ERRENTERIAko Udalak Eraldaketa Feministarako Eskola antolatzen du

Dagoeneko Eraldaketa Feministarako eskola martxan dago eta hainbat ikastaro hasi berri dira. Beste batzuetan, ordea, ez dago jende nahikorik eta ikastaro hauek aurkezteko hitzaldiak antolatu ditugu. Atxikituta bidaltzen dizuet hitzaldien inguruko informazioa:

 

   – Indarkeria ikusezinari aurre egiten: Urriak 20, astelehena,  18:00etan Merkatuzarren

   – Kultur arteko topaketak: Urriak 23, osteguna, 17:30etan, Patxiku Zelai, erdiguneko emakume elkartearen lokalean, Tomas Lopez 6

 

Gazteei zuzendutako Rap feminista ikastaroan ere ez da jende nahikorik apuntatu. Ikastaro honetan interesa izan ahal duen jendearekin aurkezpena egin nahi dugu eta denon artean ikastaroaren egun eta orduak eta zenbateroko bildu adostu. Ikastaro honetan interesa duzuenok gurekin harremanetan jarri telefono edo e-mailez.

 

eskolafeminista@errenteria.net
943 449 576