1. Desio homosexualaren askapena, sexu askapen osoaren barnean.
    .
  2. Desio homosexuala gizakiaren sexualitate orokorraren eta desioaren osagarritzat jotzea.
    .
  3. “Homosexual” eta “heterosexual” maila ideologikoak gainditzea, zeren haiek mantentzea homosexualitatearen zapalketari loturik baitoa; eta egun nagusi den araua ezabatzea, arau horrek “rol” bipolar eta osagarriak (ar/eme, maskulino/femenino, aktibo/pasibo, menderatzaile/menderatu) ezartzen baititu giza harremanen arloan.
    .
  4. Ghetto homosexuala ez da norbanakoaren errealizaziorako gune egokiena, ez eremu afektiboan, ezta sexualean edo erlazioetakoan ere, esparru murriztu eta komertziala baizik. Izan ere, desio homosexualaren bizipena esparru horretara mugatzen saiatu da urteetan politika ofiziala, eta neurri handian horretan dirau oraindik ere.