Ez mutil ez neska sentitzen direnen aldarria, generorik gabe bizitzea

Sasha Fleischman nerabea lo geratu zen eskolara zihoan autobusean, eta bi gaztek su eman zioten. Arrazoia: gona eta gizonentzako alkandora eramatea soinean. Pertsona neutroa sentitzen dela adierazteko janzten da horrela Fleischmann, ez emakume eta ez gizon. Gertaeraren bigarren urteurrena izan da azaroaren 4a. San Frantziskon gertatu zen, AEBetan, eta bigarren eta hirugarren mailako erredurak jasan…