Bi gizon ezkondu dira Arrangoitzeko herriko etxean, legeak ahalbidetzen duen bezala

guz_arrangoitze_21-582

Arrangoitzeko herriko etxean Guy Martineau-Espel eta Jean-Michel Martin ezkondu dira. Auzazpezak sexu bereko bi pertsona ezkonduko ez zituela erran ondoren aste luzaz zeresana eman duen aferaren ondoren, herriko hautetsi batek bi gizonak ezkondu ditu. Frantsestunak diren bi gizonek euskaraz hitz batzuk erran dituzte, inguru euskaldunarengandik jaso duten sostengua eskertzeko. Ekainaren hastapenean Jean-Michel Colo Arrangoitzeko auzapezak Gobernuak onartu berria zuen legea beteko ez zuela erran zuen. Ezkontzaren aldeko zein kontrako ekimen eta adierazpen anitzen ondoren, baita prefetarengandik legearen pisua gainera eroriko zitzaiola erran ondoren herriko hautetsi batek legea beteko zuela erran zuen. Aurkako iritziak Marc Aillet apezpikua eta Manif pour Tous mugimendutik etorri dira. Aldeko sostenguak Les Bascos LGBT elkartearekin batera Aukeratzeko Eskubidearen aldeko Kolektibo anitzetik ailegatu da. Euskaldun ingurutik jaso dituzten sostenguak ere anitzak izan dira, hori dela eta hitz batzuk euskaraz erran dituzte ezkongaiek ospakizunean zehar: “Eskerrik anitz deneri zuenlaguntzagatik, batez ere arrangoitztar eta euskaldun guztiei”.

Ezkongaiek jaso duten sostengua eskertu dute euskaraz: “Hitz batzuk erran nahi nituzke euskaraz. Eskerrik anitz deneri zuen laguntzagatik, batez ere arrangoitztarrei eta euskaldun guztiei, guretzat atsegin eta ohore handia izan da”.