Bizkaiko ekainaren 28 Koordinakundeak, Ehgam barne, BilbaoBizkaiaHarrok antolatutako ekitaldiei boikota deitzen du
/in EHGAM Berri, Euskal Herria @es, Sin categoría /by EditoreaBilboko Udalak urteetan egin duen estrategia politikoa salatzen dugu. Hiri eredu turistizatu bat ezartzeko eta auzo hauetan bizi garen bizilagunak alde batera uzteko, gure bizipenak eta beharrak instrumentalizatu ditu etekin ekonomiko eta politiko bat lortzeko.
Oso deigarria da primarentzat bere kolaboratzaile publikoetako bat Ertzaintza dela ikustea. Ez da poliziaren indarkeria zuritzen lan egiten duten lehen aldia, ohikoa baita ikustea nola gonbidatzen duten Gaylespol, LGTB estatuko polizien eta indarren elkartea. Zaila da ikustea egunero marjinetan bizi garenoi eraso eta bortxatzen gaituzten polizia-gorputz berek zer nolako babesa eman dezaketen. Egunero Sanfraneko gure bizilagunak zapaldu eta kriminalizatzen dituzten beso armatuak, beren ziegetan umiliatzen gaituztenak, ez dira inoiz harrotasunaren parte izango.
Era berean, gure borroka Bilbo turistiko eta postal hau margotzeko eta sustatzeko erabiltzea ere kritikatzen dugu, lan-prekarietatera eta etxebizitzarekiko espekulazioa pairatzera kondenatzen gaituelako. Ez da kasualitatea, hain zuzen ere, “Udal Pride” hau Udaleko Turismo arloaren eskutik etortzea, gure borrokaz soilik arduratzen baita diru eta merkantilizatu dezakeenean, eta horrela burgesia gay batentzat erakargarri turistiko bihurtu nahi gaitu, beste hiri askotan gertatu den bezala.
Burgesia gay horren izaera burgesa ez ezik, gay kategoria ere nabarmentzen dugu, batez ere gizon gay eta bisexual aberatsez osatua baitago, BilbaoBizkaiaHarrok proposatzen duen aisialdi guztia horretarako diseinatuta baitago. Nahiz eta beren programek aniztasunez nahasi, oso gizon talde homogeneo bati baino ez diote dei egiten; kolektibo hori zerbitzatzen dute, eta haren bisitatik etekin ekonomikoak aterako dituztela kalkulatu dute. Haien programetan ez duzue ezer aurkituko kolektiboaren gainerako siglei zuzenduta, eta, era berean, ez duzue gutxieneko herri-jarduerarik aurkituko.
Guretzat harrotasuna borroka eguna da. Egun batean, gure jatorri antikapitalista eta antipoliziala gogoratzen dugu; Stonewallez harago, alfer eta gaizkileen legeak gogoratzen ditugu, Poliziak hildako Francis gogoratzen dugu… Jada ez daudenen alde borrokatzen gara, eta gaur egun oraindik zisarauaren eta heteronormaren indarkeria pairatzen dugunon alde. Harrotasuna, beraz, ospatu beharreko eguna da, baina, batez ere, komunean ditugun etsaien aurka elkartzeko deia egiten dugu: kapitalaren, ziseteronormaren eta erakunde burgesen aurka!
LGTB BORROKA KLASE BORROKA DA!!!
/in Bizkaia @es, EHGAM Berri, Euskal Herria @es /by EditoreaBizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak manifestazioa deitzen du, ekainaren 28an, arratsaldeko 18:30etan, Moyua plazatik, “LGTB borroka klase borroka da” lelopean
Aurten ere Pride-ari boikot egiteko deia egiten dugu!
Halaber, hainbat ekitaldi ezberdin antolatu du, hilaren zehar
EKAINek jasotako eraso homofoboaren aurkako manifestaziora deitzen dute EHGAMek eta Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak, ekainaren 10ean, Basauriko Udaletxean, arratsaldeko 19:00etan
/in Bizkaia @es, EHGAM Berri, Euskal Herria @es /by Editorea
Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak manifestazioa deitzen du, maiatzaren 17an, arratsaldeko 17:ooetan, Bilboko Mariaren Bihotza plazatik, “Erasoen aurrean, Auzodefentsa Transfeminista” lelopean
/in Bizkaia @es, EHGAM Berri, Euskal Herria @es /by EditoreaEl lunes 17 de Mayo nos vemos todes en las calles bajo el lema “Erasoen aurrean, auzodefentsa transfeminista” , en la manifestación por el día internacional contra la LGTB+fobia. Comenzará a las 17:00 desde la Plaza Corazon de Maria hasta la Plaza hrnos. Etxebarrieta (Unamuno).
EHGAM ha tomado parte en el proyecto “6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE” llevado a cabo por Yogurinha Borova y los payasos de Katxiporreta Pirritx, Porrotx y Marimotots
/in Bizkaia @es, EHGAM Berri, Euskal Herria @es /by EditoreaExtensión ZINEGOAK en Donostia!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria @es, Gipuzkoa /by Editorea2,13 Y 14 de ABRIL
Llega la extensión de Zinegoak a Donostia, de la mano de Gehitu, Ehgam, Mugen Gainetik, Donostia Kultura y la Agencia Vasca de Cooperación
¡Las entradas están a la venta en el Teatro Principal!
Más info➡️ https://www.gehitu.org/eu/
HARRO GAUDE, FRANCIS!!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria @es /by EditoreaETB1eko Ur Handitan telesaioan emandako dokumentala, Vicente Vadilloren hilketari buruz
EHGAM Nafarroak “Mariburuari ekin bazterrean” ihardunaldia antolatzen du, urriren 3an, Iruñeko Kondestable Jauregian
/in EHGAM Berri, Euskal Herria @es, Nafarroa /by EditoreaAFORO COMPLETO
✌️😬
Si no tienes plaza confirmada síguelo por streaming.
👉 https://tinyurl.com/MariPensando 👈