- Desio homosexualaren askapena, sexu askapen osoaren barnean.
.
- Desio homosexuala gizakiaren sexualitate orokorraren eta desioaren osagarritzat jotzea.
.
- “Homosexual” eta “heterosexual” maila ideologikoak gainditzea, zeren haiek mantentzea homosexualitatearen zapalketari loturik baitoa; eta egun nagusi den araua ezabatzea, arau horrek “rol” bipolar eta osagarriak (ar/eme, maskulino/femenino, aktibo/pasibo, menderatzaile/menderatu) ezartzen baititu giza harremanen arloan.
.
- Ghetto homosexuala ez da norbanakoaren errealizaziorako gune egokiena, ez eremu afektiboan, ezta sexualean edo erlazioetakoan ere, esparru murriztu eta komertziala baizik. Izan ere, desio homosexualaren bizipena esparru horretara mugatzen saiatu da urteetan politika ofiziala, eta neurri handian horretan dirau oraindik ere.
Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More Privacy & Cookies Policy