HITZA: Adin, klase eta sexualitate arauetatik kanpoko ipuinak eskuratu du IV. Madelon Saria
Claudia Miruna bermeotarraren Tú y yo contra el mundo narrazioak lortu du Xanti Altxu EHGAM-Gipuzkoaren sortzaileetakoa zen omenezko Madelon Saria. Gaur eguerdian jakinarazi dituzte irabazleak, “Giza Eskubideen Adierazpena sinatu zen egun berean”, EHGAMeko Mikel Martinek adierazi duenez. Gazteentzako literatura saria da, gai librearekin, baina baldintza bakar batekin, Martinek zehaztu duenez: “Gay-Les-Trans genero identitatea landu behar […]