zen, diktadura baten itolarritik gentozen eta arnasa hartzeko behar izugarria genuen… Testuinguru horretan kokatu behar dira Francisen hilketa eta ondorengo protestak», kontatu du.

Francisen erailketa baino astebete lehenago gertatu zen Tuteran Gladys del Estal ekintzaile ekologistarena. Guardia Zibil batek tiroz erail zuen gaztea protesta antinuklear batean parte hartzen ari zela. Mikel Martinek bi erailketak oso gertutik bizi izan zituen; Tuterako protestan bertan zen eta Francis herriko laguna zuen.

Francisen erailketa gertatu zenerako Errenterian gizon eta emakume talde bat elkartzen hasia zen asko kezkatzen zituen gai bati buruz hitz egiteko: askapen sexuala. «Heteroarautik kanpo sentitzen ginen, gutxiengo bat ginen eta erabat kontrakoa eta bortitza zitzaigun inguru batean mugitzen ginen. Sentitzen genuen betebeharrak bagenituela, beste pertsona guztiek bezala, baina eskubiderik ez genuela. Eta kezkaz bizi genuen egoera. Pentsa, 1978. urtera arte homosexualitatea delitua zen».

Francisen hilketak eta ondoren komunikabideetan izan zuen oihartzunak isilka baina dagoeneko bazetorren borroka bat azkartu egin zuen, eta ozenago bihurtu. «Orduan hasi ginen esaten ‘Hemen gaude eta ez gara ezkutatzen’ manifestazioetan», kontatu du Mikel Martinek. 35 urte geroago horretan segitzen dute, aurreiritziak deseraikitzen eta heteroarauaren bide estuak zabaltzen, denon mesederako.

EL PAIS: Entre el orgullo y la pesadilla gay

El número de adolescentes homosexuales víctimas de acoso escolar se incrementa en las aulas vascas. “La mayoría no recurre a sus padres por miedo a no ser comprendidos”, explica una psicóloga ante la falta de políticas de inclusión y convivencia

“No quiero ir al colegio, me duele la tripa”. Huelga poner en contexto la frase, casi susurrada por la boca de un niño de mirada somnolienta, pelo revuelto y almohada arrugada. Pocos padres hacen caso a esos lamentos -a ningún niño, o a casi ninguno mejor dicho, le gusta ir al colegio-, pero para algunos adolescentes ese gesto teatral es la única alternativa para escapar de su infierno particular: abucheos, insultos, incluso palizas… Ir a clase puede convertirse en una verdadera tortura. No por la disciplina y el nivel de exigencia propios de cualquier sistema educativo, sino por lo que le rodea en algunos casos. El acoso escolar es una estremecedora realidad en las aulas vascas, donde entre un 20% y un 30% de los estudiantes se han visto envueltos alguna vez en situaciones de maltrato, ya sea verbal o físico. Sin embargo, entre estas cifras otro tipo de bullying empieza a crecer de forma preocupante: el ligado a la homofobia y al sexismo.

“A los 12 años me eché novia. ¡Yo, que siempre he sabido que no me gustaban las chicas…! Hice un esfuerzo por encajar, para que el resto de chicos dejasen de pensar que era un raro”, recuerda Jesús de sus primeros años de la ESO. Él no sufrió agresiones, pero sí el rechazo de sus compañeros de clase. “Los adolescentes pueden ser muy crueles… Al final encontré mi hueco: me sentía más a gusto con las chicas y los chicos pasaron a tratarme con indiferencia”, revela.

A Jesús, que ahora cuenta 27 años, le costó expresar con naturalidad sus sentimientos, ‘salir del armario’, dejar de esconder su realidad. A sus padres no les confesó que era homosexual hasta que ya estaba en la Universidad. Tampoco a sus amigos y a algunas de las personas con las que se relacionaba de forma habitual. Al final ha sabido sobrellevar una situación que para muchos jóvenes acaba marcando su vida.

“Son muy contados los casos en los que los adolescentes cuentan a sus padres o a su entorno más cercano que son víctimas de acoso escolar. Suelen denunciarlo pasadas las vejaciones”, explica la psicóloga clínica Norma Larrea. “Durante las terapias hemos encontrado adultos que expresaban estos episodios de su pasado por primera vez, y en muchos casos lo recuerdan de forma traumática”. Una situación que se intensifica en el caso del bullying a gais y lesbianas, ya que para ellos reconocer el acoso supone ‘salir del armario’ en su entorno familiar.

Los episodios reiterados de bullying pueden derivar en trastornos más severos. “El acoso no sólo conlleva el miedo a hablar de su inclinación sexual. Ese temor se extiende a otras áreas: son personas más retraídas y en su paso por la Universidad pueden no relacionarse con nadie por miedo al rechazo que han sufrido en el colegio”, asegura la psicóloga, quien destaca que la autoestima es la base fundamental para hacer que estos jóvenes adquieran el valor suficiente para denunciar los casos de abusos. “La adolescencia es el momento en que piensas que tus padres están contra ti, que son el enemigo. La mayoría de jóvenes no recurre a ellos por miedo a no ser comprendidos, por eso hay que hablar abiertamente en el seno familiar sobre la homosexualidad y dar la confianza suficiente a los adolescentes para expresarse abiertamente y sin ser juzgados”, apunta.

Hace apenas un mes, un juzgado Cerdanyola del Vallès (Barcelona) condenó a una escuela de la misma localidad a indemnizar con 51.000 euros a un alumno que recibió palizas y vejaciones durante cuatro años entre las paredes del centro. Insultos como “maricón”, “marginado” o “todos los maricones tienen que morir”, dejaban patente una escena clara de homofobia en el entorno educativo. En alguno de los episodios, el joven de 19 años llegó a ingresar en el hospital con un cuadro de ansiedad y pasó más de dos años bajo tratamiento psicológico.

Esta condena es la primera en España que evidencia, a nivel legislativo, la existencia del buylling derivado de la homofobia y el sexismo. Un fallo que invoca a la necesidad de educar en valores y de apostar por la igualdad y la convivencia para no volver a escuchar un “maricón” despectivo en ningún aula.

EL CORREO:Respaldo institucional en el Día del Orgullo Gay

http://www.diariovasco.com/sociedad/201406/28/respaldo-institucional-orgullo-20140628000631-v.html

Las instituciones vascas defendieron ayer los derechos de los gays, lesbianas, bisexuales y transexuales con motivo del Día del Orgullo Gay. La bandera arcoiris fue desplegada en el exterior del Parlamento Vasco, donde se acordó una declaración institucional en la que marca como objetivo poner fin a la violencia y la discriminación contra las personas debido a su orientación sexual e identidad de género. La Diputación de Gipuzkoa y las Juntas Generales también reivindicaron los derechos de este colectivo, así como el sindicato ELA.