GARA: Francisen hilketak ozendu egin zuen homosexualen eta transexualen borroka
Duela 35 urte polizia espainol batek tiroz erail zuen Errenterian Bizente Badillo «Francis». Garaiko egunkariek «emakumez jantzitako gizon baten» hilketaren berri eman zuten, EHGAM plazara atera zen milaka lagunen aurrean eta lehenengoz ahots gora aldarrikatu zuen pertsona orok sexualitatea modu askean bizitzeko duen eskubidea. Bizente Badillo Francis Alacanteko herri txiki batekoa zen berez, gazterik Errenteriara […]