Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu
Blog - Latest News
You are here: Home1 / Orrialdea2 / MASS-MEDIA @eu3 / NAIZ4 / NI

NI

15 abuztua, 2015/in NAIZ

BEÑAT GAZTELUMENDI

BERTSOLARIA

Sanfermines 2010. Ambiente por la noche en las calles de Iruñea. En la imagen, calle San Nicolás llena de gente

Batzuetan jolas egin nahiko nuke, jolas izan, eta nire geruza guztiak erantzi. Eta edalontzien atzean ezkutatzen naiz, argi ilunen atzean eranzten ditut nire ni guztiak, nire ordulariak, nire agendak, nire betebeharrak, nire buruz ikasitako hitzak eta beste norbait bilakatzen ahalegintzen naiz, tabernaren sabai iluna joz ibiltzen naiz oinez buruz behera, garai bateko kea bezala. Denok egin dugu jolas hori, ezta? Herriko festak iristen direnean arropak aldatzea, beste norbait izatea astebetez, astebetez besterik ez, eta loa galarazten diguten hariak, sabela estutzen diguten hariak soinetik kenduta libre ibili nahi izaten dugu kalean.

Baina nik hariak eta harriak daramatzat soinean. Nik aukeratutako korapiloak dauzkat eskumuturretan, baina ohartu gabe lotzen nautenak ere bai eztarrian. Eta patrikak harriz kargatuta dauzkat; batzuetan kostatu egiten zait nire lekutik mugitzea eta libre sentitzen naizenean ere aurrez ibilitako lekuetan ibiltzen naiz, aurrez esandako hitzak esaten ditut, aurrez beste batzuek forma emandako harriak pilatzen zaizkit eztarrian eta ustez nireak ez ziren pentsamenduak igarotzen zaizkit begien atzealdetik. Eta bai, nik ere nahiko nuke jolas egin, jolas izan, libre sentitu; nik ere janzten ditut zapiak eta txalekoak, mozorrotzen naiz, beste norbait bilakatzen ahalegintzen naiz, baina aske naizenean baino ez naiz konturatzen zenbat hari daramatzadan, zenbat harri dauzkadan. Eta taberna erdi-erdian jarriko naiz, inork baino ozenago, inork baino seguruago, inork baino norago hitz egingo dut. Eta ez naiz ohartuko nor dauden ertzean, nor dauden isilik, nor ez dauden seguru, nor ez diren nor. Askatasunak ere baditu albo-kalteak. Askatasunak sakeletan harriak daramatzanean behintzat bai. Begiratzeko modu hori, hurbildu eta sorbaldatik gogorregi heltzeko modu hori, hizketan belarrira gehiegi hurbiltzeko modu hori.

Eta bai, nik ere buruz ikasi ditut diskurtsoak, nik ere aldarrikatzen ditut mundu hobeak, mundu parekideak, erasorik gabeko gauak; nik ere ikusten dut argazkietan nor falta den. Argazkikoak besteak direnean behintzat. Egunez esandakoaz oroitzen naiz, baina gauak ere baditut barruan; nik ere badauzkat nire zoko ilunak, nik ere ezagutzen ez ditudan harri eta hariak. Batzuetan nik ere edalontzi atzean ezkutatu nahiko nuke, edanda nengoen esan, edo ez naiz gogoratzen, edo ez nintzen konturatu edo ez zen hainbesterako edo lasaiago hartu gauzak. Eta hasiko gara erasoa zer den definitu nahian. Akaso galdera erasoa nork definitzen duen izan arren. Nik egindako erasoak ikustea, buelta emandako edalontzi batetik munduari begiratzea bezain zaila delako.

Mundua aldatu nahi dut, eta ni aldatzea ahaztuko zitzaidan akaso. Festetan iraultzak amesten ditut, amesten ditugu. Eta gau eroak erroetan dauzkagu; dantzan adina dakigu bultzatzen ere; gure zirkuluaren zentrora begiratzen ikasi genuen noizbait; gure hitzak bakarrik entzuten. Eta mundua aldatzea, akaso, ertzetara begira hasten da. Argazkian nor falta den baino, argazkian falta dena non zegoen, zertan ari zen, zer pentsatzen zuen jakitea. Udan gauetako ekaitzen moduan altxatzen gara, ke bihurtzen gara, arinak gara, arinegiak gauza inportanteez hitz egiteko. Baina udan begien bistara agertzen da garai inportanteetan ez zegoena, argazkietan falta zena. Nik ere, udan ikusten dut nire buruari ateratako argazki neurtuetan ezkutatzen nuen hori, disimulatu nahi nuen hori, taberna galdu honetako edalontzi hustu honen atzean ezkutatu nahi dudan hori. Libre izan nahi dut, jolastu egin nahi dut, jolasa izan nahi dut. Baina, nire jolasak beste batzuenak eteten ditu. Eta inoiz ez naiz ni ez naizenean bezain ni. •

Share this entry
  • Share on Facebook
  • Share on X
  • Share on WhatsApp
  • Share by Mail
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-08-15 11:29:022015-08-16 11:31:40NI

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Link to: FESTAK SEXISMORIK GABEKO PLAZER KOLEKTIBORAKO GUNE IZAN DAITEZEN LAN EGITEN DU EMAGIN ELKARTEAK Link to: FESTAK SEXISMORIK GABEKO PLAZER KOLEKTIBORAKO GUNE IZAN DAITEZEN LAN EGITEN DU EMAGIN ELKARTEAK FESTAK SEXISMORIK GABEKO PLAZER KOLEKTIBORAKO GUNE IZAN DAITEZEN LAN EGITEN... Link to: Los adolescentes vascos se inician a los 15 años en el alcohol y en el sexo Link to: Los adolescentes vascos se inician a los 15 años en el alcohol y en el sexo Los adolescentes vascos se inician a los 15 años en el alcohol y en el sex...
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT